| Nerea Intxausti Castiñeira | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Pasaia, 2000 (25/26 urte) |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea Hanze University of Applied Sciences, Groningen(en) |
| Hizkuntzak | euskara katalana ingelesa gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | kazetaria etaidazlea |
| Enplegatzailea(k) | Berria |
Nerea Intxausti Castiñeira (Pasai Donibane,Gipuzkoa,2000)kazetaria etaidazlea da.
Kazetaritza ikasketak egin zituenEuskal Herriko Unibertsitatean (EHU) (2018 - 2023) eta unibertsitate berean Publizitatea eta Harreman Publikoak ere ikasi zituen (2018 - 2022).
Berria egunkariko Gizarte saileko erredaktorea eta sareetako kudeatzailea da 2023tik.Radio Euskadiko albistegietako erredaktorea eta esatari lanetan jardun zuenBilbon (2022-2023). Komunikazio saileko laguntzailea izan zenPasai San PedrokoAlbaola Itsas Kultur Faktorian (2021-2022). Informazio-buletinen erredaktore eta lokutore aritu zenNaiz Irratian (2021). Bestelako lanak ere egin ditu: Harreragile, hezitzaile edo museoko gida.
2024ko apirilaren 17anTere Batelera ipuina aurkeztu zuen Albaola itsas Kultur Faktorian, Ainhoa Aizpurua Oyarbideren ilustrazioekin hornitua. Pasaia Itsas Festibalaren testuinguruan,Albaola Itsas Kultur Faktoriak eta Pasaiako Udalak babestuta. Haurrei zuzenduta dago liburua eta batelerek Pasaian izan zuten historia eta garrantzia txikienen iruditerian integratzea du helburu.[1]