Nadia Murad Basee Taha (kurdueraz:نادیە موراد,arabieraz:نادية مراد باسي طه;Kojo,Irak;1993) giza eskubideen aldeko ekintzaileyezidia da.[1] 2014ko abuztuan,Estatu Islamikoak bahitu zuen.[2] eta 2016ko irailetik, Giza trafikotik bizirik irten direnen duintasunaren aldeko enbaxadorea bihurtu zen, Nazio Batuen barnean.[3]2017ko ekainaren 1ean, bere jaioterri Kojora bueltatu zen hiru urteren ostean.[4]2018anBakearen Nobel saria irabazi zuenDenis Mukwegerekin batera.[5]
Nadia Muraden familia “yezidí” talde etnikoaren parte ziren gutxiengoen artean zegoen, eta baserritarrak ziren. 2014ean, 19 urte zituenean, Kojo herrian (Sinjar) bizi zen ikasle bat zen Nadia,Irak iparraldean,Estatu Islamiarreko gerlariek bere herriko komunitatea setiatu zutenean, 600 pertsona erailiz (Nadiaren 6 anaiorde eta arrebaorde barne). Gainera, esklabo moduan hartu zituzten emakume gazteenak. Urte hartan, Murad izan zen Estatu Islamiarrak Iraken preso hartu zituen 6.700 emakume horietako bat.
Esklabu moduan atxikitua izan zenMosuleko hirian, kolpekatua, zigarroz erreta, eta bortxatua ihes egiten saiatu zenean. Nadia ihes egiteko gai izan zen bere bahitzaileak etxeko atearen sarraila irekita utzi zuelako. Familia bizilagun batek hartu zuen bere etxean, zaindu eta Estatu Islamiarrak kontrolatuta zeukan areatik klandestinoki ateratzea lagundu zioten. Honek,Duhok errefuxiatuen kanpamendura iristea ahalbidetu zion, Irak iparraldean. 2015eko otsailean, bere lehen testigantza eman zuenLa Libre Belgique berriemaileen aurreanRwanga kanpamenduan zegoen bitartean, kontainer baten barnean bizitzen. 2015ean,Alemaniako gobernuko errefuxiatu programa batez baliatu zen 1000 ume eta emakumeen arteko bat izan zen, honela bere bizitoki berria bihurtuz.
2015eko abenduaren 16ean, Muradek "Nazio Elkartuen Segurtasun Kontseilua" informatu zuen gizakien tratamendu eta istiluei buruz. Hau izan zen kontseiluak gaiari buruz inoiz jasotako lehen informazioa. Bere embaxadore rolak eskatzen duen bezala, Nadiak elkartasun global eta lokalen ekimenetan parte hartzen du, pertsonen eta errefuxiatuen trafikoaz kontzientziatzeko. Errefuxiatuen komunitatetatik gertu mantendu da beti, haien testigantza eta esperientzia desberdinak entzunaz.