NKVD [ 1] (errusieraz :НКВД ) edoBarne Arazoetarako Nazio-Batzordea[ 1] (errusieraz :Народный комиссариат внутренних дел , translit. :Narodnyi kommissariat vnutrennikh diel ;IPA transkripzio-sisteman [nɐˈrod.nɨj kə.mʲɪ.sə.rʲɪˈat ˈvnut.rʲɪ.nʲɪx̬ dʲel])Sobietar Batasuneko barne-arazoetarako ministeritza izan zen.[ 1]
1917an sortua,Errusiako Sobietar Errepublika Sozialista Federatiboaren NKVD modura,[ 2] agentziaren jatorrizko funtzioakpolizia orokorraren lanak ziren, bai etaherrialdeko kartzelen kontrola ere.[ 3] 1930. urtean bertan behera utzitakoa, garaiko NKVDaren funtzioak bestelako agentzietan banaturik,1934. urtean Herri Komisariatu modura (errusieraz ,Narkomat ) berjarria izan zen arte.[ 2] Hala,1934. urtean ,Estatu-Direktorio Politiko Partekatuaren edoOGPUaren funtzioak –garaikopolizia sekretu sobietarra – NKVDaren menpe ezarri ziren, NKVDari,Bigarren Mundu Gerraren amaierara arte,lege-betetzearen aktibitateen monopolioa emanez.[ 3] Ondorioz, urte horietan zehar, NKVDaren funtzioen arteanordena publikoa zeinpolizia sekretuaren jardunak kokatu ziren.[ 4] Egun, NKVDa ezaguna daerrepresio politikoaren testuinguruan,Iosif Stalinen kontrolean bideratutakoPurga Handiaren ondorioz. Hiruzuzendari izan zituen:Genrikh Iagoda (1934 –1936 ),Nikolai Jezhov (1936 –1938 ) etaLavrenti Beria .[ 1] [ 5] [ 6] [ 7]
NKVDaren menpe egon izan ziren legez-kanpoko hiritarrenexekuzio anitz, bai etaGulag-sistemetako bortxazko lanaren kontrola ere. Agentziako agenteak ziren, gainera,herritar aberatsenen errepresioaren arduradun,[ 8] [ 9] bai etaSobietar Batasunaren mugen kontrola etaespioigintza –zeinetatik aipagarria direnpolitikarien akatzea – zeinSobietar legearen bermatzea,Sobietar Batasunean zein bestelakoherrialdeetan ;[ 10] hala nola,Polonia .[ 11]
1946ko martxoan desagertu zen NKVDa,Herri Komisariatuak Ministeritzak izatera pasa zirenean eta, ondorioz, agentzia haren eginkizunakBarne Arazoetarako Ministerioaren (MVD ) etaKGB agentziaren esku geratu ziren.[ 1] [ 12]
Sakontzeko, irakurri: «
Cheka »
NKVDaren buruzagiak,1924. urtean :Genrikh Yagoda ,Vyacheslav Menzhinsky etaFeliks Dzerzhinski . 1917ko Errusiako Otsaileko Iraultzaren ostean,Behin-behineko Gobernuak polizia tsarista bertan behera utzi etaHerriaren Militsiya sortu zuen. OstekoErrusiako Urriko Iraultzak ,1917an ere,Lenin etaBoltxebikeak ezarri zituen Estatuaren kontrolean, zeinakerregimen Boltxebike berri bati hasiera eman zioten:Errusiako Sobietar Errepublika Sozialista Federatiboa (RSFSR ).Behin-behineko Gobernuaren Barne Arazoetarako Ministerioak (MVD ),1917an zeharGeorgi Lvov (1917ko martxoa ),Nikolai Avksentiev (1917ko abuztua ) etaAlexei Nikitin (1917ko urria ) politikarien menpe,ministerioa NKVDan bilakatu zuen,Herri Komisarioaren kontrolean. Hala ere, NKVDa,MVD -jatorriko lanez gainezka –hala nola,hiri-gobernuen etasuhiltzaileen kontrola, bai eta garaikoMilitsiya en esperientzia-falta–, segurtasun-indar netorik gabe geratzen zen. Honi erantzunez,Herri-Komisarioen Biltzarrak ,1917ko abenduan ,Cheka izenekopolizia politiko sekretua sortu zuen,Feliks Dzerzhinski-ren kontrolpean.Cheka , NKVDarekiko agentzia independente modura, legez-kanpoko epaiketak etaexekuzioak burutzeko eskumena jaso zuen, "Errusiako iraultzaSozialista -Komunista defendatzeko" ezinbesteko.[ 13]
1922. urtean ,RSFSRaren NKVDarenEstatu-Direktorio Politiko modura (GPU ) berrantolatu zenCheka ; halere,urte berean Sobietar Batasuna sortu zenez, nonRSFSRa kiderik nagusiena zen,GPUa OGPU bilakatu zen,Sobietar Batasuneko Herri-Komisarioen Biltzarpekoa . Halere, garai hartan oraindikRSFSRko NSVDakmilitsiya ren kontrola izaten jarraitu zuen.[ 13]
