Nafarroa Garaia —1982az geroztik, administratibokiNafarroako Foru Erkidegoa[1] edoNafarroako Foru Komunitatea[2]—Euskal Herriko zazpiherrialdeetatik handiena da (10.391,08km², Euskal Herriaren % 49,6), Euskal Herriko erdialdean eta hegoaldean dagoena, etaEspainiakoautonomia erkidegoetako bat. 643.234 biztanle ditu, etaIruñea du hiriburu (201.653 biztanle).
Leitza etaGipuzkoakoBerastegi arteko muga.Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.Nafarroa Garaiaren gaineko zortzi datu.
Edonola ere, Nafarroa terminoarekin artikulu honetan lantzen den Nafarroa Garaia zeinNafarroa Beherea izendatzen dira. Arrazoi historikoak direla eta,Nafarroako Erresumari ere egiten dio erreferentzia. Gaur egun badira halaber Euskal Herriari erreferentzia egitekoNabarra edoNafarroa Osoa terminoa erabiltzen dutenak[7].
GaztelaniazNavarra terminoa erabiltzen da.Nafarroako Foru KomunitateaEspainiako autonomien barruan Nafarroa Garaia osoa hartzen duen eremu politikoa da, artikulu honetan ere lantzen dena.
Geografia
Alderdi fisiko-geografikoei begiratuta, Nafarroa Garaia hiru eremu geografikotan banatuta dago oro har: Mendialdea, Erdialdea etaErribera. Hiru eskualde horien tamaina eta eskualde bakoitzaren berezitasunak ikusita, azpibanaketa bat egitea komeni da. Hala, Mendialdean Nafarroa Garaiaren iparralde hezea, Pirinioetako haranak eta Pirinio aurreko haranak edo arroak bereizten dira. Nafarroa Garaiko Erdialdeak bi zati ditu, Ekialdeko Erdialdea eta Mendebaldeko Erdialdea edoLizarraldea. Eta Erriberak, berriz, beste bi zati dauzka: Ekialdeko Erribera edoTuterakoa, eta Mendebaldeko Erribera edo Lizarrakoa.
Bost mendi altuenak Nafarroako Pirineoko ekialdean daude. Euskal Herri osoko mendi garaienak ere badira horiek. Mapako puntu berde eta moreak dira, honako hauek:Hiru Erregeen Mahaia (2444 m),Ezkaurre (2047 m),Arlas (2044 m),Txamantxoia (1945 m), etaAbodi (1520 m).
Nafarroako ibaiak, arroaren arabera. Nafarroako eremurik handienakEbro ibaian isurtzen ditu urak. Iparraldean beste hainbat ibai daude, guztiakKantauriko isurialdean.
Nafarroako ibaiek, urtero, 10.048hektometro kubiko garraiatzen dituzte. Horietatik, erdia inguru (5.011) Nafarroa Garaian dauden euriek sortzen dituzte, eta beste erdia beste lurralde batzuetatik ekartzen dituzten ibaiek[9]. Ur isuria neurtzeko hainbat estazio daude lurralde osoan zehar[10].
Mediterraneoko isurialdea
Mediterraneoko isurialdea da Nafarroan eremu gehien hartzen duena, bere lurraldearen % 90 inguru[9]. Ibai guztien uraEbro ibaiaren bitartez iristen daitsaso hartara. Zona zabala da, eta ezaugarri oso desberdinak dituzten hainbat eremu bereizten dira: eremu atlantiko hezea, eremu piriniarra, mendi ertaina edo mediterraneoa eta hegoaldea (lauagoa eta idorragoa). Ebro ibaia NafarroanVianan sartzen da etaCortesen atera. Haren inguruan nekazaritza emankorra eta herri handiak daude,Lodosa,Castejon edoTutera bezala.
etaAragoi ibaia Nafarroa Garaiko gainontzeko ibaien urak Ebrora daramatzana.
Aragoi ibaiak jasotzen ditu Nafarroako ibai gehienen urak. LehenengoOnsella jasotzen du,Zangoza pasata. OndorenIrati ibaia jasotzen du,Irunberriko arroila igaro eta gero; honek, lehenago,Erro,Urrobi etaZaraitzu jasoko ditu, azken honekArbaiungo arroila sortzen duena.Tafalla inguruko urakZidakos ibaian biltzen dira, etaCaparrosotik gertu bere urak Aragoin isurtzen dituenak. Batzen zaion azken ibai handia, Ebrora iritsi aurretikArga da, Nafarroa iparraldetik hegoaldera zeharkatzen duena. Ibai honekUltzamako urak jaso ditu lehenago,Iruñerria zeharkatu du eta, bertatik ateratzen ari dela,Sakanako urak jaso osteanLarraun ibaiarenak jaso dituenArakilekin batzen da.
Kantauriko isurialdean hainbat ibai ditu, orografia malkartsuagoa baita bertan. Mendebaldetik ekialdera, lehenengo ibaiekOriara urak isurtzen dituztenak dira.Leitzaran etaAraxes ibaiak Nafarroa Garaian jaiotzen dira, nahiz eta ibilbide gehiena Gipuzkoan egiten den.Donostia itsasoratzen denUrumeaGoizuetan jaiotzen da, eta bere arroaren %60 Nafarroan dago[9].
Azkenik, Nafarroan jaio etaLapurdin itsasoratzen diren bi ibai arroetara isurtzen duten errekak ere badaude:Urdazurira isurtzen duten ibaiak daudeZugarramurdin etaDantxarinean etaErrobira isurtzen dutenakLuzaiden eta Baztanen. Pirinioetako ur isurialdean Nafarroa Garaiaren aldean dauden iturburu gutxi batzuekAturrin amaitzen dute.
Nafarroako Foru ErkidegoaPirinio mendien,Euskal Herriko arkuaren etaEbro ibaiaren arroaren artean dago. Elkarren oso bestelakoak diren mendi horiez gainera, Nafarroa Garaian elkartzen diraKantauri aldeko etaMediterraneo aldeko isuriak etaklima ozeanikoa, subalpeetakoa etamediterraneoa, bakoitzak bere landaredi berezia duela. Horren guztiaren ondorioz, kontrasteak dira Nafarroa Garaiaren ezaugarri nabarmenenetako bat, eta arrazoi beragatik, heterogeneitatea dute eskualdeek ezaugarri, nahiz batetik besterako trantsizioa oso mailakatua den.
Geografia ezaugarri horien trantsizio mailakatu horrek ez ditu zehatz bereizten uzten Nafarroa Garaiko eskualdeen arteko mugak. Eskualde banaketa, beraz, era askotara egin daiteke, nahiz banaketa horiek batzuetan bat etorri ez. Nolanahi ere, kontuan izan behar da banaketa hori aztertu beharreko gaiaren araberakoa izaten dela, eta hartara denak izan litezkeela baliagarri.
Neolitoa NafarroanK. a. 5. milurtekoan kokatu behar da eta gutxi gorabeheraK. a. XVIII. menderaino luzatu.[11]. Behe Neolitoan aztarna gutxi aurkitu dira eta horregatik hasiera batean influentzia eskasa egon zela uste da.[11]. Autore batzuen arabera Nafarroa eta Mediterraneoko,Akitaniako etaKantauri aldeko biztanleen artean nahasketak egon ziren[11]. Hala ere, beste batzuen arabera[12], elkarte kultural berdina zen Pirinioetan, bai iparraldean zein hegoaldean, zegoena.
Aldaketa klimatikoa zela eta animalien aldaketak egon ziren. Ehiza jada ez zen kobazulo inguruetan bizi, baizik eta lautadetan. Hori dela eta kobazuloak alde batera utzi ziren hein handi batean eta lautadatara jaitsi. Honek ere elkartze kulturala egotea ekarriko luke.K. a. 5. milurtekoangaria etatxakurra agertu ziren Nafarroan.Garagardoaren antzeko edariak, harri bero batekin eginda, agertu ziren ere. Nafarroako gaur egungo lurraldean 1.000 biztanle inguru zeuden eta 12 tribu.[11]
Neolito Ertaina K.a. 3.500etikK. a. 2500 urtera arte luzatu behar da. Garai honetan agertzen da lehenengo aldizzeramika Nafarroan. Garai honetan biztanleria gehiena kobazuloetan bizi zen, eta horrekin lotutako kultura dago, nahiz etasilex edo bestelako aztarna gutxirekin. Zenbait aztarnategik aukera ematen digute berrikuntza horiek ailegatu zireneko bilakaera ikusteko,Zatoiako (Abaurregaina) kobazuloan lehenbiziko zeramika aztarnak aurkitu dira, harri leunduzko tresnak, erabiltzeko errazagoak (azal leundua, forma borobilekoa); etaMarañongoLa Peñan edoBiotzarikoPadre Areso babestokian abereen hezurrak aurkitu dira.[13]
Goi Neolitoan Iberiar Penintsulatikkanpai-formako ontzien kultura hedatu zen, eta beste migrazio bat egon zen Ekialdeko Europatik. Baina ez dirudi bertan geratu zirenik.[11].K. a. 2. milurtekoaren hasierantrikuharri etaharrespilak egiten zituen kulturamegalitikoa hedatu zen Pirinioetan eta baita Nafarroa osoan ere.Brontze Aroaren hasiera eman arte biluzik joaten ziren eta uste da hortik aurrera bizarra mozten hasi zirela eta buruan apaindurak jartzen.
