Taldea 1937an sortu zenNeftyanik izenarekin eta Sobietar Batasunaren garaian izan zuen emaitzarik onena 1966ko hirugarren postua izan zen. Alakbar Mammadov aurrelaria zen bere izar nagusia. Garai hartanSESB-eko selekzioak jokalari azerbajandar batzuk bazituen eta 1964anEuropako Futbol Txapelketan bigarren egin zuen. 1968an taldeak gaur egungo izena hartu zuen.
Azerbaijango lehenengo liga berak irabazi zuen baina erabateko nagusitasuna azken urteetan lortu du, 2011, 2012 eta 2013ko ligak jarraian irabaziz. Nazio arteko garaipen nagusia 2006koEstatu Independenteen Erkidegoko Kopa izan zen. Zortzi denboraldiren ondoren 2021ean Liga berria irabazi du.
Azken urteetan ordeaQarabağ taldearen itzalean ibiltzea egokitu zaio.