Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Nafar erromantze

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nafar erromantzea
Romance navarro
Datu orokorrak
Lurralde eremuaNafarroako Erresuma
OfizialtasunaNafarroako Erresuma
EskualdeaNafarroako hego eta ekialdea.
AraugileaArautu gabea
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
indoeuropar hizkuntzak
hizkuntza italikoak
hizkuntza erromantzeak
mendebaldeko hizkuntza erromantzeak
hizkuntza galo-iberiarrak
hizkuntza ibero-erromantzeak
Hizkuntza kodeak

Nafar erromantzeaNafarroa Garaiko hego eta ekialdean mintzatzen zennafar-aragoieraren aldaera edo dialektoa izan zen.[1] Izatez, ez zen muga argirik nafar,errioxar etaaragoiar erromantzeen artean. Hala ere, bakoitzak bere historia linguistiko bereizia du, eskualde bakoitzak bere historia politiko bereizia duelako. Idazteko era ezberdinak ere bazituzten.

Ortografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  • -ua- diptongoa-oa- idazten zuten:coal,coatro,jegoa.
  • "ñ" eta "ll" fonema sabaikaria adierazteko "I" bat idazten zuten aurrez (-in-, -ill-, -yll-):castieyllo,castieillo,sieillo[2].

Fonetika

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  • Bukaerako "-e" galtzeko joera:
    • Etxe (edo etxa-) Berri > Exavierre (1091) > Xavier (1102 eta gero)
    • Hala ere,Teruelgoforuan bezala, -ment atzizkian bukatutako adberbioetan galera ez zuten egin, "-t-" erdian dutelako: -mente > -mentre
  • "-ll-" ez zen "-t-" edo "-ch-" bilakatu.
  • Latinezko "-mb-" letra-taldea mantendu zuen,aragoieraz etagaztelaniaz "-m-" bilakatu zena:
    • palomba,ambos

Morfologia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Erakusle maskulino singularraesti edoaquesti da,errioxera edoaragoierazkoest(e) edoaquest(e) izan beharrean. HoriXV. mendekoTeruelgoforuan ere ikus daiteke, bestetik logikoa dena, nafarrekTeruel birpopulatu zutela jakinik.Iratxeko monasterioaren agirietanesti aurki daiteke, baina ezaquesti.

Historia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Aita Moreten esanetan, nafar erromantzean idatzitako agiririk zaharrena1171anAntso JakintsuakZangozako biztanleeiJakakoforua ematearena da. Honela dio:

«esta población fago á pró, é á salvamiento de mio regno, en el Puyo de Castillón sobre Sangüesa, é del Puyo é de los otros logares que lis ei dado por términos. E dó, á mios pobladores de Castillon, franqueza que qoal se quisiere mercadería, trayan en todo mi regno, non den peage ni en tierra ni en mar. E dolis franqueza que lures ganados pascan é vayan por todo mi regno, foras en los vedados de los caballos»


Laster hasi zen literatura:1186anCoronicas navarras izeneko urtekariak idatzi zuten, nonNafarroako Foru Orokorraren lehendabiziko edizioa agertuko den.1194 eta1209 arteanLiber regum historia liburua idatzi zuten[3].

1416. urteko dokumentu berezi batek,Matxin Zalbaren gutun elebidunak, euskaraz eta nafar erromantzez idatziak, erakusten du XV. mendean bi hizkuntzak ezagunak eta erabiliak zirela Erresumako goi-funtzionari eta eliteen artean.

Nafarroako konkistaren ondorioz, pixkanaka pixkanaka galdu zen eta egun apenas ez da arrastorik geratzen.

Ondareak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  • Eslaba aldean orainaldi burutugabeko aditz-denboren lehendabiziko pertsonan "-i" hondarkia erabiltzen dute oraindik,ansoeraz bezala. Lexiko aldetik, "mendema" (mahats-bilketa), "ibierno" (negua) eta beste hainbat hitz ere erabiltzen dira[4].
  • Xabier antroponimoa: erro euskalduna eta bilakaera erromantzea du. Egun, leku askotan jartzen den izena da.
  • Nafarroako foru zuzenbideandominio concellar izeneko instituzioa badago[5].

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. Fernando González Ollé"El romance navarro" Revista de filología española, ISSN 0210-9174, 53. zbk,1970, 45-94. orr.
  2. Carmela Pérez-Salazar"Evolución del dialecto navarro ¿Incidencia del factor geográfico?"Online
  3. Deyermond, Alan D.. (2001). Historia de la literatura española. 1: La Edad Media Bartzelona: Ariel, 150 or. ISBN843448305X..
  4. Alfonso Reta Janariz."El habla de la zona de Eslava (Navarra)".Vianako Printze Erakundea.1976.
  5. Angeles Libano Zumalakarregi (1977)"El romance navarro en los manuscritos del Fuero Antiguo del Fuero General de Navarra",Iruñea:Nafarroako Foru Aldundia.ISBN 84-235-0086-1

Ikus, gainera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

Ekialdekoak
Hegoaldekoak
Mendebaldekoak
Astur-leonera (asturiera,extremadurera,leonera,mirandesa,montañesa) •BorgoineraDalmazieraEmiliano-romagnoloaErretorromaniera (erromantxea,friuliera,ladinoa) •Franche-comteraFrankoprovenzeraFrantsesaGaliziera (eonaviera,fala) •GaloaGaztelania (ekuatoreginear gaztelania,europar gaztelania,filipinar gaztelania,kaloa,latinoamerikar gaztelania,saharar gaztelania) •IstrieraItalieraKatalana (algerera,balearrera,erdialdekoa,valentziera) •Korsikera (gallurera) •LadinoaLiguriera (genovera,monakoera) •LombardieraLorreneraMozarabieraNafar-aragoiera (aragoiera,errioxera,nafar erromantzea) •NapolieraNormandiera (jerseyera,guerneseyera) •Okzitaniera (gaskoia,limousinera,proventzera) •PiemonteraPikardieraPoitevinPortugesa (afrikar portugesa,brasildar portugesa) •SizilieraValonieraVenezieraXanpainera
Letraetzanez:hizkuntza hilak. Letralodiz:5 milioi hiztun baino gehiagokoak. Parentesi artean: parentesiaren ezkerrean dagoen hizkuntzarendialektoak.
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Nafar_erromantze&oldid=10500530"(e)tik eskuratuta
Kategoria:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2026 Movatter.jp