Neprilisina,mintz metaloendopeptidasa (MME), endopeptidasa neutroa (NEP), CD10 edoleuzemia akutu linfoblastikoko antigeno arrunta (Common acute lymphoblastic leukemia-associated,CALLA ingelesez), gizakienganMME geneak kodetzen duenentzima da.
Neprilisinazink menpekometaloproteasa bat da, hondar hidrofobikoen amino-aldeko peptidoak mozten dituena, eta zenbaithormona peptidiko inaktibatzen dituena. Besteak beste,glukagona,entzefalinak,P substantzia,neurotensina,oxitozina etabradikinina.[6] Gainera,β-amiloide plakak degradatzen du, zeinaren tolestura eta aregazio anormala ehun neuralean,Alzheimerraren garapenerako faktore garrantzitsulez eman da. Mintz-proteina gisa sintetizatuta, neprilisina ektodomeinua zelulaz kanpoko gunean askatzen daGolgi aparatutik zelularen azalera garraiatu ondoren.[7]
Neprilisina ehun ugaritan adierazten da; bereziki ugaria da giltzurrunetan. Leuzemia linfozitikoko antigeno arrunt bat ere bada, gizaleuzemia linfozitiko akutuaren diagnostikoan (ALL) zelulen gainazaleko markatzaile garrantzitsua dena. Proteina hau Pre-B fenotipikodun zelula leukemikoetan dago, ALL kasuen %85ean.[6]
CD10 adierazten duten arbaso hematopoietikoak “arbaso linfatiko arruntzat” hartzen dira, eta horrek esan nahi du T, B edoNatural Killer zeluletan diferentziatu daitezkeela.[8] CD10, diagnostiko hematologikoan erabiltzen da,[9] B, pro-B eta pre-B linfozito goiztiarrek eta gongoil linfatikoen gune germinalek adierazten baitute. Positibo ematen duten gaixotasun hematologikoen artean hauek daude: ALL, T zelula angioimmunibliastiko linfoma, Brukitt linfoma, leuzemia melogemo kronikoa eztanda krisian (%90a), B-zelula handien linfoma zabala, zentro folikularreko zelulak (%70a), zelula iletsuen linfoma (%10a) eta mieloma batzuk. Aldiz, negatiboa izaten da leuzemia mieloide akutuan, leuzemia linfozitiko kronikoak, mantu zelulen linfoman, eta alde distaleko linfoman.
CD10 hurrengo zelula hauetan aurki genezake: pre-B linfozitoetatik eratorriak diren eta T zelulak ez diren ALL zeluletan, eta Hodgkin linfoma ez den gune germinaleko linfometan. Hala nola, Burkitt linfoma zein linfoma folikularrean. Bestalde, ez dugu B linfozito helduetatik eratorriak diren leuzemia zeluletan edo linfoman aurkituko.
Neprilisina eskasekoknockout saguek Alzheimerrean ohikoa den portaera-narriadura zein garuneko β-amiloide pilaketak erakusten dituzte.[10] Honek proteinaren eta Alzheimerraren gaixotasunaren arteko loturaren ebidentzia ugari erakusten ditu.[7]
Neprilisina β-amiloidearen degradazioaren ratio-mugatzailea dela uste denez gero, helburu terapeutiko potentzialtzat hartu da; entzimaren jarduera-maila handitzen duten konposatuak identifikatu dira, hala nola somatostatina.
Neprilisinaren jardueraren murriztea, adinaren handitzearekin batera, kalte oxidatiboagatik izan daiteke, Alzheimerraren gaixotasunaren faktore eragilea baita; neprilisina herdoilgaitzaren maila handiagoak aurkitu dira Alzheimerra duten pazienteetan, kognitiboki normalak diren adinekoekin alderatuta.
Neprilisina beste prozesu biokimiko batzuekin ere lotzen da; eta bereziki giltzurrunetako eta biriketako ehunetan adierazten da.Inhibitzaileak diseinatu dira agenteanalgesiko etaantihipertentsiboak garatzeko, neprilisinaren jarduera saihesteko peptido seinaleztatzaileen aurka; hala nola entzefalinak, P substantzia,endotelina etapeptido natriuretiko aurikularra.[11][12]
Neprilisina adierazpenaren etaminbizi mota ezberdinen arteko loturak ikusi dira; hala ere, neprilisina adierazpenaren eta kartzinogenesiaren arteko erlazioa ez dago argi. Minbiziaren biomarkatzaileen ikerketetan, neprilisinaren geneari CD10 edo CALLA esaten zaio.