Gaur egungo Nafarroa Garaiko zatirik handienabaskoien lurraldean sortu zen. Izan ere,Iruñea,Erdi Aroko erresumako hiriburua,Ponpeio jeneralerromatarrak gotortutako hiria zen (Pompaeluslatinez). Erromatarrek guztiz menperatuta zeukaten lurraldeaK. a. 74rako. Beti ere,erromatartzea, erromatarren kultura elementu material eta espiritualen onartze eta beretzea den aldetik, sakonagoa izan zenagereansaltusean baino, biziagoa klase aberatsen artean nekazarien artean baino.[14]IV. mende amaieran hasitakomigrazio mugimenduen ondorioz, eten egin ziren administrazio loturak Erromarekiko. Badirudiantzinako germaniarrekPirinioak gurutzatu nahi izan zituztenean, bertako noble multzo batek aurre egin ziela. Urte batzuk geroago,bagauda izeneko jendetza matxinatu zen baskoien lurraldean.
Banukasitarren gutxi gorabeherako eremua, VIII. mendean.
Erromatarren agintea desagertuta,bisigodoak bilakatu zirenIberiar penintsulako botere nagusia. Hainbat errege godok baskoien aurka egin zuten borroka. Geroagoko zenbait kroniketan irakur daiteke errege horietako askok baskoiak menderatu zituztela (domuit vascones), baina behin eta berriro menderatu beharrak esan nahi du, ziurrenez, ez zituztela inoiz menderatzen. Datuak urriak izanda, ez dago garbi noraino menderatu zuten bisigodoek baskoien lurraldea. Iruñean bisigodoen hilerria agertu da[15], eta Iruñeko hainbat apezpiku izan zirenToledoko kontzilioetan. Iparraldeari dagokionez, datu gutxi ditugu.VII. mendean erregefrankoek gaskoien (iparraldeko baskoien) lurraldea okupatu nahi izan zuten. Badirudi frankoek agintea galdu ahala nagusitu zirela bertakoak, etaAkitanian zehar hedatu.714tik aurrera, gudaroste musulmanak bertan izateak, ageriagoan jarri zituen iparraldeko (saltus) eta hegoaldeko (ager) baskoien arteko kultura ezberdintasunak.Ebroko haraneko jaun handiki batek,Cassius kondeak, kalifarekin elkar hartu eta bere aginpidea sendotu zuen, eta hurrengo lau mendeetanErribera gobernatu zuenbanukasitar dinastiaren buru bilakatu zen. Mendekotasun politikoarekin batera, kulturaren islamizatzea etorri zen.[14]
VIII. mendean eta hurrengoaren lehen laurdenean, printze kristauen eta musulmanen arteko adiskidetasunezko hitzarmena izan zen Nafarroan politikaren ezaugarria, odol loturak eta interes ekonomiko berdinak baitzituzten elkarrekin. Ama berberaren semeak izan ziren, adibidez,Eneko Arista etaMusa ibn Musa, banukasitarren buruzagi ospetsua. Kidetasun horrek, eta NafarroaPirinioen hegoaldeko muturrean kokatua egoteak eragin berezia izan zuten Iruñeko Erresuma sortu eta finkatzekoan. Baskoiek hitzarmenak hautsi ondoren, ordea, Iruñea eraso zutenUqba etaYusufvaliek.[14]
Leireko monasterioa izan zen, Erdi Aroan, Iruñeko erresumaren gotorlekua eta Nafarroakoaren ernamuina.
Iruñeko ahaideen eta banukasitarren arteko harreman on horiek VIII. mendearen azken herenean ere eman zituzten beren emaitzak.Karlomagnok akordio bat egin zuenZaragozako buruzagi musulmanarekin, hark hiria eman ziezaion, baina gudaroste frankoa hirira iristean, iruzur egin ziotela konturatu zen. Horren ondoren, Karlomagnoren tropek Iruñea suntsitu zuten, baina baskoiek mendeku hartu zuten Pirinioetan,Orreagan zehazki,778ko abuztuaren 15ean armada frankoaustekabean harrapatu baitzuten segada batean. Hala ere, agintari kristau eta musulmanen arteko harremanen gorabeherek jarraitu zuten, adibidez,Argantzongo haitzarteko guduan (803), Iruñea menderatzekoLudovico Piorenak (812), karolingiarren aldekoBelaskoren aurka emirrak egin zituenak (816) eta Akitaniako erregeakEblo etaAznar kondeen gidaritzapean antolatua (824). Garai honetanLeireko monasterioa bilakatu zen Nafarroako Erresuma izango zenaren ernamuina.[14][16][17][18]
806 eta812 urteetan, Iruñeafrankoen mendean zegoen. Hala ere, enperadore frankoek ezin zuten inperioz haraindiko lurraldeak behar bezala zaindu, etxean zuten arazoak zirela-eta. Horrela, apurka-apurka eskualdea inperioaren eraginetik ateratzen joan zen eta bertako dinastia indartzen. Iruñea inguruko euskaldunak (navarri) Iruñeko Erresuman egituratu ziren X. mende hasieran, 824tik aurrera jaurerri bat eratuz, Eneko Enekoitzen gidaritzapean, Arista ezizenekoa, Iruñeko errege-erreginen aitzindari.
OndorengoGartzia Enekoitz (851-882) izan zuen[19].Kordobako emirerriak preso izan zuen urte asko eta litekeena daXimeno leinukoGartzia Ximenitz erregeorde edo erregekidea izatea.[20] Erresumak orduko euskaldunen lurralde guztiak hartu zituenAntso III.a Nagusiaren garaian, Pirinioen ekialdetik (Ribagorza) Garonaraino (1032-1035) eta Gaztelaraino (are, Leon ere).Testamentuan, lau semeren artean banatu zituen bere mendeko lurrak, haiek kudea zitzaten, baina formalki Iruñeko erregeariGartzia III.a Santxez Naiarakoari, Iruñeko erregeari men eginez. Hargatik, seme horiek eta haren ondorengoek erresumak sortu zituzten: Gaztela, Aragoi. Aragoi-Iruñeko Erresuman, AlfontsoBorrokalaria erregeak berriz elkartu zituen lurralde asko. 1118an, hegoaldera hedatu zen, eta Tutera (Erribera) konkistatu.
Antso VI.aJakitunak eta Antso VII.aAzkarrak hiribildu ugari sortu zituzten, hiri gutunen bidez, eta Donejakue bidearen bidez kolonizazio handi bat hasi zen haren inguruan.Alfontso VII.a Gaztelako erregeakbasailutzat hartu zituen bai Gartzia baiAntso VI.ak (1150-1194) bere semea[21]. Hala ere,Antso VI.ak menpekotzatik ateratzea lortu zuen[22]. Gaztelaren aurkako kanpaina hasi baino lehen, aldaketa nabarmena izan zen: AntsokPampilonensium Rex titulua erabiltzeari utzi etaRex Navarre titulua aldarrikatu zuen; harrezkero,Nafarroako Erresuma deituko zen.XIII. mendetik aurrera,Gaztelako Erresumak Nafarroa mendebaldea inbaditu zuen, Bizkaia (1179)Araba,Durangalde etaIpuzkoako lurrak (1199-1200).
Nafarroako Erresumak lurraldeen eta biztanleriaren ia erdia galdu zuen eta itsas irteerarik gabe geratu. 1234an, Antso VII.a hiltzean, bertako dinastiak amaitu ziren, eta trukean Tibalt I.a Evreuxkoa hasi zen erregetzan. Horren aurrean, Nafarroako indar aktiboek foruak jarri zituzten indarrean, nafar legeak bermatzeko. 1451n, Gerra Zibila piztu zen Joan II.a Aragoiko errege gaztelarra Nafarroako koroa usurpatu zuenean. 1479an, Biarnoko Katalina Foixkoa bihurtu zen erregina, eta beaumontar indarrei egin behar izan zien aurre. Hala ere, garaituak izan ziren (1507). Bakea lortutakoan, Fernando Katolikoaren tropek,Albako dukea buruan zutela, erresuma inbaditu zuten 1512an, salbu etaBortuez Haranzko Lurraldea merindadea.
