Niamei[1]Nigerko hiriburua eta hiri nagusia da.Niger ibaiaren ertzean dago, errepublikako hego-mendebalean. 400.000 biztanle, gehienakhausa etajoruba etnietakoak. Ekonomia jarduera nagusiak: ehungintza, elikadura industriak, larrugintza, zeramika, eta abar. Jende asko ari da zerbitzuetan lanean. Turismogunea ere bada.
Unibertsitatea du (1971n sortua). Museo nazionala. Errepide sareakBeningo etaNigeriakoAtlantiko aldeko portuekin lotzen du. Aireportua du.
HiriaXVIII. mendean sortu zuen baina bere benetako garrantziaXIX. mende arte ez zuen lortu: mendearen azken hamarkadan Frantziak bere politika kolonialista indartu zuen eta NiameiMendebaldeko Afrika Frantsesaren gune garrantzitsua bihurtu zen.
20. mendearen hasieran Nigerreko Lurralde Militarra izendatu zuten frantsesek, eta Niamei izan zen bere lehen hiriburua, baina 1912-1926 tartean Zinder hirira mugitu zuten.
1926anNiger berriro kolonia frantseseko hiriburua izendatu zuten, muga aldaketa batekin batera gertatu zena: ordura arte, Volta Garaia zeritzon lurraldearekin muga Niger ibaian zegoen eskuakldean, eta Niamei muga-mugan zegoen, baina Volta Garaiaren muga "mugitu" egin zen hego-mendebalerantz.
1926ko erabakiarekin Niameiren biztanleria handitzen hasi zen: 1930ean 3.000 bazituen, 1960an 30.000 inguru ziren.
Hiria hasi zen Niger ibaiaren iparraldeko aldean, baina Kennedy zubia eraiki zenetik 1970an, hegoalderanzko zabalkundea egin zuen[2].
1992. urtean, Nigerreko egitura administratuboa aldatu zen eta hiriburua banatu egin zen Niamei Erregiotik,Niamei Hiriburuko Barrutia osatuz, ingurukoariTillaberi erregioa deitu zaiolarik geroztik.
Hazkunde handiko hiria da Niamei 21. mendean: 700.000 biztanleko populazioa kalkulatzen zen 2000. urtean, baina 2011rako Gobernuak 1.5 milioi kalkulatzen zuen. Lehorteek emigrazioa areagotu dute, eta hazkunde demografikoa handia da halaber.
Niameik klima tropikala lehorra du ia erdielkorra. Hirian eurien urtaro laburu bat izaten da eta beste bat lehorra ia urte osoa irauten duena. Urte osoan oso hiri beroa da: hilabetero batazbesteskoa 38 °C da; sei hilabetetan batabestekoa altuagoa da inoiz ez 32°tik jaisten. Gauean, aldiz, batez ere azaroatik otsaila arte, tenperatura asko jaisten dira eta benetako gau hotzak dira, 14 °C eta 18 °C artekoak.
Nigerreko biztanleriaren %90amusulmana da. Niameik herrialdekomezkita handiena du:Mezkita Handia. Hirian badira beste erlijioen gutxiengoak, esaterako katolikoak; apezpiku bat dago hirian.
2000ko azaroan protestak eta erasoak izan ziren Niamein, fundamentalista islamikoek protesta egin zutelarik moda erakustaldi haientzat inmoral baten kontra. Gobernuak zenbait talde islamiko debekatuz erreakzionatu zuen[5].