Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Nazioarteko Garapen Elkartea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nazioarteko Garapen Elkartea
Datuak
Motamultilateral development bank(en)Itzuli
Jarduera sektoreainternational governmental or non-governmental organizations(en)Itzuli
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Jarduera
Kide kopurua174(2021ekoazaroa)
Honen parteMunduko Bankua
Agintea
Zuzendari exekutiboaKristalina Georgieva
Egoitza nagusi
JabeaMunduko Bankuaren Taldea
Historia
Sorrera1960
webgune ofiziala
Facebook: IDA.WBGTwitter: wbg_idaEdit the value on Wikidata

Nazioarteko Garapen Elkartea (NGE) nazioarteko finantza erakunde bat da, garabidean diren munduko herrialde pobreeneimaileguak eta dirulaguntzak eskaintzen dizkiena baldintza errazetan.1950eko hamarkadan,Munduko Bankuko kide ziren herrialdeak ohartu ziren merkatuko interes tasako maileguak ez zirela aski herrialde pobreenak finantzatzeko. 1960an NGE sortu zen, behar horri irtenbide bat eman nahirik.[1] Elkarteko kideek ekarpenak egiten dituzte, era horretanMunduko Bankuak (MB) urtean 6.000 eta 7.000 milioidolar bitartean eman diezaien 79 herrialde pobreenei, iainteresik gabe. Interes tasaren hobariaz gain, NGEren maileguekBerreraikuntza eta Garapeneko Nazioarteko Bankuarenak baino itzulera epe luzeagoa izan ohi dute, 35 eta 40 urte bitartekoa.

NGEren eginkizuna

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

NGEk eginkizun garrantzitsu bat betetzen du,garapen bidean diren herrialde askok ezin baitute finantzaziorik jaso merkatu baldintza ohikoetan. Elkarte honek dirua ematen die oinarrizko zerbitzuak eraikitzeko (hezkuntza,etxebizitza,edateko ura,saneamendua),produktibitatea etaenplegua areagotzeko berrikuntzak eta inbertsioak bultzatuz.

Gaur egun, NGEk emandako maileguen erdia baino gehiagoAfrikako herrialdeetara joaten da.

Elkarteak bat egiten duMunduko Bankuaren xedearekin: pobrezia murriztea eta garapenerakofinantzaketa eskuragarria ematea herrialdeei, bereziki kreditu arrisku hain handia izateagatik kreditu komertzialak eskuratzea edo Munduko Bankuaren beste programa batzuk eskatzea ezinezkoa gertatzen zaien herrialdeei.[2] Ikuspegi horrekin, NGEren helburua da herrialde pobreenei laguntzea azkarrago, modu bidezkoagoan eta modu iraunkorrean hazten, pobrezia murriztu ahal izateko.[3]

Datuak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

NGE munduko herrialde pobreenetakogiza garapena sustatzeko proiektuetarako funts hornitzailerik handiena da.[4] Zehazki, 2000tik 2010era, 3 milioiirakasle bildu eta gaitu zituzten proiektuak finantzatu zituen, 310 milioi haurimmunizatu zituen, 120.000enpresa txiki eta ertainimaileguak emateko 792 milioidolar finantzatu zituen, 118.000 kilometro bide zolatu eraiki edo zaharberritu zituen, 1.600zubi eraiki edo berritu zituen, 113 milioi pertsonarentzakour hodietarako sarbidea zabaldu zuen, eta 5,8 milioi pertsonensaneamendu instalazioak hobetu zituen. NGEk guztira 238 mila milioi dolar jaulki ditumailegu etadohaintzetan 1960az geroztik.[5]

Partaidetza

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Nazioarteko Garapen Elkarteko kide diren herrialdeak.

NGEk 173 herrialde kide ditu, hiru urtean behin berenkapitalaz hornitzeko ekarpenak ordaintzen dituztenak. 75 herrialdetan ematen ditumaileguak, eta horien erdiak baino gehiago (39)Afrikan daude.[1][6] NGEko kide izatea soilikMunduko Bankuko partaide diren herrialdeentzat dago eskuragarri, berezikiBerreraikuntza eta Garapeneko Nazioarteko Bankuko kideentzat.[7] Bere bizitzan zehar, 44 herrialde mailegu hartzailegraduatu dira elkartetik, hau da, irten dira finantzaketa jasotzeko baldintzetatik, nahiz eta herrialde horietatik 9 mailegu hartzaile izan direngraduatu estatusari eutsi ahal izan ez diotenean.[8]

