Ismail Nihat Erim (Kandıra,1912koazaroaren 30a –Kartal,1980kouztailaren 19a) turkiar politikaria izan zen.Turkiako lehen ministroa izan zen 1971tik 1972ra.
1936an Istanbulgo Unibertsitateko Zuzenbide eskolan graduatu zen eta 1939an Parisen doktoratu zen. 1942an Ankarako Unibertsitateko Zuzenbide irakasle izendatu zuten.
1945ean Herriaren Alderdi Errepublikanoaren zerrendan diputatu hautatu zuten eta 1949an Herri Lanetako ministro izendatu zuten. 1950eko hauteskundeetan eserlekua galdu zuen etaUlus egunkariko editore bihurtu zen. 1956an Londresen parte hartu zuen Zipreri buruzko negoziazioetan eta 1959an Turkiako batzordea zuzendu zuen Zipreren eraketa prestatzen. 1956tik 1962ra Turkia ordezkatu zuen Giza Eskubideen Europako Batzordean.
1960ko kolpe militar turkiarraren ondoren, Erim diputatu hautatu zuten berriro, eta 1971ko kolpe militarraren ondoren, lehen ministro izendatu zuten koalizio-gobernu teknokratiko bat osatzeko. Bere agintaldian kurduak zapaldu eta Turkiako Langileen Alderdia debekatu zen. 1972ko maiatzean dimititu zuen.
Erim 1980an hil zuten. Herria Askatzeko Alderdi Iraultzaileak hilketa aldarrikatu zuen. Arrazoia Erimen agintaldian hiru militante ezkertiar exekutatzea izan zen.