1934ean ,RSFSRko NKVDa Batasun-mailako segurtasun-indar bateratu bat izateko transformatua izan zen: NKVDa. Era berean, hamarkada bat lehenago sortutakoOGPUa agentziaren kontrolpean geratu zen,Estatu-Segurtasunerako Direktorio Nagusi modura (GUGB ). Aipagarri da, era berean,1946. urtean RSFSRak bere segurtasun-agentzia propioa berreskuratu zuela:RSFSRko MVDa . Aipatutako agentzien fusioaren ondorioz, NKVDakatxiloketa-gune guztien kontrola lortu zuen (Gulagak barne), bai etapolizia -eskumen guztiak.[ 13]
NKVDaren historian zehar, hainbat izan ziren agentziak eduki zituen Direktorio Nagusi edo Departamentuak (errusieraz : ГУ; Главное управление-tik,Glavnoye upravleniye ):[ 13]
Nikolai Jezhoven NKVDaren birmoldaketa erabateko gertaera suposatu zuen NKVDaren baitan; izan ere,Nikolai berak1936ko udazkenean burututakoeskualde-polizia pokitikoaren purga baino lehenago –1939ko maiatzean Batasun-mailako NKVDaren zuzentaratu baten bidez ofizial egina, zeinakhiri- eta eskualde-polizia guztiak botere zentralpean uzten zituen–, tentsio handia zegoenpoliziaren zentralizazioaren eta poliziaren eskualdeko elementuen aldeko partaideen artean, sarritanMoskutik bideratu nahi ziren politiken aurkako emaitzak zekarrena.[ 14] Aipagarri da ere, halaber, sortze-momentu beratik ere, NKVDa oso egitura moldagarria izan zuela,1938 –1939an soilik, adibidez, agentziaren osaera etaburuzagitza hiru aldiz aldatuz.
Jezhoven buruzagitzan zehar –informalki,Jezhov aro modura ezaguna dena–[ 15] ,Purga Handia bere gorenera ailegatu zen,1937 –1938 artean. Hala, bi urte horietan zehar, gutxienez 1.3 milioi pertsona izan zirenespetxeratuak , bai eta 680,000 baino gehiago ereexekutatuak , "Estatuaren aurkako krimenak" burutzeagatik. Era berean,Gulag -populazioa 685,000 biztanle baino gehiagotan emendatu zen,populazioa hirukoiztuz, eta horietatik guztietatik 140,000 pertsona, gutxienez,goseak jota hilko zirenak.[ 16]
Sakontzeko, irakurri: «
NKGB »
1941eko otsailaren 3an ,GUGBeko 4. Departamentua (Sekzio Berezia edo OO,errusierako Osoby Otdel -etik)[ 17] NKVDatik banatu egin zen,Sobietar Indar Armatuen kontrainteligentzia -agentzia berria sortzeko, bere 12 Sekzio eta Ikerketa-Unitate batekin,[ 18] Sobietar Batasuneko NKVDaren etaNKGBaren 00151/003 agindu bateratuaren ondorioz ofizial eginikoa. Era berean,GUGBaren bestelako zatiak ere bertan behera utzi ziren eta eskumen zein langileak sortu berri zenEstatu-Segurtasunerako Herri Komisariatura (NKGB ) pasa ziren. Aipagarri da ere,GUGBaren Departamentuak Direktoratu modura izan zirela izendatuak zuzenean, beren eskumen propioak eraldatu gabe utziz, salbuespen bakarrarekin: OO GUGBa hiru Sekziotan izan zen banatua; hala nola, OKRa,Otdel KontrRazvedki edokontrainteligentzia -sekzioa –aipatutako OO GUGBaren 11. Sekzioaren ondorio–, zeinaAleksander Belyanov buru zen.[ 19] [ 20]
Sakontzeko, irakurri: «
GUGB »
1941eko ekainean zehar,Sobietar Batasunak Alemaniako inbasioa jasan ostean,Sobietar Batasuneko NKGBa bertan behera utzi zen, bere unitateak,de iure , NKVDra itzuliz1941eko uztailaren 20an . Aipatutakokontrainteligentzia -sekzioakontrainteligentzia -direktoratu modura izan zen bilakatua, UOO NKVF modura. Berriki bertan behera utzitakoNKGBaren bestelako eskumen batzuk ere, gainera,bestelako Komisariatu batzuen menpean geratu ziren, NKVDaren tamaina eta influentzia murriztuz; hala nola, Direktoratu Bereziak edo SMERSH.GUGBa , berriz, NKGB izendatzen hasi zen ere, NKVDrekiko independente berriro ere.
Sakontzeko, irakurri: «
KGB »
1946an ,Sobietar Herri Komisariatu guztiak "ministerio" modura izan ziren berrizendatuak; hala, NKVDaMVD bilakatu zen, NKGBaMGB (Estatu-Segurtasunerako Ministerio ) berrizendatu zen bezala. Amaitzeko,1953an eta garaiko NKVDrenburu zenLavrenti Beriaren atxiloketaren testuinguruan,MGBa MVDren menpe geratu zen berriro etapolizia- eta seguritate-zerbitzuak betirako eta azkenengoz izan ziren banatuak1954ean , bi unitate independentetan:
Sobietar Batasuneko Barne Gaietarako Ministerioa (MVD ),espetxe - etamilizia kriminalen eskumenak zituena; etaSobietar Batasuneko Estatu-Segurtasunerako Komitea (KGB ),polizia politikoaren ,inteligentziaren ,kontrainteligentziaren , Batasuneko buruzagiaren defentsa pertsonalaren eta komunikazio konfidentzialen eskumenak zituena.Sakontzeko, irakurri: «
GUGB »
1935 –1945 tartean, NKVDkoEstatu-Segurtasunerako Direktoratu Nagusiak edoGUGBak bere ranking-sistema propioa zuen,Sobietar militarren ranking-sistemara atxiki aurretik:
Goi-mailako aginte-pertsonala Estatu-Segurtasunerako Komisiario Nagusia (1935ean sortua ) Estatu-Segurtasunerako 1. Mailako Komisiarioa Estatu-Segurtasunerako 2. Mailako Komisiarioa Estatu-Segurtasunerako 3. Mailako Komisiarioa Estatu-Segurtasunerako Komisiarioa (1943 aurretik, Estatu-Segurtasunerako Komandante Senior modura ezaguna ) Aginte-pertsonal seniorra Estatu-Segurtasunerako Koronela (1943 aurretik, Estatu-Segurtasunerako Komandante modura ezaguna ) Estatu-Segurtasunerako Teniente-koronela (1943 aurretik, Estatu-Segurtasunerako Kapitain modura ezaguna ) Estatu-Segurtasunerako Komandantea (1943 aurretik, Estatu-Segurtasunerako Teniente Junior modura ezaguna ) Erdi-mailako aginte-pertsonala Estatu-Segurtasunerako Kapitaina (1943 aurretik, Estatu-Segurtasunerako Komandante modura ezaguna ) Estatu-Segurtasunerako Komandante Seniorra (1943 aurretik, Estatu-Segurtasunerako Komandante Junior modura ezaguna ) Estatu-Segurtasunerako Komandantea (1942 aurretik, Estatu-Segurtasunerako Sargentu modura ezaguna ) Estatu-Segurtasunerako Komandante Juniorra (1942 aurretik, Estatu-Segurtasunerako Sargentu modura ezaguna ) Aginte-pertsonal juniorra Zerbitzu Berezietako Sargentu Nagusia (1943an sortua ) Zerbitzu Berezietako Sargentu Seniorra (1943an sortua ) Zerbitzu Berezietako Sargentua (1943an sortua ) Zerbitzu Berezietako Sargentu Juniorra (1943an sortua ) 1935ean NKVDren buru zenGenrikh Yagoda (erdialdean ), gaur egunMoskva–Volga Kanalaren eraikuntzan. Atzean,Nikita Khrustxov ageri da ere.Sobietar politika gauzatzeko bidean,Estatu Sobietikoaren etsaiak ("herriaren etsaiak ")Gulag-ezparruetara izan ziren bidaliak, bai eta ehun milaka hiritarexekutatuak ere, NKVDaren eskuetan. Modu formalean, horietako