Espainiar Koroaren konkistaren ondoren
1521eko udaberriko erresuma berreskuratzeko ahalegin batek porrot egin zuen.Xabierko Frantziskok (Frantsesek), nafar legitimista galtzaileen alderdikoak,Jesusen Lagundia eratzen lagundu zuen, eta Asian misiolari ibili ondoren santu eta Nafarroako patroi bihurtu zen, San Ferminekin batera.1589. urtean,Henrike III.a Nafarroako erregeaHenrike IV.a Frantziakoa bihurtu zen,katolizismoa onartu ondoren. OndorengoFrantziako errege guztiek, beraz,Roi de France et de Navarre titulua izan zuten. Espainiar koroarekiko tentsio handien artean, 1576an Diputazioa eratu zen, Filipe II.ak haren autonomia zapuztu bazuen ere (1594). Nafarrek koroaren gerretan parte hartu behar izan zuten, hala nola Katalunian 1639an, kontraforua zena. Desertzioak ugariak izan ziren.
XVII-XVIII. mendeetan, nafar ugarik Ameriketara emigratu zuten, eta euskaldunen kofradietan bildu ohi ziren, hala nola San Ferminen Kongregazioa eta Arantzazuko Andre Mariarenak.Juan Goienetxe baztandarra aberastu egin zen Madrilgo errege gortera hurbilduz, asmo merkantilista batez. Nafar ilustratuak sendotu egin ziren XVIII. mendean. Dena den, Karlos III.a espainiar erregeak areagotu egin zuen agintearen zentralizazioa, eta estutu egin zituen nafar foruen kontrako neurriak, aduanen gaian. Mendeko azken hamarkadetan, Nafarroa Garaiaren merkataritza Pirinioez iparraldera eta Hego Euskal Herriko beste lurraldeetara bideratzen zen, % 37,2 eta % 62,3, hurrenez hurren.[23]Jose Maria Magallon San Adriango markesak ilustrazioa sustatu zuen,Euskalerriaren Adiskideen Elkartearekin lankidetzan arituz.
1794koKonbentzioaren Gerrak borrokak eta suntsipena ez ezik, koloka batean utzi zituenforuak,frantses iraultzaileei aurre egitera espainiar errege armada Nafarroara heldu zenean etaManuel Godoy Espainiako ministro ahalguztidunak foruak deuseztatzea bilatu zuenean. Nafarroa Garaikofrantsestuak baztertuak izan ziren behin betiko Espainiako KoroanFernando VII.a errege koroatu zutenean (1814); orduan, foruak berrezarri ziren, joera kontserbadore eta erlijioso handi batez.[24] Ekonomia krisian zen, itotzen, eta 1833an Espainian liberalak gobernura heldu zirenean, nafar askok mendira jo zuten altxamendurako boluntario, espainiar agintari berriei aurre egitera eta nafar foruak babestera.
Karlista horiekZumalakarregi gipuzkoarra zuten buruzagi, eta indartsu egin zirenAmeskoan. Urte eta erdian, Espainiako gobernu liberalaren armadari gailendu zitzaizkion Nafarroan eta Euskal Herriko gainerako eskualde gehienetan, salbu eta hegoalde eta ekialdean. Aldiz, Zumalakarregiren heriotzak (1835) karlisten pixkanakako beheraldia hasi zuen. 1836an, espainiar agintariekNafarroako Diputazioa desegin zuten, trukeanprobintziako diputazio bat izendatuz. Boluntario karlistak akiturik, Espainiako gobernuaren armadak Nafarroa Garaia okupatu ahal izan zuen. 1841ean, diputazio horretako ordezkariekForuak Eraldatzeko Legea sinatu zuten,Nafarroako Erresuma probintzia bilakatuz.
Trukean, Nafarroa Garaiak zerga bilketari eta administrazioko prerrogatiba batzuei eutsi zien. Aduanak Pirinioetara eta itsasaldera lekualdatu ziren. Nafarrak Espainiako soldadutzara behartuak izan ziren: kintak. Amorrua eta ondoeza nagusitu ziren, eta herritar askok erbestera jo zuten.Kontrabandoa ugaldu egin zen. Lurraldea Espainiako ekonomiara ireki zen, eta 1857tik 1864ra burdinbidea bete-betean heldu zen Nafarroara:1857an Tutera eta Iruñera, eta1864an Norteko burdinbidea Altsasura. Mende erdialde eta amaieran, herri euskalduna ugari erdaldundu zen erdialdeko eskualdeetan, euskara Iruñean, Lizarran eta Tafallan galduz.
Karlistaldietatik Espainiako Gerra Zibilera
1872an, Espainiako giro politiko ezegonkorraren erdian, boluntario partidak eratu ziren mendialdean.Karlos Maria Borboi erregenahia Nafarroara itzuli zen deserritik, etaBigarren Karlistaldia piztu zen, etaOrokietan izan zen lehen gudua maiatzean, boluntario karlisten eta Espainiako gobernuko tropen artean. Ondorioz,Zornotzako bake ituna sinatu zuten bi indarrek. Aldiz, bi urtera berpiztu egin zen gatazka eta, oraingoan, karlistak Nafarroa gehienean nagusitu ziren, baitaHego Euskal Herri gehienean ere. Hiriburua Lizarran finkatu zuten, eta estatu karlista bat osatu zuten.
Aldiz, 1875 hasierarako,Alfontso XII.a erregearen espainiar militar kontserbadore konstituzionalistek boterea hartu eta 100.000 soldadu eta gehiagoko armada bat igorri zuten Nafarroara, eta lurraldea okupatu.Canovas del Castilloren erregimenak Nafarroa gerraren errudun izendatu zuen eta, ondorioz, biztanleriak askotariko hertsapenak jasan zituen: gerra legea, isunak, armadaren mantenua, presoak kolonietara igortzea, etab. Kupoa aldatzeko legeak ezarri ziren Madrilen.Bigarren Karlistaldi ondorengo urteetan, askok Ameriketara jo zuten eta Nafarroa Garaiak biztanleria galdu zuen, funtsean landa gizarte gisa iraunez. Herri lurrak pribatizatzen joan ziren, lurjabe handien eskuetan utziz.
Nafarroa Garaian,Elkarte Tradizionalistak indar handia hartu zuen, eta Errepublikaren kontrako jarrera nagusitu. Espainiako Errepublikarenlaikotasunak etsaigoa aurkitu zuen Nafarroa Garaian. Bestalde, lurrik gabeko milaka nekazarik lurjabe aberatsen lursailak hartu zituzten beren eskuetan1933ko urrian, eta lurjabeak mendeku zain geratu ziren.[26] Karlista erreakzionarioenak eta elizkoienak nagusitu ziren, eta Errepublikaren kontrako kolpea egosten hasi zirenVarela etaLizartza gidari zituztela. Karlisten etaMola jeneralaren arteko ezusteko hitzarmen batek1936kouztailaren 18koestatu kolperako bidea zelaitu zuen.[27]
Berehala karlistak kalera irten etabatailoiak eratu ziren. Erretagoardian, errepresioa eta izua zabaldu ziren altxamenduarekin bat egin ez zutenen kontra, berezikiErriberan, era horretan guztira ia 3.500 herritar erailez 1936an eta 1948 arte.[28] Bitartean, IruñetikGipuzkoako kanpaina militarra abiatu zen. Euskal hezkuntza eta kulturaren adierazpenak, halaber, gogor pertsegitu ziren, hala nola Lizarran etaElizondon. Probintzia gehienak kolpistekin bat egin zuenez, foru prerrogatiba ugariri eutsi zien, adibidez, kupoa. Karlistek1841eko erregimenaren jarraipena ikusi zuten.Gerra traumatikoa izan zen eta isiltasuna nagusitu zen; gainera, galtzaileentzat, hamarkadetako umiliazioa hasi zen.
40 urteko diktadura hasi zen. Franco haren buruak Elkarte Tradizionalista karlista desegin zuen, beharturikFET y de las JONS eratuz ("sindikatu bertikala", 1937ko apirila), nafar karlista asko sumindurik utzi zuena; tentsioak bizi zirenfalangistekin. Hala ere, karlistak Francoren erregimen berrira egokitu ziren.Dogma nazional-katolikoa egin zen nagusi lurralde osoan, adibidez, 1941eanJavierada deitu erromeria egiten hasi zenXabierrera. Euskara debekatua izan zen, eta meza euskaraz emateari utzi zitzaion herri askotan. Kulturgile ugari hil egin ziren, edo deserriko bidea hartu.
Batzuekunibertsitate baten premia sumatzen zuten, eta abantailak eman zitzaizkion espainiar talde ultrakatoliko bati Iruñean finkatzeko:Opus Dei etaNafarroako Unibertsitatea (1952ko urria). Gero eta indar handiagoa hartzen hasi zen Nafarroa Garaiko gizarte bizitzan, diktadura erregimenean bezala. Berretsi egin zen 20ko hamarkadan hasitako joera: Iruñerako inmigrazioa eta hazkunde demografikoa. Iruñean industria oparo garatu zen 60ko hamarkadan, ibilgailuen sektorean bereziki. Errepideak hobetu egin ziren. Horrek, aldi berean, gizarte klaseko kontraesanak eta gatazkak harrotu zituen, eta langile mugimendua eta protestak berpiztu. Karlismoan, arrakalak agertzen hasi ziren, eta euskal mugimendu abertzalea sendotzen.