Minbizi mota batzuetan, hala nolakartzinoma metastatikoan etamelanoma aurreratu batzuetan, neprilisina gehiegi adierazten da;[13] beste mota batzuetan,biriketako minbizietan batez ere, neprilisina ez da erregulatzen, eta, beraz, ez da gai minbizi-zelulen hazkuntzaren aldeko seinale autokrinoak jariatutako peptidoen bidez modulatzeko, hala nolabonbesinarekin erlazionatutako ugaztunen homologoen bidez.[14]
Landare batzuen metanol estraktuek(Ceropegia rupicola,Kniphofia sumarae,Plectranthus cf barbatus etaPavetta longiflora) endopeptidasa neutroaren aktibitate entzimatikoa inhibitu ahal dutela ikusi da.[15]
Inhibitzaileak diseinatu dira agente analgesiko eta antihipertentsiboak garatzeko, neprilisinaren jarduera saihesteko peptido seinaleztatzaileen aurka, hala nola entzefalinak, P substantzia, endotelina eta peptido natriuretiko aurikularra. Gehienek bihotz-gutxiegitasuna tratatzeko helburua dute.[11][16][12]
CD10patologia klinikoan erabiltzen da, diagnostikoetarako.[17][9]
Linfometan eta leuzemietan, tumore epitelialetan eta beste tumore mota batzuetan (uterinoak eta baskularrak).[18][19]
- ↑ Genetikoki lotutako gaixotasunak MMEikusi/editatu erreferentziak Wikidatan..
- ↑abcGRCh38: Ensembl release 89: ENSG00000196549 -Ensembl, May 2017
- ↑abcGRCm38: Ensembl release 89: ENSMUSG00000027820 –Ensembl, May 2017
- ↑ Human PubMed Reference:. National Center for Biotechnology Information, U.S. National Library of Medicine.
- ↑ Mouse PubMed Reference:. National Center for Biotechnology Information, U.S. National Library of Medicine.
- ↑ab (Ingelesez)«MME membrane metalloendopeptidase [Homo sapiens (human) - Gene - NCBI»] www.ncbi.nlm.nih.gov (Noiz kontsultatua: 2023-04-28).
- ↑ab (Ingelesez)Iwata, Nobuhisa; Higuchi, Makoto; Saido, Takaomi C.. (2005-11-01). «Metabolism of amyloid-β peptide and Alzheimer's disease» Pharmacology & Therapeutics 108 (2): 129–148. doi:10.1016/j.pharmthera.2005.03.010. ISSN0163-7258. (Noiz kontsultatua: 2023-04-28).
- ↑Galy, Anne; Travis, Marilyn; Cen, Dazhi; Chen, Benjamin. (1995-10). «Human T, B, natural killer, and dendritic cells arise from a common bone marrow progenitor cell subset» Immunity 3 (4): 459–473. doi:10.1016/1074-7613(95)90175-2. ISSN1074-7613. (Noiz kontsultatua: 2023-04-28).
- ↑ab«CD10» www.pathologyoutlines.com (Noiz kontsultatua: 2023-04-28).
- ↑ (Ingelesez)Madani, Rime; Poirier, Raphael; Wolfer, David P.; Welzl, Hans; Groscurth, Peter; Lipp, Hans-Peter; Lu, Bao; Mouedden, Mohammed El et al.. (2006-12). «Lack of neprilysin suffices to generate murine amyloid-like deposits in the brain and behavioral deficit in vivo» Journal of Neuroscience Research 84 (8): 1871–1878. doi:10.1002/jnr.21074. (Noiz kontsultatua: 2023-04-28).