NGEren laguntza jasotzeko hautagai izateko, ebaluazio bat egiten zaie herrialdeei, pobreziaz eta mailegu komertzialetarako edoBerreraikuntza eta Garapeneko Nazioarteko Bankuaren maileguak jaso ahal izateko kaudimenaz.[9] Elkarteak herrialde bakoitzean ebaluatzen dituper capita diru sarrerak, kapital pribatuko merkatuetarako sartzeko ezintasuna, eta hazkundearen edo pobreziaren aurkako borrokaren aldeko erreforma ekonomiko edo sozialak ezartzeko politiketan egindako lana.[3][10]2019. urtera arte, NGEren maileguak eskuratu ahal izateko, herrialde batekoper capita diru sarrera nazional gordina ez zen izan behar 1.145 dolar (2019ko dolarraren balioaz) baino handiagoa.[6]

NGEren maileguetatik graduatu ziren herrialdeak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Herrialde hauek graduatu ziren NGEren maileguetarako baldintzetatik.[8]

NGEren maileguak erabili zituzten herrialdeak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Herrialde hauek NGEren maileguak eskuratzeko baldintzetara itzuli ziren, eta oraindik ez dira berriro graduatu edo, aldiz, hein batean hautagai bihurtu dira (herrialde misto ere deitzen zaie).[8]

Maileguak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

NGEk maileguak ematen dituazpiegiturak garatzeko etahezkuntza,osasun laguntza,ur garbia,saneamendu instalazioak eta ingurumen erantzukizuna hobetzeko.[1][11]Munduko Bankuaren mailegu bigunen leihatila da;Berreraikuntza eta Garapeneko Nazioarteko Bankua, berriz, mailegu gogorren leihoa.[12][13] Elkarteak dirulaguntzak eta maileguak eskaintzen ditu, 25 eta 40 urte bitarteko mugaegunekin, 5 eta 10 urte bitarteko gabezia aldiekin eta % 2,8ko edo % 1,25eko interes tasekin, mailegu hartzailea herrialde mistoa den eta zein gradutan aukeragarria den kontuan hartuta. NGErako mailegu hartzaile erregularrek interesik gabeko maileguak aprobetxa ditzakete, baldintza jakin batzuetan.[14] Finantza baliabideak herrialde hautagarrietan esleitzen dira, hazkundearen eta pobreziaren murrizketaren aldeko politika nazionalak ezartzeko arrakastaren arabera. NGEkMunduko Bankuaren Ebaluazio Instituzionalaren eta Politika Nazionalen (CPIA) garapenaren adierazlea erabiltzen du herrialde bakoitza baliabideak esleitzeko indize batean kokatzeko.[15] Ondoren, lehentasuna ematen die etorkizun handieneko herrialdeen maileguei, aldeko politikei eta laguntzaren eraginkortasunari dagokienez.[10][16][17] NGEk krisiari erantzuteko leihoa hartu zuen 2007an, krisiei aurre egiteko larrialdiko finantzazioa azkar eman ahal izateko. Elkarteak berehalako erantzuna emateko mekanismo bat onartu zuen 2011n, NGEko mailegu hartzaileei maileguen zati ordaindu gabeak berehala eskuratu ahal izateko, mekanismoaren irizpideak betetzen dituen krisia sortuz gero.[18]

Afrika

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Afrikako herrialdeek pobrezia eta azpigarapen egoera larrienetako bati aurre egin behar diotelako eta herrialde horietako 39 NGEko estatu kide pobreenak direlako, elkarteak NGEren baliabideen erdia inguru esleitzen izan du herrialde horietako proiektuak finantzatzeko. Eskualdea hobetzeko egindako ahaleginaren ondorioz, NGEk 66 milioi afrikar herritarrengana iritsarazi duelektrizitate zerbitzua 1997tik, 240,000 kilometro bide zolatu eraikitzen edo berritzen lagundu du, eta Afrikako 15 milioi haureskolan sartzen lagundu du 2002tik.[19] NGEk 2012ko maiatzean onartu zuen 50 milioi dolarreko kreditua ematea EmakumeEkintzaileak Garatzeko Proiektuari,Etiopian emakumeek langile edo lider kualifikatu gisa negozioetan parte hartzen laguntzeko egindako ahaleginaren zati gisa.[20] NGEkAfrikann egindako ahaleginaren emaitza positiboak historian zehar motelak izan diren arren, Afrikako herrialdeei emandako diru kopuru handiak emaitza positiboak ukan zituen, berezikiazpiegiturak etanekazaritza garatzeko ahaleginetan.[21]

Asia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

NGEkAsian egindako ahaleginak bereziki emaitza onekoak izan dira. Asiako herrialde asko graduatu dira elkartearen mailegu programatik,Filipinak,Txina,Hego Korea etaThailandia barne.[22] Elkartearen ekarpenak jasotzen dituzten herrialdeetatik, 20 inguru Asian daude. Asiako hegoaldean elkarteak egin izan duen ahalegina oinarritu da, batez ere,hezkuntza,osasuna,garraioa,nekazaritza etaenergia arloko proiektuetan.[6][22] Asiako herrialdeetakopopulazioen hazkunde azkarraren ondorioz, pobrezia poltsa batzuk sortu dira. Ondorio hori arintzeko, NGEk ekintza ekonomikorako plan bat onartu zuen, hezkuntza eta arreta medikoa hobetzeko erakundeak ezarri zituena, Asiako nazioetan pobrezia murrizteari begira, tokiko kulturarekin bateragarriak diren moduetan.[22]

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. abc«What Is IDA? | About | International Development Association - World Bank» ida.worldbank.org (kontsulta data: 2022-12-15).
  2. «World Bank (IBRD & IDA) | Bank Information Center: Monitoring the projects and policies of the World Bank, IMF and other international financial institutions» web.archive.org 2011-11-05 (kontsulta data: 2022-12-15).
  3. ab (Ingelesez)«Double Standards on IDA and Debt: The Case for Reclassifying Nigeria» Center for Global Development | Ideas to Action (kontsulta data: 2022-12-15).
  4. (Ingelesez)«Building a Better IDA» Center for Global Development | Ideas to Action (kontsulta data: 2022-12-15).
  5. «Health | International Development Association - World Bank | International Development Association - World Bank» ida.worldbank.org (kontsulta data: 2022-12-15).
  6. abc«IDA Borrowing Countries | What is IDA? | International Development Association - World Bank» ida.worldbank.org (kontsulta data: 2022-12-15).
  7. (Ingelesez)«Member Countries» World Bank (kontsulta data: 2022-12-15).
  8. abc«IDA Graduates | Borrowing Countries | What is IDA? | International Development Association - World Bank» ida.worldbank.org (kontsulta data: 2022-12-15).
  9. (Ingelesez)«IDA : eligibility and allocations criteria» World Bank (kontsulta data: 2022-12-15).
  10. ab (Ingelesez)Adler, Nicole; Yazhemsky, Ekaterina; Tarverdyan, Ruzanana. (2010-06-01). «A framework to measure the relative socio-economic performance of developing countries» Socio-Economic Planning Sciences 44 (2): 73–88.  doi:10.1016/j.seps.2009.08.001. ISSN0038-0121. (kontsulta data: 2022-12-15).
  11. (Ingelesez)Mallick, Sushanta; Moore, Tomoe. (2005-12-01). «Impact of World Bank lending in an adjustment-led growth model» Economic Systems 29 (4): 366–383.  doi:10.1016/j.ecosys.2005.06.003. ISSN0939-3625. (kontsulta data: 2022-12-15).
  12. (Ingelesez)Cline, William R.; Sargen, Nicholas P.. (1975-06-01). «Performance criteria and multilateral aid allocation» World Development 3 (6): 383–391.  doi:10.1016/0305-750X(75)90023-6. ISSN0305-750X. (kontsulta data: 2022-12-15).
  13. (Ingelesez)Van de Laar, Aart J. M.. (1976-10-01). «The World Bank and the world's poor» World Development 4 (10): 837–851.  doi:10.1016/0305-750X(76)90075-9. ISSN0305-750X. (kontsulta data: 2022-12-15).
  14. «IDA Lending Terms | Financing | International Development Association - World Bank» ida.worldbank.org (kontsulta data: 2022-12-15).
  15. (Ingelesez)«Country Policy and Institutional Assessment - Data Catalog» datacatalog.worldbank.org (kontsulta data: 2022-12-15).
  16. (Ingelesez)Epstein, Gil S.; Gang, Ira N.. (2009-05-01). «Good governance and good aid allocation» Journal of Development Economics 89 (1): 12–18.  doi:10.1016/j.jdeveco.2008.06.010. ISSN0304-3878. (kontsulta data: 2022-12-15).
  17. «Resource Management | Financing | International Development Association - World Bank» ida.worldbank.org (kontsulta data: 2022-12-15).
  18. «Crisis Financing | Financing | International Development Association - World Bank» ida.worldbank.org (kontsulta data: 2022-12-15).
  19. (Ingelesez)«International Trade Can Help Africa Grow» blogs.worldbank.org (kontsulta data: 2022-12-15).
  20. (Ingelesez)«World Bank provides funding to unleash the economic potential of Ethiopian Women Entrepreneurs» World Bank (kontsulta data: 2022-12-15).
  21. Burki, Shahid Javid. (1982). «International Development Association in Retrospect» Finance and Development 19 (4): 23..
  22. abc (Ingelesez)«IDA in Asia» World Bank (kontsulta data: 2022-12-15).

Ikus, gainera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Nazioarteko_Garapen_Elkartea&oldid=9118598"(e)tik eskuratuta
Kategoria:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2026 Movatter.jp