Trantsizioa eta Nafarroako Foru Erkidegoa
1975eko azaroan,Franco diktadorea hil zen, etaerregimenaren erreforma hasi zen, hauteskunde askeak eginez. Mobilizazio handiko eta anitzeko garaia zen eta, besteak beste, amnistiaren aldeko[29] eta ekologiaren aldeko manifestazioak eta protestak izan ziren.ETAk,talde parapolizialek eta polizia erasoek indarkeria giroa areagotu zuten, hildako eta kaltetu ugari ekarriz 70, 80 eta 90eko hamarkadetan.Jurramendiko erasoek (1976ko maiatzean) nafar karlismoaren amaiera zelaitu zuten.Nafarroako Foru Diputazioaren hurbileko abokatu eta enpresaburuekAdolfo SuárezenUCD alderdiarekin bat egin zuten, baina geroJesús AizpúnekUPN alderdia sortu zuen (1979),Hego Euskal Herriko estatutua (Euskadi) arbuiatuz, eta adieraziz Nafarroako foruak indarrean zirela.[30]
HB alderdia Iruñeko bigarren indarra bilakatu zen 1979an, UCD ofizialistatik 750 botora.[31] Presioen erdian, NafarroakoPSOE-PSEk guztiz aldatu zuen bere posizioa, foru erkidegoa sortzearen alde agertuzForu Hobekuntza deitutako erregimenean (1982), diktadurakoaren foru jarraipen zena.PSNkhauteskundeak irabazi zituen urte horretan, etaGabriel Urralburu hasi zen Nafarroa Garaiko lehendakari. Hautsi zirenEAErekiko lotura organikoak. 1986ko abenduan,Euskararen Legea onartu zen, foru erkidegoa zona desberdinetan banatuz, hainbat eragozpen politiko jasan zituen arren.[32][33] Lege horiNafarroako Unibertsitate Publikoan ere aplikatzekoa zen;[33] NUP unibertsitatea, hain zuzen, 1987an sortu zen. Urralbururen agintaldia 1991n amaitu zen,Juan Cruz Alli gailendu zitzaionean, UPN alderdia pasa baitzen alderdi bozkatuena izatera.[34]
Otano hurrengo lehendakaria (PSN) UPN alde batera uzten saiatu zenEA etaCDNrekin batera, bainaDiario de Navarrak PSNren ustelkeria datuak atera zituen, etagobernu hori desegin egin zen. Orduan, UPNkoMiguel Sanz heldu zen lehendakaritzara. Agintaldi horretan (1996-2011), Leitzaran eta Aragoiko autobiak eraikitzen amaitu ziren (A-15 etaA-21), bainaSanzek uko egin zion EAErekin lotuko zuen X diseinukoAHT burdinbidea eraikitzeari. Bitartean,Nafarroako etaIruñeko Udal Aurrezki Kutxak bat egin zutenNafarroako Kutxa eratuz (CAN, 2000). Aldiz,Barcinaren agintaldian, Nafarroakokutxa enblematiko horrek porrot egin zuen, etaCaixaBankek erosi (2012), utzikeria eta praktika ustelen salaketen erdian. Ustelkeria eskandaluek PSN,Geroa Bai etaAhal Duguren koalizio bat erkidegoko gobernura heltzeko bidea zelaitu zuten (2015), polarizazio handi baten erdian.
Gorteen Ereserkia Nafarroako Foru Erkidegoko ereserki ofiziala da Nafarroako Sinboloei buruzko 24/2003 Foru Legearen arabera.
Ereserkiaren jatorrizko doinua, "Erresumako Gortearen Sartzerako Martxa" izeneko pasaklaustro barrokoa da, Iruñeko katedraleko klaustroan jotzen zen Nafarroako Gorteetako kideak batzarretara zihoazenean.
Martxa hori XIX. mendetik jotzen zen ospakizun ofizial nagusietan, eta Nafarroaren ereserkitzat.
Nafarroako Gobernuak ereserkiaren harmonizazio ofiziala onartu zuen 1993an etaManuel Iribarrenek 1971n idatzitako hitzak erantsi zizkionJose Maria Azpirozek euskaratu zituelarik.
Banaketa
Banaketa tradizionala
Tradizioz, Nafarroa Garaia hiru irizpideren arabera banatu izan da beti: lurraldeak, merindadeak eta eskualdeak.[37][38]
Lurraldeak kontzeptu zehaztugabe samarra dira, kokapenaren arabera zehaztuak. Hiru lurralde daude:Mendialdea,Erdialdea etaErribera. Mendialdea herrialdearen iparraldean dago; oro har, lurralde berde eta menditsua da, landaretza eta euri ugarirekin, eta ibar meharrak ditu. Desnibel handiko eremua da,euskara biztanle gehienen ama-hizkuntza gisa bizirik iraun duen eremua. Bertze biak ez bezala, Mendialdea izena nahiko generikoa da, eskuarki mendikatearen izenarekin (Pirinioak,Pirinioaurrea...) edo zuzenean dagokion ibarraren izenarekin (Baztan,Malerreka,Sakana...) aipatzen baita.
Bertzalde, Erdialdea Mendialdea eta Erribera arteko trantsizio-eremua da. Iparraldeak antzekotasun gehiago ditu lehenengoarekin, eta formarekin hegoalderantz egiten da; ezaugarri horiek galdu egiten dira, bigarrenarengandik hurbilago dauden beste batzuen mesedetan. Hemen erliebea txikiagoa da, baina koska bat dago oraindik. Landaretza ez da hain ugaria, eta haranak irekiagoak dira. Hegoalderago, haranak ez dira ia bereizten. Oro har, Erdialdearen mendebaldean (Lizarrerria) eta ekialdean (Erdialdea bera) bereizten dira.
Azkenik, Erribera oso eremu laua da, ibar oso emankorrak ditu, eta ia landaredi guztia laborantza-formakoa da. Malda txikia amildegi itxurakoa da, eta prezipitazioak gero eta urriagoak dira. Eremu idor samarra da, eta lekurik idorrenera iristen daErrege Bardeak basamortu batean. Aurreko bi lurraldeetan ez bezala, Erribera elkarrengandik urrun dauden herri handietan banatzen da, modu independentean garatu direnak, eta, beraz, hemen eskualde tradizionalak ez dira existitzen, soilik geografikoak dira, dauden ibaiaren ertzaren arabera.
Merindadeak (nafarreraz:Merinaldeak)Nafarroako Erresumaren banaketa tradizional nagusia izan dira, eta gaur egun arte mantentzen dira, nahiz eta1979tik ez duten inolako erabilgarritasun administratiborik. Merindadeamerio baten agintaritzapean dagoen lurraldea da. Merioak eskumen judizialak eta betearazleak zituen, eta, gainera, erregearen ordezkari gisa jarduten zuen.
Lurraren orografia dela eta, goinafartar lurraldearen zatirik handiena,Euskal Herri osoa bezala, elkarrengandik hurbil dauden herri txikietan banatzen da. Horrek eragin du, antzinatik, herriek beren artean bat egitea, entitate zabalagoak eratuz, gutxi gorabehera ibar geografikoekin bat datozenak. Ibar beraren barruan, gauza asko partekatzen dira (euskalkia, kultura, ohiturak, elezaharrak...), eta horri esker,XIX. mendeko administrazio-erreformak egin arte, banaketa tradizional horiek administratiboki ere izan ziren.
Gaur egun, ondorio praktikoak direla eta, udalerriak ez datoz guztiz bat administrazio-banaketa horiekin zenbait kasutan, baina bai beste batzuetan. Hala ere, horrek ez du eragozten eguneroko bizitzan oso presente egotea, bereziki Mendialdean, non zatiketak geografikoak baino ez diren. Erriberan, ezaugarri geografiko eta demografiko bereziak dituztenez, banaketa horiek ez dira kontuan hartzen. Erdialdean, ohi denez, iparralderago daude.
Horiek ez dira gaur egun indarrean dauden administrazio-eskualde ofizialak, baina horietako batzuekAezkoako Batzarre Nagusia,Erronkaribarko Batzorde Nagusia edoIzarbeibarko Mankomunitatea bezalako egiturak dituzte. Bertze batzuk,Erroibar edoBaztan kasu, gaur egungo udalerriekin bat datoz, eta, beraz, bertako Udalak dira eskualdeko administrazio-erakundea. Zenbait kasutan, eskualdeko herri bat bereizi egin zen udalerri independente bihurtzeko (adibide gisa balio dezaten:Beriain,Agoitz,Lekunberri edoJaitz), eta bertze batzuetan, herri guztiak udalerri gisa eratu ziren (Aezkoa,Berrotza,Bortziriak...).