gehienakNKVDaren troikak atxilotzen zituzten ("triplete " modura ere ezagunak), horretarako sortutakogerra-epaitegi bereziak. "Limurtze modu fisikoak ", halako testuinguruetan, Batasun-mailakodekretu berezien bidez onetsirik zeudenez, NKVDakgehiegikeri anitz dokumentatu zituen agentziaren bizitzan zehar. Era berean, ehundakahobi komun sortu ziren operazio hauen ondorioz, bai eta "plan sekretuei" jarraiki eginikoexekuzio estrajudizialen seinaleak ere. "Plan" hauetan "etsai publikoen " (kleroa ,noblezia ...)biktima -zenbaki eta -proportzio bat definitzen zen, gune jakin batean,NKVDaren 00486 Aginduari jarraiki. Agindu honen arabera,errepresioa jasotzen zuen banakoarenfamilia ,umeak barne,erreprimigarri bilakatzen zen ere.
NKVDak bideratutakopurgak Alderdi Komunistaren Politburoak erabilitakoari jarraitutako olatuak izaten ziren.Purga -olatu hauen adibide,ingeniarien aurkako kanpainak (Shakhty Epaiketa ),alderdiaren etaelite militarraren artekokonspirazioak (Purga Handia ,NKVDaren 00447 Aginduaren ondorioz) etamedikuen aurkako kanpainak (Medikuen konplota ) ditugu. Bestalde,gas-furgonetak ere erabiltzen zirenpurga eta errepresio modura; adibidez,Purga Handiaren garaian,Mosku ,Ivanovo etaOmsk-eko hirietan .[ 21] [ 22] [ 23] [ 24]
NKVDaren operazio asko, gainera,talde etniko konkretuen aurkakoak izan ziren. Hala, adibidez, NKVDarenPoloniar Operazioaren ondorioz (1937 –1938 ), 110,000poloniar baino gehiago izan zirenexekutatuak .[ 25] Bestalde,exekutatuak ez zirenean,deportatuak izaten ziren, berezikikanpotarrak ziren bainoSobietar Batasunean bizi ziren horiek. Honen adibide,jatorri estatubatuarreko amerikarren kasu dugu, zeinak ezin zuten lortuAEBtarako bueltatzekopasaporte berria (duela urteak "erregistro-helburuarekin"sobietar autoritateek kendu ostean). Gainera,pasaporte berria eman ez ezik,Lubiankako Presondegira eraman eta bertanakatzen zituzten. Era berean, "Mendebaldeko influentziez pozoiturik" egoteaz susmagarri zirenlangile estatubatuarrak eretorturatuak ,exekutatuak etahilobi komunetan bota egiten ziren. Azkeneko honen adibide,sobietar Ford GAZ instalaziokoestatubatuarrak ditugu, zeinak,Stalinen ustetan "pozoiturik" zeuden, eta beraiek eraikitakoFord A Modeloetan izan zirentorturatzera garraiatuak.[ 26] Hala ere,errepresioaren gehiengoa –eta, ondorioz, NKVDarenbiktimaren gehiengoa–Errepublika Sobietarretako biztanleak izan ziren.
Amaitzeko, aipagarri da ere NKVDakSobietar Batasunaren gobernu komunistaren arma modura jokatu zuelasinesmen erlijiosoak zituzten gutxiengoen aurka; hala nola,Errusiako Eliza Ortodoxoa ,Ukrainako Eliza Ortodoxoa ,Erromako Eliza Katolikoa ,Greziako Eliza Katolikoa ,islama ,juduak eta bestelakoak,Yevgeny Tuchkov-ek bideratutako operazioetan.
