1130. urteanRoger II.aknormandiarrek Italia hegoaldean konkistatuak zituzten lurraldeak bateratu eta bere burua Sizilia eta Apuliako errege izendatu zuen.Aita Santuak eta Germaniako enperadoreek berentzat eskatu zuten erresuma berri horren gaineko aginpidea. AzkeneanGermaniako Inperioaren mende geratu zen lurraldea.
Hohenstaufen etxea1266an desagertu zelarik, Karlos Anjoukoak,Luis IX.a Frantziakoaren anaiak, hartu zuen lurraldea Aita Santuaren laguntzarekin.1282anSiziliako nobleak anjoutarren aginpidearen kontra matxinatu ziren (Siziliar bezperak), etaPetri III.a Aragoikoari eskaini zioten koroa. Anjoutarren dinastiak, aita santuen laguntzari esker, ez zituen galdu Italiar penintsula barruan zituen lurraldeak, eta Napoliko Erresumak ekonomia gorakada handia izan zuenXIV. mende erdia arte; mende horren erditik aurrera, ordea, eta hurrengo mendearen hasieran, erresumaren ekonomiaren gainbehera hasi zen eta erregetzarako liskar ugari izan ziren.
Fernando hil zenean, honen bilobaKarlos I.a Espainiakoak oinordetu zuen tronua,Austria etxea abiaraziz.1559tik aurrera, burujabetasuna galdurik, Napoliko Erresuma erregeak izendaturiko erregeorde batek gobernatutako lurralde bihurtu zen.
GerraUtrecht (1713) etaRastadteko (1714) itunen bitartez amaitu zen; hauen arabera, Filipe V.a Espainiako errege bihurtu zen, baina europar jabetza guztiak, aliatuei eman zitzaizkien. Napoliko Erresuma Austriari eman zitzaion, eta Karlos artxidukeak gobernatu zuen, ordukoKarlos VI.a enperadore bihurtua. Austriako habsburgotarren dinastiak iraun zuen bitartean, gizarte maila apalen miseria areagotu egin zen, eta zergak are astunagoak jarri zituzten.
1734anFilipe V.aren semeKarlos, Parmako dukearen gudarosteak borboientzat konkistatu zuen Napoliko Erresuma, austriarrak garaitu ondoren.1738eko Vienako Itunaren ondoren, Napoli Karlosen esku (geroraKarlos III.a Espainiako erregea izan zena) geratu zen. Errege bihurtu eta gutxira, erresuma eraberritzen eta modernizatzen saiatu zen, hiru arlotan: Elizaren boterea mugatu zuen (1741eanKonkordatua sinatu, eta1746Inkisizioa ezeztatu zen); instituzioak erreformatu zituen, eraginkortasun handiagoa emateko eta baroien eraginetatik at uzteko; etazerga erreforma egin zuen, komunitate behartsuenen kargak arinduz[3].1759an Karlosek Espainiako koroa hartu zuen, eta bere semeFernandori utzi zion Napolikoa.
1805eanNapoleonek Fernando erregetzatik kendu zuen; huraSizilian babestu zen. Napoliko ErresumaJosef Bonaparteri eman zitzaion lehendabizi, eta geroJoachim Murat marexalari. Murat1815 arte izan zen Napoliko errege, urte horretan erregetzatik kendu eta fusilatu egin baitzuten. Erresuma borboien esku geratu zen, berriz ere.1816an,Fernando erregeak Napoliko etaSiziliako erresumak formalki uztartu zituen,Bi Sizilietako Erresuma eratuz.