Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Nazio Batuen kasko urdin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Boliviar jatorria duen kasko urdinen teniente bat 2002an

Nazio Batuen bake indarra, eskuarkiKasko urdinak deitua,NBEko kidego militarra da. Ez dagudaroste iraunkorra, baina bake-indar diren aldetik, haien beharra dagoenean, NBEren agintaritzapean jartzen dira. Kidego horien betebeharra bakeari eustea da, eta bake-prozesuak kontrolatzea, nazioartean onartutako itunak betearaziz. 1988. urtean,Bakearen Nobel saria jaso zuten. Eta 1993an, Nazioarteko LankidetzarenAsturiasko Printzea Saria eman zieten Jugoslavia ohian zerbitzatu zuten kasko urdinei.

Bake-misio batean esku hartzeko printzipioak:

  1. Segurtasun Kontseiluko Ebazpen batean jasotako nazioarteko itun bat behar da.
  2. Gatazkan parte hartzen duten lehiakideek baimena eman behar dute aldez aurretik.
  3. Bake-indarrak bidaltzen dituzten herrialdeek neutraltasunari eutsi behar diote.
  4. Bake-indarrek inpartzialak izan behar dira beren ekintzetan.
  5. Indarkeriaren erabilera mugatu egiten da.
  6. Aginte-unitate bat izan behar da, nazioartean ordezkaritza duena eta NBEren mende dagoena.

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola


1901–1925
1926–1950
1951–1975
1976–2000
2001–egun
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Nazio_Batuen_kasko_urdin&oldid=9018664"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp