XIX. mendearen bukaeraz geroztikIparraldeko etaHegoaldeko euskal herritar asko joan izan da Nevadaraartzaintzan lan egitera, eta euskaldun jatorriko jende asko dago, Reno inguruan batez ere. 1968an sortu zen,Reno hirian, Nevadako UnibertsitatekoCenter for Basque Studies saila, euskal kulturaren ikerketagune eta irakaskuntzagune garrantzitsua,William A. Douglas zuzendari duena.
Nevadak mugakide hauek ditu: iparraldean,Oregon etaIdaho estatuak; ekialdean,Utah estatua; hego-ekialdean,Arizona estatua; hegoaldean eta mendebalean,Kalifornia estatua.
Arroa Handia izeneko ordoki zabalaren barruan dago; ordoki horrekMendi Harritsuak banatzen ditu, eta mendikate eta muino asko ditu. Ibai nagusiak Humboldt eta Snake dira.
Ameriketako Estatu Batuetako estaturik idorrena denez, lur gutxi lantzen da, eta lantzen dena ureztatzearen mende dago (zerealak,patatak; hegoaldean,tomateak etafruituak).Abere hazkuntzak garrantzi handia du Nevadako ekonomian.Meatze asko dira: urrea, kobrea, beruna, zilarra, burdina, zinka, merkurioa, titanioa.