Lavrenti Beria ,Stalinekin (argazkiaren atzealdean ) etaStalinen alabarekin ,Svetlanarekin 1930eko hamarkadan zehar, NKVDakStalinen aurkako politikarien exekuzioaren eskumendea eduki izan zuen ere; horretarako,espioigintzarako sare bat sortu zuenPavel Sudoplatov etaIskhak Akhmerov-en esku,Mendebaldeko herrialde gehienetarantz zabaltzen zena –AEBak barne–.Espioi hauen jatorria, era berean, anitza zen; hala nola,langabezian zeudenintelektualak –Mark Zborowski-ren kasuan– zeinMartha Dodd bezalakoaristokratak .Inteligentzia -jasotzeaz gain, sare honekSobietar Bastasuneko "lan bustia" ahalbidetzen zuen,[ 27] zeinaren bidezSobietar Batasunaren etsaiak desagertu edo modu publikoanexekutatuak izaten ziren.[ 28]
NKVDareninteligentzia - etaOperazio Berezietarako unitateek (errusieraz :Inostranny Otdel ; IO NKVD), modu bateratuan, bestelako herrialdeetakopolitikarien exekuzioak organizatzen zituzten; hala nola,mugimendu nazionalisten liderrak,tsar-garaiko ofizialak etaIosif Stalinen etsai pertsonalak. Bide honen bidez ofizialki exekutatukoen artean, hainbat dira bereziki aipagarri:
Leon TrotskI ,Stalinen etsai politikari pertsonala etabere politiken nazioartekokritiko garratzena,exekutatua izan zenMexiko Hirian 1940. urtean ;Yevhen Konovalets ,Ukrainako lider patriotikoa etaUkraina sobietarrean mugimendu independentista sortu nahi zuena,exekutatua izan zenRotterdam-en (Herbehereak );Yevgeny Miller ,Errusiako Inperioko Tsarraren Armadaren general-ohia,1930eko hamarkadan ,Europako gobernuen lagunduta,komunismoaren-aurkako mugimenduak sortzen aritu zenSobietar Batasunean ,Parisen bahituta etaMoskun exekutatua izan zen,interrogatu ostean;Noe Ramishvili ,Georgia independentearen Lehen Ministroa ,Boltxebikeen Iraultzaren osteanFrantziara erbesteratu zen, nonGeorgiako mugimendu nazionalista sortu eta koordinatu zuen, bai etaAbuztuko Matxinada ere.Parisen exekutatua izan zen;Boris Savinkov ,Boltxebikeen -aurkakoterrorista etaErrusiako iraultzailea ,Errusiara itzultzeko konbentzitua izan zen eta, ustez,GPUaren Trust Operazioaren baitan exekutatua;Sidney Reilly ,MI6ko agentebritainiarra ,1925. urtean Errusiara bere kabuz sartutakoa,Trust Operazioa azaleratzeko saiakerak egin zituen,Savinkoven heriotza mendekatu nahianexekutatua ;Alexander Kutepov ,Errusiako Inperioko Tsarraren Armadaren general-ohia,Britainia Handiko zeinFrantziako Gobernuen laguntzarekinkomunismoaren-aurkako taldeak sortzen aritzeagatikexekutatua .Bestalde, bestelakodisidente politiko anitz ere egoera oso susmagarriak agertu ziren hilik; hala nola,Walter Krivitsky ,Lev Sedov ,Ignace Reiss etaAlemaniako Alderdi Komunista-ohiaren (KPD ) kide zenWilli Münzenberg .[ 2] [ 29] [ 30] [ 31]
Sheng Shicai-k ,sobietarren-aldeko liderrak,Xinjiang-en (Txina ), NKVDaren laguntza izan zuenStalinen Purga Handiarekin bateraXinjiangen ere antzeko prozesu bat eragiteko,1937an .Sheng etasobietarren arabera,Troskisten konspirazio bat sortzen ari zen,Sobietar Batasuna hausteko "konspirazio Troskista [eta]faxista " bat.Sobietarren Kontsul Generala ,Garegin Apresoff ,Ma Hushan Generala,Ma Shaowu ,Mahmud Sijan ,Xinjiang probintziako ofizial burua zenHuang Han-Chang etaHoja-Niyaz ziren, ustez,konspirazio honetako 435konspiratzaileetako batzuk.[ 32]