Administratiboki, Nafarroa Garaia eskualdeka banatuta dago. Eskualde horiek, aldi berean, udalerritan banatzen dira, eta barruan kontzejuak, lekuak, etxaldeak eta herri hustuak dituzte.[39][40]
Eskualde-banaketa horrek ezaugarri historiko eta tradizionalak hartzen ditu kontuan, nahiz etaErdialdea edoErribera eskualdeetako batzuk ez datozen guztiz bat banaketa tradizionalekin. Hala ere, merindadeek legezko ondorio praktikorik ez dutenez, ez da haien antolaera errespetatu; izan ere, eskualde batzuk mankomunitate jakin batekoak dira oso-osorik, eta beste batzuk hiru merindadetan banatu dira.
Gaur egun, eskualde horiek sortzeko prozesua amaitu gabe dago, eta figura horiek legez existitzen dira, baina ez dute ez lurralde-egiturarik ez erakunde publikorik, lehen zeuden mankomunitateak ez baitira oraindik desegin. Aurreikusita dago eskualde-kontseiluak sortzea,Katalunian gertatzen den bezala, eta horiek izatea mankomunitateen eskumenak izango dituztenak, bertzeak bertze, ura edo hondakinak.
Nafarroa Garaiak272 udalerri ditu gaur egun. Hauxe da biztanleriaren oinarrizko erakundea,Euskal Herriko gainerako udalerrien parekoa. Udalerri bakoitza demokratikoki aukeratutako alkate batek eta zinegotzi-kopuru jakin batek gobernatzen dute, biztanleriaren arabera.
XIX. mendeko erreforma administratiboen ondoren, bi udalerri mota agertu ziren: sinpleak eta konposatuak. Udalerri sinpleak, iparraldeko udalerri gehienen antzekoak, dira eredu ohikoenak, non Udala den udalerrian dagoen guztia biltzen duen administrazio-organoa. Horiek ez bezala, udalerri konposatuak bereziki Mendialdean eta, intentsitate txikiagoarekin, Erdialdean daude. Udalerri horiek, populazioaren sakabanaketaren ondorioz, hainbat biztanlegune dituzte,kontzeju,leku edoetxalde moduan. Kontzejuek beren administrazio-organoa dute, kontzejuaren berezko gaiak administratzeaz arduratzen dena, nahiz eta tokiko Udalaren mende egon.
Gaur egun, 353 kontzeju daude Nafarroa Garaian. Aurreko garaietako kopurua baino txikiagoa da; izan ere, herrialdeko landa-eremuek pairatzen duten despopulatzea dela eta, mota horretako administrazio-erakundeak baitaude gehien, haien autogobernua bideraezina da. Horren ondorioz, kontzeju asko desagertu egin dira, eta leku bihurtu dira.
Nafarroa Garaia herrialde partikularra da, bere lurraldearen zati bat ez baitago inongo udalerritan. Kasurik ezagunenaErrege Bardea da, nahiz eta eszenatoki hori berrogeita hamar bat aldiz errepikatzen den, baiUrbasa,Andimendi edoLokiz bezalako azalera handietan, bai txikiagoetan,Erremendia edoXaldua kasu. Hauek dirapartzuergoak.
Partzuergoa bi subjekturen edo gehiagoren artean itundutako komunitatea da, lursail batzuen jabetzari edo aprobetxamendu jakin batzuei dagokienez. Subjektu horiek, oro har, kontzejuak edo udalerriak dira, eta fazeria ezartzen duten lurrak, oro har, haien arteko mugakideak dira.
Gaur egun, 70 bat partzuergo daude Nafarroa Garaian, nahiz eta 110 baino gehiago izatera iritsi zirenForu Berria onartu ondoren, nahiz eta gerora batzuk desagertu egin ziren, erabilgarritasunik ez zutelako, edo kongozanteak kontzeju izatetik toki soil izatera igaro zirelako, eta, beraz, eskumenak udal beraren esku geratzen ziren.
Demografia
Biztanleriaren banaketa
Nafarroa Garaiko biztanleria
>10.000
5.000-10.000
2.500-5.000
1.000-2.500
500-1.000
250-500
<250
Biztanleriaren mugimenduak
Biztanleria aldaketa Nafarroa Garaian azken 10 urteotan
>%10
%5-10
%1-5
%0-1
%-5 - 0
%-10 - 5
<%-10
Udalerri populatuenak
Udalerrien artean, hauek dira nagusiak2016ko datuei dagokienez:
Azken urteotako hazkunde eta mugimendu demografikoak kontuan hartuta, ordea, badira beste udalerri batzuk garrantzi handia hartzen ari direnak, hala nolaBerriobeiti edoGalar.
Autonomia eratu ondoren,Jaime Ignacio del Burgo izan zen Diputazioaren lehen presidentea 1979 eta 1980 bitartean, FASA auzia hasi arte. Ondoren,Juan Manuel Arzak ordezkatu zuen eta 1984an sozialistak iritsi ziren boterera. Urte horretatik 1991ra arteGabriel Urralburu buru zuenPSNk gobernatu zuen Nafarroa Garaia; batzuetan,UPNren laguntzarekin. Hala ere, Nafarroa GaraianUPN eta AP (gero,PP) batutakoan, lehendabiziko indar politikoa bilakatu ziren, etaJuan Cruz Alli Nafarroako Foru Erkidegoko gobernuburu bilakatu zen (1991).
PSNren eta UPNren arteko gobernuak
Alta, gorabeherak egon ziren nafar politikan, Juan Cruz Alli UPNtik aldenduz joan zen, batik batAlfredo Jaime, garaiko Iruñeko alkate alderdikidearekin izandako ika-mikengatik; bada, alderdi berria osatu zuen:CDN. UPN erdibitu zela eta,1995eko hauteskundeek gobernu berria ekarri zuten, PSN, CDN etaEA arteko hirukoa,Javier Otano presidente sozialistarekin etaIUN-NEBaren aldizko babesarekin. EAErekin organo komuna eratzeko proposamena mahai gainean jarri zuten.
Gobernu hori, ordea,1996an desegin baitzenOtano Auziarengatik, hau da,Diario de Navarra egunkariak argitaratu zuen Javier Otanok sinaturik PSNkSuitzan diru-kontu sekretuak zituela. Javier Otanok dimisioa eman eta politika utzi zuen, gero PSN ohiz kanpoko biltzarrak kudeatu zuen eta UPNri aldizko laguntzak eskaini zizkion gobernua osatzeko.
Horren ondorioz,Miguel Sanzek 1996an eskuratu zuen boterea Nafarroa Garaian. Hamabost urtez aritu zen lehendakari eta bere agintaldiak polemikak eta eztabaida dezente egon zen euskararen eta euskal nazionalismoaren inguruan. Adibide moduan, 2003koNafarroako Ikurren Legea aipatzen ahal da, baita Euskarabidearen kudeaketa ere bai.
Gobernu alternatiboa osatzeko porrota (2007)
Alabaina, hamaika urte eta gero,2007ko hauteskundeetan, gobernu alternatiboa antolatzeko gehiengoa atera zen. PSN,Na-Bai eta IUN-NEBen arteko negoziazioak hasi ziren. Posible zen udaletan, haietako boto gehien lortu zuenak alkatetza eskuratu zuen. Honela, PSNko hautagaiakErriberrin edoBurlatan alkate bihurtu ziren, eta Na-BaikoakZizur Nagusian,Barañainen edoAtarrabian, besteak beste. Aldiz, Nafarroa Garaiko hiriburuan, Iruñean, akordioa ez zen hitzartu. PSNkEAE-ANVrekin bat egiteari uko egin zion, etaUxue Barkosek ezin zion UPN-ko politikariari,Yolanda Barcinari, alkatetza kendu.
2007ko abuztuan, Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernua osatzerakoan, PSOEk Nafarroa Bairen eta PSNren arteko gobernu akordioa gerarazi eta oztopatu zuen, UPNk Espainiako Gobernuari inbestidurarako babesa bermatu eta gero.[42] Lehendabiziko Nafarroako Parlamentuko presidentearen izendatzeko. Parlamentuko presidentetza adosteko. Na-Baik, bigarren indar politikoa izanda eta Gobernuko presidentetzari uko eginda, Parlamentuko burua nahi zuenKoldo Amezketarentzat, baina bozketa egunean, aldiz, PSNkoElena Torresek erdietsi zuen postua, UPNk bere alderdiarekin bat egin ondoren. Trukean, PSNk UPNkoJavier Markotegiri eman zion botoa Parlamentuko mahaiko bigarrena izan zedin.