- ↑ab (Ingelesez)Sahli, Stefan; Stump, Bernhard; Welti, Tobias; Schweizer, W. Bernd; Diederich, François; Blum-Kaelin, Denise; Aebi, Johannes D.; Böhm, Hans-Joachim. (2005-04). «A New Class of Inhibitors for the Metalloprotease Neprilysin Based on a Central Imidazole Scaffold» Helvetica Chimica Acta 88 (4): 707–730. doi:10.1002/hlca.200590050. (Noiz kontsultatua: 2023-04-28).
- ↑ab (Ingelesez)Oefner, C.; Roques, B. P.; Fournie-Zaluski, M.-C.; Dale, G. E.. (2004-02-01). «Structural analysis of neprilysin with various specific and potent inhibitors» Acta Crystallographica Section D: Biological Crystallography 60 (2): 392–396. doi:10.1107/S0907444903027410. ISSN0907-4449. (Noiz kontsultatua: 2023-04-28).
- ↑Velazquez, Elsa F.; Yancovitz, Molly; Pavlick, Anna; Berman, Russell; Shapiro, Richard; Bogunovic, Dusan; O'Neill, David; Yu, Yi-Lo et al.. (2007-01-05). «Clinical relevance of Neutral Endopeptidase (NEP/CD10) in melanoma» Journal of Translational Medicine 5 (1): 2. doi:10.1186/1479-5876-5-2. ISSN1479-5876. PMID17207277. PMCPMC1770905. (Noiz kontsultatua: 2023-04-28).
- ↑Cohen, A. J.; Bunn, P. A.; Franklin, W.; Magill-Solc, C.; Hartmann, C.; Helfrich, B.; Gilman, L.; Folkvord, J. et al.. (1996-02-15). «Neutral endopeptidase: variable expression in human lung, inactivation in lung cancer, and modulation of peptide-induced calcium flux» Cancer Research 56 (4): 831–839. ISSN0008-5472. PMID8631021. (Noiz kontsultatua: 2023-04-28).
- ↑ (Ingelesez)Alasbahi, R.; Melzig, M. F.. (2008). «Screening of some Yemeni medicinal plants for inhibitory activity against peptidases» Zeitschrift für Phytotherapie 29 (S 1): P02. doi:10.1055/s-2008-1047849. ISSN0722-348X. (Noiz kontsultatua: 2023-04-28).
- ↑ (Ingelesez)McMurray, John J.V.; Packer, Milton; Desai, Akshay S.; Gong, Jianjian; Lefkowitz, Martin P.; Rizkala, Adel R.; Rouleau, Jean L.; Shi, Victor C. et al.. (2014-09-11). «Angiotensin–Neprilysin Inhibition versus Enalapril in Heart Failure» New England Journal of Medicine 371 (11): 993–1004. doi:10.1056/NEJMoa1409077. ISSN0028-4793. (Noiz kontsultatua: 2023-04-28).
- ↑McGowan, Paul; Nelles, Nicole; Wimmer, Jana; Williams, Dawn; Wen, Jianguo; Li, Marilyn; Ewton, April; Curry, Choladda et al.. (2012-04). «Differentiating between Burkitt lymphoma and CD10+ diffuse large B-cell lymphoma: the role of commonly used flow cytometry cell markers and the application of a multiparameter scoring system» American Journal of Clinical Pathology 137 (4): 665–670. doi:10.1309/AJCP3FEPX5BEEKGX. ISSN1943-7722. PMID22431545. PMC4975158. (Noiz kontsultatua: 2023-04-28).
- ↑ (Ingelesez)Mikami, Yoshiki; Hata, Sakae; Kiyokawa, Takako; Manabe, Toshiaki. (2002-09). «Expression of CD10 in Malignant Müllerian Mixed Tumors and Adenosarcomas: An Immunohistochemical Study» Modern Pathology 15 (9): 923–930. doi:10.1097/01.MP.0000026058.33869.DB. ISSN1530-0285. (Noiz kontsultatua: 2023-04-28).
- ↑Jung, Shih-Ming; Kuo, Tseng-tong. (2005-06). «Immunoreactivity of CD10 and inhibin alpha in differentiating hemangioblastoma of central nervous system from metastatic clear cell renal cell carcinoma» Modern Pathology 18 (6): 788–794. doi:10.1038/modpathol.3800351. ISSN0893-3952. (Noiz kontsultatua: 2023-04-28).