Espainiako Gerra Zibilean (1936 –1939 ), NKVDko agenteek,Espainiako Alderdi Komunistarekin batera (PCE ),gobernu Errepublikarraren alde posizionatu zen,Armada sobietarra Espainian influentzia sobietikoa ezartzearen trukean eskainiz.[ 33] Madril inguruanpresondegi sekretu anitzak sortu zituen NKVDak,agentziaren etsaiak zirenakatxilotu ,torturatu etaexekutatzeko ; hala nola,Espainiako Nazionalistak etaEspainiako Katolikoak , bai eta,1938tik aurrera,anarkistak etaTroskistak ere.[ 30] Honen adibide modura,1937an garaikoPOUM Troskistaren idazkari zenAndreu Nin dugu, bere lankideekin bateraAlcalá de Henares-ko NKVDarenpresondegi sekretuan torturatu etaexekutatua izan zena.[ 34]
Alemania naziaren inbasioa baino lehenago, eta betiere agentziaren helburu propioak lortzeko helburuarekin, NKVDa afinak ez ziren bestelako agentziekin kooperatzeko prestatu egin zen, bai etaAlemaniako Gestapoarekin ere.1940eko martxoan , NKVDko zeinGestapoko bozeramaileakZakopane-n bildu ziren astebetez, Poloniako bakea korrdinatzeko, gaur egunGestapo–NKVD konferentzia modura ezagunak diren horietan. Hala, NKVDak ehundakakomunista alemaniar etaaustriar eman zizkionGestapori . Hala ere,inbasioa hasi zeneko momentutik aurrera , NKVDko unitate askoznazien aurka borrokatu zuten; hala nola,NKDVaren 10. Rifle Dibisioa Stalingradeko Guduan .
Alemaniaren inbasio-ostean , NKVDk zituenatxilotuak exekutatu edodeportatu zituen.Bigarren Mundu Gerran zehar, NKVDarenBarne-Tropak ere erabiliak izan zirennazien aurreratzeari aurre egiteko. Hala, euren funtzio nagusia barne-segurtasuna izanik ere, NKVDaren dibisioakfrontean ere erabili ziren, berezikiStalinen 270. eta227. Aginduek desertzioa de iure gaitzesten zutenetik aurrera; hala nola,Stalingradeko Gudua etaKrimeako ofentsibaren kasuetan. Bi agindu hauek, hurrenez hurren1941 eta1942an onartuak,tropen morala igotzeko "koertzio- eta brutalitate-bideen" esplorazioa onetsi egiten zuen. Era berean, aipagarria da ere NKVDaren tamaina asko emendatu zelaBigarren Mundu Gerran zehar, 15errifle -dibisiotik 54ra pasaz1945. urterako , bai eta 28 brigada ere.[ 35] Halere, NKVDak ez zuen, bere historia osoan zehar, unitate mobil armatu edo mekanikorik eduki,Waffen-SSa ez bezala.[ 2]
Etsaiek hartutako lurraldeetan, NKVDaren funtzio nagusiasabotaia izan zen; hala,Kyiv-eko erortzearen ostean, NKVDaren agenteeknazien kuartel nagusiarisu eman zioten,herri-barnearen gehiengoa errez.[ 36] Era berean, antzeko prozesuak eraman ziren ere okupaturikoBielorrusia etaUkrainan .
NKVDak, testuinguru honetan,atxilotze ,deportatze etaexekutatze masiboak burutu zituen; hala nola,Alemaniaren kolaboratzaileak zeinerresistentzia-mugimendu antikomunistak –Poloniako Armia Krajowa etaUkrainako Armada Matxinatua , adibidez, beren herrialdeakSobietar Batasunetik independizatu nahi zituztenak–.1940 –1941 tartean ere, berezikiKatingo sarraskiaren testuinguruan, NKVDak hamar milakapreso poloniar exekutatu zituen.[ 37] [ 38] Hala,2010ean ,Errusiako Estatu-Dumak Stalin izendatu zuenKatingo sarraskiaren errudun modura, non 22,000gerra-preso poloniar exekutatu zirenStalinen NKVDpean. Aipatutako deklarazioaren arabera, gaur egun artxibaturik dagoen materialak "ez du soilik tragedia izugarri hau azaleratzen, baizik eta ebidentziatu egiten du ereKatingo krimena Stalinen eta bestelakosobietar liderren agindu zuzenpean egin zela".[ 39]
Amaitzeko, aipagarri da ere NKVDaren unitateak erabiliak izan zirela erepartisanoak erreprimitzekoUkraina etaBaltikoetan ,1950eko hamarkadaren hasierara arte luzatu zena.