Horrek guztiak negoziazioaren lehendabiziko krisialdia eragin bazuen ere, gobernua osatzeko elkarrizketek aurrera segi zuten. Programa adostu zuten eta gobernua eratzear zegoela zirudienean, sailburuen banaketan porrot egin zuen negoziazioak. Na-Baik gobernuko 6 eserleku betetzea espero bazuen ere, PSN-k bi baino ez zituen eskaini. Beste bi PSNrentzat izango lirateke (horien artean presidenteordetza), beste bat IUN-NEBarentzat, eta gainerako 6ak independenteak izango lirateke. Na-Baik onartezintzat jo zuen eskaintza eta muzin egin zion proposamen horri.
Hala ere, negoziazioak segitu zuen eta hirugarren saiakera izan zenSanferminak igarotakoan. Alde batetik, PSNk eskaintza guztiz ezberdina aurkeztu zuen; beste aldetik, Na-Bai eta IUN-NEBarekin gobernua antolatzeari uko egin zion, eta alderdi guztien artekolarrialdizko gobernua eratzea proposatu zuen. Gainerako alderdi guztiek, UPNk etaCDNk ere, errefusatu zuten. UPNk, bere aldetik, Na-Bai izan ezik besteek osatutako gobernuaren alde egin zuen.
Hirukotea osatzeko lehen porrotaren ondoren, PSN-ko hainbat kideren kritika zorrotzak egon ziren. Besteak beste,Ainhoa Aznarezek edoJose Luis Urizek, zuzendaritzaren jokabidea gogor kritikatu zuten, eta alderdien arteko elkarrizketei berriro ekitea aldarrikatu zuten. Horrekin batera, UPNk PSN-ri proposatutako zorrotzak zien. Hori guztia zela-eta,abuztuaren 1ean, PSNk ustekabean Na-Bai eta IUN-NEBarekin berriro ituna hitzartzeko prest zeudela jakinarazi zuten.PSOEko zuzendaritzak, ordea, ez zuen erabaki hori onartu,Espainian2008ko martxoan egitekoak ziren hauteskunde orokorretan eragin txarra izango zutelakoan.Abuztuaren 3an, PSOEko zuzendaritzak ebatzi zuen PSN abstenituko zela UPNko hautagaiaren bozketan, eta, ondorioz, Miguel Sanzek Nafarroako Foru Erkidegoko lehendakari izaten jarraituko zuela.
2007tik 2019era arte
Urte hauetan UPN eta PSNren arteko elkarlana egon zen, lehenik Miguel Sanzen agintaldian eta ondoren Yolanda Barcinaren urteetan. LehenikCarlos Chivitek babestu zuen UPNren gobernua eta geroago Roberto Jimenezek koalizio gobernua osatu zuen Yolanda Barcinarekin. Honen ondorioz, NaBaik irabazi zuen indarra oposizioko indarren artean.
Yolanda Barcinaren urteetan hainbat ustelkeri kasu egon zen eta tentsio politiko nabarmena egon zen abertzaleekin. Honetaz gain, Ahal Dugu alderdiaren etorrerak gizarteko sektore batzuk mugiarazi zituen eta 2019an UPN eta PSNren artean ez zuten gehiengoa lortu Nafarroako Parlamentuan. Aldi horretan, lauko gobernua osatu zuten "aldaketaren indarrek" (NaBai, Ahal Dugu etaIzquierda-Ezkerra, EH Bilduren abstentzioaz),Uxue Barkos presidente zutela; UPN agintetik kanpo geratu zen lehenengo aldiz 25 urtean.
Eskuinak oposizio sutsua abiatu zuen gobernu berria eta bere neurrien aurka. Besteak beste, Nafarroako Ikurren Lege berriaren kontrako manifestazioa antolatu zuten eta kalapita sortu zuen hezkuntza oposizioen deialdiren alderdi linguistikoa.
2019tik aurrera
Uxue Barkos bere inbestidura egunean
2019ko hauteskundeetan gehiengoa galdu zuen lauko gobernuak eta UPN-PSN arteko ituna berritzeko aukera ikusi zuten askok. Halere, negoziaketa luzeren ondoren, Maria Chivitek aukeratu zuen NaBai gobernu kide bezala eta UPN (aldi honetan Na+ koalizioaren barnean), bigarren aldiz geratu zen boteretik kanpo.
Erakunde nagusiak
Iruñeko Sarasate Pasealekutik ikusita, Parlamentuaren fatxada.
Nafarroako Parlamentua: erakunde legegilea, Nafarroari dagozkion legeak onartzen ditu. Lau urtean behin nafarrek aukeratuta, Parlamentuak Gobernuburua hautatzen du. Horretaz gain, gobernuaren ekintzak kontrolatzen ditu.
Nafarroako Gobernua edo Foru Aldundia: Instituzio betearazlea, Foru Erkidegoko administrazioa zuzentzeaz gain, orokorreko politika ezartzen du. Presidentea gobernuburua da, zeinek sailburuak aukeratzen dituen. Gaur egun Geroa Baik du agintea.
Kontuen Ganbera: Nafarroako Foru Erkidegoko alderdi publikoaren ekonomi eta finantza kudeaketa kontrolatzen dituen erakundea da.
Nafarroako Arartekoa: Parlamentuaren aginduz, hiritarren oinarrizko eskubideak eta askatasun publikoak zaintzen dituen erakundea da.
Nafarroak historian zehar izandako edozein lege-sistema izendatzeko erabilitako espresioa. ohiturazko zuzenbidean eta erromatar zuzenbidean oinarritzen da. Pirinioetako zuzenbidearekin ere lotura du, kasu, Bearneko Foruak. Foruak legez idatzita daude eta Erdi Aroko Erregeak zin egin behar zituzten foruak errege izateko[43].
Kontraforuak gertatzen zirenean, hau da, erregeak foruak betetzen ez zituenean, liskarrak sortzen ziren. Kontraforu larrienak Nafarroako Errege Kontseiluak erreklamatzen zituen.
1841,Lehen Karlistaldiaren ondoren, Foruak Eraldatzeko Legea aprobatu zen. Lege horrne bidez Nafarroak erresuma izateari utzi zion eta Espainiar Erresumako beste probintzia bat bilakatu zen. Galdu egin zirenGorteak,Erresumako Diputazioa eta erresumako burujabetasun legegile eta judizialak;bisorraiaren trukean, Espainiakogobernadore zibila ezarri zen.Halere, autonomia onartu zen hainbat arlotan, adibidez, zerga-zuzenbidean, zuzenbide zibilean eta administrazio-zuzenbidean.
Hainbat bilketa idatzi dira historian zehar. Nafarroa Erresuma izan zen bitartean, besteak beste Antonio ChavierrenGorteen Legeen Bilduma (1686),Bilduma Berria (1735) etaGorteen Legeen Koadernoak (1724-1829) idatzi ziren. Foruek Eraldatzeko legearen ondoren, beste hiru bilduma ikus ditzakegu. Lehena,1841ko abuztukoForuak Eraldatzeko Legearen indarrean zeuden Nafarroako Erresuma zaharraren foruen eta lege zaharren bilduma eta komentarioak. XX. mendean beste bi lan daude, Nafarroako Administrazio-legeria (Luis Orozek egina) eta hainbat liburutan banatua, hurrenez hurren, 1917 eta 1923; gainera, 1924 eta 1959ko eranskinak badaude. Honetaz gain,Foru Berria (1973), oraingo zuzenbide zibila biltzen duena.
Tokiko foruak
Nafarroako Erresumaren foruez aparte, hainbat herrik bazituzten tokiko foruak. Hala nola:
Iruñeko forua edo IruñekoSan Zernin Burguko frankoen forua ofuero de los francos del Burgo de San Saturnino de Pamplona. Beste hainbat herritan erabili zen, adibidez, Atarrabian, Zangozan, Irunberrin, Orreagan, Larrasoañan, Alesben, Lantzen eta Etxarrin.TJacako foruan oinarritzen zen eta Gipuzkoako herri batzuetan ere erabili zen (Donostia, Getaria, Mutriku eta Zumaia).
Arguedasko Forua (1092), hau ere Antso Ramirezez emana.
Tuterako Forua (1117), Alfontso Borrokalariak emana. concedido en 1092 por Sancho Ramírez.
Kultura
Hizkuntzak
Euskararen banaketaNafarroa Garaian XIX. mendean mintzatzen zireneuskalkiak, udalerrien mapan. Euskalki horietatik hegoaldekoenak eta ekialdekoenak galduak dira gaur egun.
Herrialdean nagusiki bi hizkuntza erabiltzen dira:gaztelania etaeuskara. Gaur egun, erdi eta iparraldeko eskualdeetan bakarrik da koofiziala euskara, Hizkuntza-eremuen Legearen arabera «eremu euskalduna» eta «eremu mistoa» deiturikoetan. «Eremu ez-euskaldun»ean, batere ofizialtasunik ez du hizkuntzak.
