Netta Barzilai (hebreeraz:נטע ברזילי, Hod HaSharon,Israel, 1993), abeslari israeldarra da, artistikokiNetta izena erabili ohi duena.2018ko Eurovision abesti lehiaketa irabazi zuen 2018ko maiatzean,Toy abestiarekin, Israel ordezkatuz.
Barzilaijudu familia batean jaio zen. Ama jatorrijudu sefardien artekoa du, (Ipar Afrikako erroekin) eta aita jatorriaskenazikoa, Poloniako juduen komunitatekoa. Umetan, BarzilaiNigerian bizi izan zen lau urtez, aita ingeniaria han aritu zelako lanean.
Israelgo Defentsa Indarretan derrigorrezko soldadutza egin baino lehen, boluntario izan zen Barzilai Nahal deritzon gaztediarentzako erakunde paramilitar estatalean. Armadatik irtendakoan,musika elektronikoa ikasi zuen baina ez zuen titulurik lortu. Israelgo telebistakoHaKokhav Haba musika lehiaketara aurkeztu zen, eta haren 5. edizioa irabazita, Eurovisionen Israel ordezkatzeko tokia lortu zuen[1].
Pinkwashing etapurplewashing egiteagatik kritikak jaso izan ditu Netta Barzilaik[2]. Eurovisioneko bere kantuak emakumeen kontrakojazarpena zuen gaitzat baina horrek kontraste egiten du IsraelekPalestina okupatuz egiten duen jazarpen nazionalarekin... Aldi berean, kritika egiten dutenek azpimarratu izan dute Netta Barzilairen inplikazioa Israelen politika okupatzaileetan ez dela guztiz inozentea, boluntarioki parte hartu baitzuen Armadan. Israelgo lehen ministroa denBenjamin Netanyahuren ondoan harro ere agertu izan da behin baino gehiagotan argazkietan.
Era berean, Eurovision irabazi zuenean oihuka adierazi zuen Barzilaik: "datorren urteanJerusalemen!", non eta Israelek aurrekoetanEurovision ostatatu duenean hiri hori apropos aukeratu ez denean, nazioarteko motibo politikoengatik[3]. Izan ere, 2019an ez zen bere pronostikoa bete: Ez zen Jerusalem izanlehiaketaren egoitza,Tel Aviv baizik.