2014ko erroldaren arabera, 2.272.075 biztanle ditu, baina inguruko hirekin bat egindaChūkyōko metropoli eremua osatzen du eta 8.923.445 biztanletako populazioa osatzen du, Japoniako hirugarren metropoli eremua izanik.
"Nagoya" izenanagoyaka adjetibotik etor daitekeela uste da, honek "bakezalea" esan nahi du. Bestalde "Chūkyō" izenak "erdiko hiria" esan nahi du, izan ereKyoto etaTokioren artean kokaturik baitago.
Oda Nobunaga,Toyotomi Hideyoshi etaTokugawa Ieyasu Nagoya inguruan egoitza zuten gerra jaun boteretsuak izan ziren. 1610 urtean Tokugawa IeyasukOwari probintziako hiriburua zen Kiyosu estrategikoki baliotsuagoa zen toki batetara mugitu zuten, zazpi kilometrotara, eta orduan sortu zen Nagoya.
Nagoyako gaztelua beraKiyosuko gazteluko harriak erabiliz eraiki zuten eta garai hartan 60.000 biztanle zituen Kiyosu herri osoa mugitu zuten bertara, bai eta tenplu, santutegi eta gainerako eraikin garrantzitsuak ere. Garai hartanAtsuta santutegiaren inguruanTōkaidō errepideko posta ezarri zuten eta santutegia eta gazteluaren arteko lurretan planifikatu zen Nagoya hiria.
Hurrengo mendeetan eskualdeko industriagunea bihurtu zen. Bereziki ezagunak ziren zeramika lantzen zuten herrixkak eta baita ereOkazaki herria,shogunerrian bolbora ekoizten zen toki bakanetakoa zena. Kotoigintza ere garatu zen.
Meiji berrezarkuntzaren ondoren Nagoya 1889ko urriaren 1ean eratu zen eta 1956an hiri estatusa hartu zuen. AurrezBigarren Mundu Gerran hegazkin estatubatuarrek bonbardaketak egin zituzten 1942 eta 1945ean, beren helburu nagusiak gaztelua eta industriagunea izan ziren. Garai hartan Nagoyak milioi eta erdi biztanle zituen (Japoniako hirugarren hiria zen) eta hegazkingintza industria handia zuen, hiritarren laurdenak bertan lan egiten zuela esaten da.
NagoyaNōbi lautadan kokaturik dago,Iseko Badiaren iparraldeko ertzean. Kiso ibaia eta Shōnai ibaia bertan itsasoratzen dira eta hauetaz gain Haori ibaia ere badago, izatez gizakiak eginiko ubidea duena. Ibai hauek itsasoa eta barneko lurren arteko merkataritzarako erabili izan dira.
Chikusa-ku: Chikusa eta Higashiyama herriek osatzen zuten eremua da. 1921ean sartu zen Nagoyaren barnean. Aichi eta Nagoyako Unibertsitateak daude bertan. Higashiyamako zoologikoa eta lorategi botanikoak oso ezagunak dira.
Midori-ku: Tokugawea shogunerriko posta-hiria izan zen. Hiru erreferendumen ondoren 1963an Nagoyarekin bat egitea erabaki zuen. Hiriaren hego-ekialdeko auzoa da.
Minami-ku: Nagoya erdiguneko auzoetako bat da. Lehen itsasertzean zegoen baina itsasoari kendutako lurren erruz kostalderik gabe gelditu zen. Kasadera Kannon tenplua dago bertan.
Minato-ku: Nagoyako kaialdeko auzoa da, auzo denetan zabalena. Bertan dago Nagoyako kaiko akuariuma ere.
Mizuho-ku: Nagoya erdigunean dago eta 1944 urtean eratu zen.
Moriyama-ku: XIX mendearen bukaeran Japoniako armada izan zen bertan. 1963an hartu zuen Nagoyak.
Naka-ku: Nagoyako erdigune administratiboa da. 1945eko bonbardaketek erabat suntsitu zuten eta eremu osoa birplanifikatu zen. Sakaeren 100 metrotako errepidea (100メートル道路) bereziki ezaguna da, izan ere 100 metrotako zabalera baitu. Bertan daudeNagoyako gaztelua,Ōsu Kannon tenplua, hainbat museo eta parke.Nagoya TV Tower Japoniako telebista dorre zaharrena da.
Nakagawa-ku: Mendebaldean dagoen auzoetako bat da.