Euskararen ezagutzari dagokionez, Nafarroa Garaian askoz gutxiago aurreratu daEuskal Autonomia Erkidegoan baino, eskolatzeari esker hobetu egin den arren. Euskaraz ikasten duten umeen kopurua etengabe hazten ari da, eta horrek euskara estimatu edo balioetsi egiten dela adierazten du, eta hori, Nafarroa GaraikoUPNko gobernuek euskara sustatzeko eman duten laguntza publikoa urria izan den arren[44].
2011eko datuen arabera, Nafarroako herritarren %13,7 dira elebidunak —%9,9 (1991)—; elebidun hartzaileak, euskara ulertu bai, baina hitz egiteko gai ez direnak, %10,4 (%7,4 1991ean) eta euskara ez zekitenak %74 dira —%82 1991ean—. Ezagutza eremu mistoan eta ez-euskaldunean igo da. Lehenengoan %18,6 gauza dira euskaraz hitz egin edo ulertzeko; ez-euskaldunean, berriz, %11,5. Etxeko erabileran ez dago aldaketa nabarmenik eta gazteen artean ari ezagutza igo egin da[45].
Euskara gaitasuna hizkuntza eremuaren arabera. 2018.[46]Hizkuntza erabilera Nafarroa Garaian 2018ko azterketa soziolinguistikoaren arabera. Ehunekoak[46]
2018ko datuen arabera Nafarroa Garaiko herritarren % 14,1 euskaraz bazekien, % 8 euskaldun hartzailea zen eta % 77,9 ez zekien euskaraz. Zazpi urte lehenagoko zifrekin konparatuz, euskaraz ez zekitenen kopuruak gora egin zuen.[46]
1936an izan zuen aurreneko ekitaldiaElizondon etaJuan Felix Iriarte "Berjinanto" izan zen txapelduna. Bigarren ekitaldia 1960an jokatu zen. Hamarkada horretanMigel Arozamenak hiru garaipen lortu zituen. 1979tik aurrera urtero jokatu da, 2020an baino ez du hutsik egi,COVID-19 pandemiaren erruz. 2003 artean Iparraldeko bertsolariek ere batera hartzen zuten etaAmets Arzallus lau aldiz izan zen txapeldun.
Nafarroa Garaikoa Euskal Herriko folklorerik ugarienekoa da. Halaber, kanpoko eragin ageriena izan duena izanik, dantza-tankera eta ohitura asko bereganatu eta moldatu ditu. Dantza aipagarriak diraErriberako makila-dantzak, eta katean elkarturiko bikotekako dantzak:Ingurutxo,Larraindantza,Sokadantza, etab.
Bestalde,Euskal Jauzien moduko dantzak ere badira, hona nolaBaztango Mutil Dantza etaOtsagabiko makila-dantzak. Azken herri hori Pirinioetako aran batean kokatuta dago eta bere baitan kontserbatzen dituen dantzetan, gaur egun erlijio kutsua badute ere, antzinagoko iragan mitologikoa soma dezakegu.
Nafarroako Dantzarien Biltzarra 1978 urtean sortu zen, Nafarroako euskal dantza taldeen topaleku gisa. 2021ean, 68 taldek osatzen zuten, horietatik 38 talde heldu eta 30 dantzari talde txiki.[47] Besteak beste talde hauek aritzen dira gaur egun:Agoizko Angiluerreka,Atarrabiako Mikelats,Lizarrako Ibaiega, etaIruñean Amaiur, Duguna, Oberena, eta Ortzadar.[48]
Zubieta etaIturen herrien artean ibiltzen diraZanpantzarrak edojoaldunak.Inauteri hau urtarrilaren azken astearte eta asteazkenean ospatu ohi da. Zanpantzar ibilaldiaz gain soka-dantza eta dantza soltea ere dantzatzen dira.
Laxoa Nafarroa Garaiko Baztan eta Malerreka ibarretan jokatzen denpilota jokoaren aldaera bat da, gaur egun tresnaz jokatzen direnetan zaharrena.Luzeko pilota jokoa da, hots, plaza batean bi talde aurrez aurre jarrita jokatzen dena. Jokalariek eskularruarekin jotzen dute pilota.Kintzeka eta jokoka kontatzen da.Nafarroako Gobernuak Kultur Ondasun Inmaterial izendatu zuen 2019ko maiatzean.[50]
Futbola
Nafarroa Garaiko futbol talde nagusiaOsasuna futbol kluba da, Iruñeko taldea. 1920. urtean sortu zen eta 40 denboraldi egin ditu Lehen mailan (2021eko datua). Bi aldiz lortu du 4. postua eta Errege Kopako finala ere jokatu zuen 2005ean. 2007anTxapeldunen Ligan aritu zen eta urte bereanUEFA Europa Leagueko finalerdietara iritsi zen.Sadar estadioan jokatzen ditu etxeko partidak.
Bi eskubaloi talde izan ditu Nafarroa Garaian goren mailan, biak ere Iruñekoak.Portland San Antoniok 2002ko eta 2005eko ASOBAL Ligak irabazi zituen eta Europan ere txapeldun izan zen, Europako Kopa bat bi Errekopa eta Superkopa bat irabaziz. 2013an ordea taldea desegin zen. Gaur egunSCDR Anaitasunak hartu du haren lekua. 2011n igo zen ASOBAL Ligara eta 2016an Errege Kopako finala jokatu zuen.
2012tik urtez urte gero eta izen handiagoa hartzen ari denBandres-Karolomendiko eskiko memoriala[51] antolatzen daIzaban. Otsaileko asteburu bat izan ohi da normalean, elurraren arabera betiere. Kronoigoera eta bakarkako proba (eski-zeharkaldia) jokatzen dira. Bi mailatan banatzen da zeharkaldia: A eta B. Azken edizioetan A mailako proba Euskal Herriko Koparako puntuagarria izan da. B mailakoa berriz, maila apalagokoa eta herrikoiagoa da.
Trafikoaren eskumena Espainiako Barne Ministerioarena da, eta Guardia Zibilak du trafikoa zaintzeko eskumena. Halaber, Ministerio horrek radarrak eta isunen administrazioa kudeatzen ditu. 2021eko martxoan ezagutu zen Estatuak 12,72 milioi euro kobratu zituela isunetan Nafarroako errepideetako radar finkoen bidez bost urtean, eta 208.000 gidarik jaso zutela salaketa horregatik.Euskal Autonomia Erkidegoarekin mugan jarritako radarrek bildu zuten diru gehien isunetan, zehazki Altsasukoak (1.932.876,41 euro) eta Lekunberrikoak (6.587.398,59 euro), kobratu gabe gehiago utzi bazen ere.[53]
Garraio publikoa
Nafarroako gaur egungo eta iraganeko burdinbide eta tren geltokien mapa.
Iruñea-Noain aireportua — ofizialkiIruñeko aireportua / Aeropuerto de PamplonaIruñeatik sei kilometrora dago,Noaingo udalerrian.Aena enpresako aireportu publikoa da. Bere urterik onenean, 2007an, guztira 500.097 bidaiari erregistratu ziren.[55] Asfaltozko pista bakarra du, batez ere Espainiako helmugak eskaintzen dituzten hegaldientzat.Frankfurteko aireportuarekin ere lotura eskaini zuenLufthansak[56].
Nafarroako Unibertsitate Publikoa (NUP, NAUP edo UPNA)1987an sortu zen. 10.000 ikasle (700-edo hirugarren zikloan) eta 600 irakasle inguru dira.Arrosadian kokatuta dago zen.[57] 2000-2001 ikasturtetik ikasketa hauek eskaintzen zituen: Enpresa Zientzietako diplomatura (1.067 ikasle), Ingeniaritza Tekniko Industriala, Lan Harremanetako diploma, Enpresen Zuzendaritza eta Kudeaketan lizentzia, Ingeniaritza Industriala, Nekazaritza Ingeniaritza Teknikoa, Nekazaritza Ingeniaritza, Telekomunikazio Ingeniaritza, Ekonomia, Soziologia eta Zuzenbide lizentziak, eta Irakasle ikasketak eta Erizaintza.
2021ean 6 fakultate edo eskola hauek daude NUPen:
Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea
Giza eta Gizarte Zientzien Fakultatea
Nekazaritza Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoa
Telekomunikazio eta Industria Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoa
Bertan, 42 titulazio ofizial ikas daitezke. 2007-2008 ikasurtean Nafarroako Unibertsitatean 828 lanaldi osoko irakasle eta 1.049 zerbitzu-langile zeuden. 9.188 ikasle gradu-ikasketetan matrikulatuta zeuden. 4.302 gradu-ondoko ikasle zeuden.
Udako Euskal Unibertsitatea 1973ko udan sortu zen euskara unibertsitatean integratzeko. Euskal Herri osoan jarduten du.
