| Nada Dimić | |
|---|---|
(1942) | |
| Bizitza | |
| Jaiotza | Divoselo, 1923koirailaren 6a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Stara Gradiškako kontzentrazio esparrua, 1942komartxoaren 17a (18 urte) |
| Heriotza modua | berezkoa ez den heriotza:Sukar tifoidea |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | serbiera |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | partisanoa |
| Jasotako sariak | |
| Zerbitzu militarra | |
| Parte hartutako gatazkak | World War II in Yugoslavia(en) |
| Ideologia eta sinesmenak | |
| Alderdi politikoa | |
Nada Dimić (serbieraz:Нада Димић;Divoselo,1923koirailaren 6a -Stara Gradiška,1942komartxoaren 17a) jugoslaviarkomunista izan zen.Jugoslaviako Herriaren Heroia izendatu zutenBigarren Mundu Gerran hil eta urte gutxira.
Nada Dimić Divoselon jaio zen,Gospić herritik hurbil,Serbiarren, Kroaziarren eta Esloveniarren Erresuman (gaur egungoKroazian), serbiar etniako familia batean. Oinarrizko eskolan lau urtez ikasi ondoren, Zemunera joan zen ikastera. Han beste lau urte eman zituen gimnasioan ikasten eta urtebete bat ekonomia akademian. 1938an Gazteria Komunistan sartu zen eta 1940anJugoslaviako Komunisten Liga alderdian.
Bigarren Mundu GerranJugoslavia inbaditu zutenean, 1941eko ekaineanSisakeko lehenengo brigada partisanoan sartu zen,Kroaziako lehenengo brigadapartisanoa izan zena. Urte berean,Ustaxaren poliziak Dimić atxilotu zuenSisaken.Zagrebeko espetxera zeramatenean, honek pozoia irentsi zuen galdeketak ekiditeko. Hala ere, pozoiak ez zuen hil. Handik gutxira Alderdiaren Zagrebeko zelulak erreskatatu zuen eta partisanoen esku zegoenKordun aldera eraman zuten.
Intoxikaziotik sendatu eta gero,Karlovacera joan zen eta han partisanoen ezkutuko agente gisa lan egin zuen.1941ekoabenduaren 3anitaliarrek preso hartu zuten etaUstaxaren poliziaren esku utzi zuten. Ustaxak torturatu zuen, baina Dimićek inolako informaziorik emateari uko egin zion. Azkenik,1942kootsaileanStara Gradiškako kontzentrazio esparrura bidali zuten. Handik hilabetera erail zuten bertan, 18 urte zituela.