Nama taldeaNamibia hegoaldeko Nama haranean aurkitzen den aztarnategi bat da.
NamibiakoFish ibaiaren arroilean kokaturik dago,Hegoafrikarekiko mugatik gertu[1]. 125.000 km2-ko azalera hartzen du etaEdiacararreko biotari dagozkion fosilak aurkitu dira bertan. Ekaitz eta luiziek gaizenarritako sedimentuez osaturikohareharrietan agertu dira fosilak[2][3].
1933 urteanGeorg Gürich geologo alemaniarrakKanbriarraurrekoak ziruditen hainbat fosil aurkitu zituen[4], baina garai hartan uste zen aurreneko izaki zelulanitzak Kanbriar garaikoak zirela eta Gürichen aurkikuntzek ez zuten onarpenik ez eta zabalkuntzarik izan. 1946 urteanReg Sprigg australiarrakEdiacara aztarnategian Kanbriarraurreko fosil berriak aurkitzean hasi ziren Namibian ere bilaketa berriak egiten.
Bi garai geologikoen artean kokaturik dagoen aztarnategia da. Arroketakozirkoien gainean egindako ikerketek duela 547 eta 538 milioi urte arteko tartea finkatu dute[5],Ediacararra etaKanbriarraren arteko muga alegia.