Bere erregealdian, bere arreta gehiena,diplomazian etamerkataritzan jarri zuen, eta Inperioaren kapital kulturala handitzen saiatu zen, zenbaitantzoki eraikiz eta lehiaketa eta proba atletikoak sustatuz. Diplomatikoki eta militarki, bere erregealdia,Partiar Inperioaren aurkako arrakastagatik,britainiarren matxinadaren errepresioagatik (60-61) etaGreziarekiko harremanen hobekuntzagatik bereizten da. 68anestatu-kolpe bat izan zen, non zenbait gobernadorek parte hartu zuten, eta, ondoren, itxuraz, bere buruaz beste egitera behartu zuten[oh 2].
Neronen erregealdiatirania,luxuria eta bitxikeriarekin lotzen da[oh 3]. Exekuzio sistematiko batzuengatik gogoratzen da, bere ama eta anaiorde Britanikorena barne, eta, batez ere,Erroma sutan zegoen bitartean bera berelirarekin konposatzen ari zelako uste orokorragatik[4],kristauen jazarle gupidagabe bat izateaz gain. Iritzi hauek, nagusiki,Tazito,Suetonio etaDion Kasio historialarien idazkietan oinarritzen dira. Bizirik iraun duten antzinako iturrietatik gutxik deskribatzen dute modu positiboan, baina badira batzuk erromatarren artean, batez ere Ekialdean, duen ospe handia kontatzen dutenak.
Neronen egintza tiranikoak kontatzen dituzten dokumentuen egiantza eztabaida iturri da gaur egun. Fikzioaren errealitatea eta idazki klasikoak bereiztea ezinezkoa izan daiteke. Historialari moderno batzuek pentsatzen dute Neroni buruzko antzinako ekintza tiranikoen iturriak ez direla fidagarriak[5], Erromako herritarrek eta, bereziki, Inperioaren Ekialdeko probintzietakoek uste zutelakoberriro itzuliko zela bere heriotzaren ostean. Hil eta gero, gainera hiruSasi-Neron egon ziren, eurak Neron zirela iragarri zuten hiru pertsona, herritarren babesa lortzeko.
↑Neronen jaiotza data,SuetoniorenHamabi Zesarren Bizitza lanaren 6. atalean aipatzen da[1]. Bere heriotzaren data zalantzazkoa da, beharbada,Galba Neron hil aurretik enperadore izendatua zutelako. Ekainaren 9a, enperadorearen heriotzaren data bezala ezartzen da, Jeronimoren EstridonenKronikak obratik abiatuta.Dion Kasiok etaFlavio Josefok, berriz,ekainaren 11n jarri zuten data, hurrenez hurren,Erromako Historia etaJuduen Gerra lanetan.
↑Suetonioren arabera, Neroek bere buruaz beste egin zuen[1].Sulpizio Severoren arabera, Tazitoren obra erabiltzen duena, zalantzagarria da bere buruaz beste egin izana. Sulpizio Severoren ikuspegia T. D. Barnes historialari britainiarrak babesten duThe Fragments of Tacitus' Histories liburuan[2].
↑Galbak Neronen luxuria kritikatu zuen bere estatu-kolpean. TazitorenAnales I.16 liburuan agertzen da kritika hori.[3]