Nag Hammadi (arabieraz نجع حمادي, transliterazioa.Naj' Hammādi,ˈnæɡʕe ħæmˈmæːdi ahoskatua),Nilo ibaiaren ertzean dagoen herri bat da,Egipton, antzinateanJenoboskion (antzinako grezieraz Χηνοβόσκιον) deitua, non,320an,San Pakomiok, lehen monasterio kristaua sortu zuen.
Herria, ospetsua da,1945ean, antzinako kodexen bilduma zabal bat agertu zelako.367an, tokiko monjeek, 45 idazki erlijioso inguru kopiatu zituzten (baita Tomas, Felipe eta Valentinen ebanjelioak ere), hamabi batkodexetan. Horiek, kontu handiz gorde ziren zigilatutako ontzi batean, eta gertuko leize batzuetan ezkutatu ziren, non ezkutaturik egon ziren 1600 urte inguruz.
1945eko abenduan, bi nekazari egiptoarrek, papiroan idatzitako antzinako eskuizkribuen 1100 orrialde baino gehiago aurkitu zituzten, Niloren ibarraren ekialdeko amildegiaren ondoan lurperatuak. Testuak, jatorrizko greziarren koptikorako itzulpenak ziren,III. mendean sortu zena.