1970an unibertsitatean euskara ez zen bat ere erabiltzen. Hutsune hori betetzeko sortu zen ,Euskaltzaindiaren babespean. Lehengo ekitaldi biakDonibane Lohizunen egin ziren, ondorengo biakUztaritzen, eta azkenean 1977tik aurreraIruñean, non 20 urtezIruñeko Larraona ikastetxeko ikastaroak oso emankorrak izan ziren. Geroago, urteak pasa ahala, hainbat urrats kualitatibo egin dituzte etengabe euskarazko unibertsitatea eraikitzeko bidean, bai Nafarroan bai Euskal Herriko beste herrialdeetan ere.[61]
Orobat euskaraz eta unibertsitate mailakoak diren atal hauek sustatzen ditu: ikastaroak (2000 ikastaro 1973tik), liburu-argitalpenak (438 liburu eta 3 aldizkari zientifiko), Internet zerbitzuak, kongresuak, profesionalen bilkurak, eta graduondoko-ikasketak (12 titulu, 250 ikasle). Udaz gain, beste urte sasoietan ere antolatzen ditu ikastaroak, baita jardunaldiak ere (esaterako,Informatikari euskaldunen bilkurak, edoNatur Zientzietako Topaketak). Euskal komunitate zientifikoa ezagutarazteko eta trinkotzeko zenbait datu-base ere eskaintzen ditu (Inguma etaTesiker).Ikergazte kongresu zientifikoak 200 gazte ikerlari bildu zituen 2017an Iruñean.
Sunsundegui enpresakAltsasun ekoiztutako autobus bat.
2019ko BPG-Barne Produktu Gordina 20.973 M €-koa izan zen. Beraz, BPGaren bolumenaren araberako Espainiako 14. ekonomia zen.Per capita BPGabizi-kalitatearen adierazle ona da, eta 32.141 €-koa izan zen, estatuko BPGa 23.690 €-koa zen bitartean. Kopuru horrek esan nahi du Nafarroakobiztanleria estatukobizitza-maila onena dutenen artean dagoela, hain zuzen 3. postuanAutonomia Erkidegoetako per capita BPGaren rankingean.[63]
Nafarroako Estatistika Erakundearen arabera, 2021eko urtarrilaren 1eko enpresa-egiturazerbitzuen sektorean kontzentratzen da bereziki, hamar enpresatik ia zortzi etasoldatapeko hamar pertsonatik bost bertan baitaude.
Enpresen biztanleriaren egituran pisu handiena duen sektoreak 19.616 enpresa biltzen ditu, arlo hauetan:ostalaritza,garraioa eta biltegiratzea,informazioa etakomunikazioak,finantza- etaaseguru-jarduerak,ondasun higiezin-jarduerak, jarduera profesionalak,zientifikoak eta teknikoak, jarduera administratiboak eta zerbitzu lagungarriak,hezkuntza-,osasun- zeingizarte-laguntzako zerbitzuak, eta bestelako gizarte-jarduerak Gainerako Zerbitzu bezala biltzen diren zerbitzu pertsonalak barne, eta enpresa guztien % 55,5 dira.
Merkataritzaren pisua ere garrantzitsua da, 8.060 enpresa baititu. Guztizkoaren % 22,8rekin, sektore honetan sartzen dira handizkako eta txikizkako salmentako jarduerak egiten dituzten enpresak eta merkataritzako bitartekariak.[65]
Industria
Industria-sektoreak soldatapeko hamar pertsonatik lau enplegatzen ditu, eta hamar enpresatik bat hartzen du. Nafarroako industria goi mailakoa eta esportatzailea da, eta 51 enpresa daude 500 enplegatutik gora dituztenak.[66] Horien artean batzuk multinazionalen filialak dira, hala nolaVolkswagen eta beste hainbat bertako kapitala dutenak, ezagunenakAzkoyen Taldea,Sunsundegui edoFagor Ederlan izanik.[67]
Jarduera industrialek CETENASAtik (Nafarroako Zentro Teknologikoak) sortutako ikerketa teknologikorako zentro batzuen euskarria dute. Zentro horiek enpresenlehiakortasuna hobetzen laguntzen dute.[68]
NIE- Nafarroaren Industriaren Elkarteak industriaren eta haren ingurunearen artekolankidetza etalehiakortasunaren hobekuntza sustatzen ditu. NIE elkarte pribatua da,kudeaketan etateknologian espezializtua, erreferente izateraino, eta Nafarroako enpresa garrantzitsuenen %70 inguru biltzen ditu, bezero eta elkartuen artean, fakturazio-bolumenari dagokionez.[69]
Eraikuntza
2020. urteaneraikuntza sektoreak 15.600 enplegatu zituen,[64] 2.709 enpresetan banatuta.[70] Sektoreko adierazle nagusiak lanpostuak, zementuaren kontsumoa, eraikingintza eta obra zibila dira.
Eraikingintza azpi-sektorean hiru jarduera mota daude: garrantzitsuena den etxegintzaren arloa, gizarte-ekipamendua eta bestelako eraikuntza. 2020an egiten hasitakoetxebizitza babestuak 605 izan ziren, eta libreak 1954. Bukatutakoak berriz, 558 izan ziren babestuak eta 1498 libreak.[71]
Obra zibilaren azpi-sektorean, lau jarduera mota bereizten dira:garraioa,urbanizazioa, hidraulikoa etaingurumena. Estatuko zein Nafarroako Gobernuko lizitazio publikoek baldintzatzen dute beraien dinamismoa, eta pandemiaren eraginez 2020an soilik 130 M€ inbertitu ziren, hain zuzen aurreko urtekoaren erdia.
Etorkizunari begira sektoretik eraikuntzaren trakzio- lana beste jarduera ekonomiko batzuekiko azpimarratzen dute, etaenergia eraginkortasuneko etaekonomia zirkularreko estrategiekin lotura, garapenjasangarrira eta erresilientea bideratzeko.[71]
Lehen sektorea
2020an,nekazaritzako elikagaienmerkataritza-balantzak ildo positiboari jarraitu zion, 727 milioi eurokosuperabit osoarekin. Animalia bizien eta animalia-arloko produktuen adarrak 203 M€ esportatu zituen eta 141 M€ inportatu; landare-arloko produktuen adarrak, koipeek eta olioek berriz, 520 M€ esportatu eta 260 M€ inportatu zituen, eta elikagai-industrietako produktuen adarrak 631 M€ esportatu eta 226 M€ inportatu zituen.[71]
Nekazaritza azpisektorean,belarkien laboreek 255 mila Ha okupatu zituzten, eta zurezko laboreek berriz 31 mila Ha. Nekazaritzako ekoizpen nagusiakzerealak 1.010.080 tona,bazka-laboreak 991.455 tona,etabarazkiak 518.481 tona izan ziren; kopuru txikiagoekin zeuden zurezko laboreak (mahastiak, fruta-arbolak eta olibadiak), laborantza industrialak, tuberkuluak eta lekadunak.[71]
Abeltzaintzaren azpisektorean, 2020an zerri-erroldak 685.605 buru zituen, ardi-aziendak 467.020, behi-aziendak 123.450, eta ahuntz-aziendak 12.755.[71]
Urte oso zehar ospatzen dira Nafarroako herriko festak. Herriko festa gehienek lotura dute Santuekin eta herri bakoitzak badu bere patroiak. Jatorri erlijiosoko festekin segituz, martxoaren lehendabiziko bi asteburuetan ospatzen dira Xabierraldiak, hau da, Xabier herriraino urtero egiten den erromeria. Beste hainbeste jaik, berriz, inauterietan zentratzen dira eta oso famatuak dira, adibidez, Ituren eta Zubietan ospatzen direnak, baita Sakana aldean ere. Honetaz aparte, apirileko azken igandean urteroko jai egiten dute Baigorren, Nafarroaren Eguna, Nafarroa Garaiaren etaBeherearen arteko batasun kulturala aldarrikatzeko.
↑Nafarroako Foru Komunitatea daNafarroako Gobernuak onartutako euskarazko izen ofiziala.Autogobernua. Foru Hobekuntza. Nafarroako Gobernua (kontsulta data: 2010-07-09).. Euskaltzaindiak euskara baturakoNafarroako Foru Erkidegoa izena du onartua, forma nagusitzat; hala ere, «Nafarroako Foru Komunitatea izendapena ere erabil daiteke», zehaztu du.154. araua. Euskaltzaindia (kontsulta data: 2010-10-14).
↑(Gaztelaniaz)Catálogo de la industria navarra. Diputación Foral de Navarra. Gobierno de Navarra, Prensa publicaciones ISBN9788423502462..
↑(Gaztelaniaz)Apraiz, Amaia, Martínez, Ainara, Romano,María. (2019). Patrimonio industrial de Navarra. Gobierno de Navarra. Fondo de Publicaciones; N.º 1, 365, 370 or. ISBN8423535053, 978-8423535057..
↑(Gaztelaniaz)Bayo, Alberto, et al.. (2010). Claves de la economía y la empresa de Navarra. Colección Informes. Gobierno de Navarra, 144 or. ISBN9788461337422..