NKVDak burututakointeligentzia -aktibitateetatik, hurrengoak dira aipagarri:
Gulag-sistemetako lan behartuen hedatzeasobietar ekonomian inpaktu nabaria izan zuen, bai eta urrutiko eskualdeetakogaratze ekonomikoa ahalbidetu zuen ere; hala,Gulag-sistemaren bitartezSiberiaren kolonizazioa eta Iparraldeko etaEkialde Urrunaren kolonizazioa ahalbidetu zen. Izan ere,Gulag-sistemen ondorioz,meategiak , hainbat sistema (errepideak ,trenbideak ,kanalak ,presak etafabrikak , adibidez) etaetxebizitzak eraikitzen ziren,sobietar ekonomia planifikatuaren baitan.
NKVDaren garapen-helburuetatik meritugarriena, seguruenik,sobietar zientziaren etaarmagintzaren garapena izan zen. Izan ere,atxiloturiko zientzialari etaingeniari askosharashkas izena zutenpresondegi berezietan atxilotzen zirenGulagetan beharrean, nonpresoek beren lan arruntarekin jarraitzen zuten; hala nola,Sergei Koroliov –sobietar espazio-programaren diseinu-burua,1961ean – etaAndrei Tupolev ,abioi -diseinatzaile famatua.Aleksandr Solzhenitsin idazlea eresharashka baten egon zenpreso ,The First Circle (euskaraz : Lehen Zirkulua)nobela garai hartan oinarrituz ostean idatzitakoa.
Bigarren Mundu Gerraren ostean, NKVDaksobietar arma nuklearren garapen-lanen koordinazioa burutu zuen ere,Pavel Sudoplatov Generalaren zuzendaritzapean. Aipagarri da, aitzitik,sobietar programa nuklearraren garapena ez zelazientzialari presoekin bideratu, baizik eta programaren garrantzi,segurtasun etasekretu maila handiaren ondorioz NKVDak koordinaturikoa. Era berean, NKVDarenespioigintzaren ondoriozkoAEBtako informazioa ere erabilia izan zen programaren garapenean.
AgentziaHerri-komisario baten kontrolpean zegoen (Espainiako ministro baten funtzio antzekoarekin). Era berean,GUGBko Lehen Zuzendariordea nor den aipatuko da, direktoratuak, aipatu bezala, eduki zuen berebiziko garrantziari jarraiki:
1934 –1936 .Genrikh Yagoda , Barne ArazoetarakoHerri-komisarioa zein Estatu-Segurtasuneko zuzendari.1936 –1938 .Nikolai Jezhov , Barne ArazoetarakoHerri-komisarioa .1936 –1937 .Yakov Agranov , Estatu-Segurtasuneko zuzendari (Lehen Zuzendariorde modura).1937 –1938 .Mikhail Frinovsky , Estatu-Segurtasuneko zuzendari (Lehen Zuzendariorde modura).1938 .Lavrenti Beria , Estatu-Segurtasuneko zuzendari (Lehen Zuzendariorde modura).1938 –1945 .Lavrenti Beria , Barne ArazoetarakoHerri-komisarioa .1938 –1941 .Vsevolod Merkulov , Estatu-Segurtasuneko zuzendari (Lehen Zuzendariorde modura).1941 –1943 .Vsevolod Merkulov , Estatu-Segurtasuneko zuzendari (Lehen Zuzendariorde modura).1945 –1946 .Sergei Kruglov , Barne ArazoetarakoHerri-komisarioa .1938 eta1943 urteetan zehar,GUGBak estatus ezberdinak eduki zituen; hala,Vsevolod Merkulovek 1941eko lehen erdialde inguruanGUGBa Herri Komisariatu propio modura birrantolatu zuen,Bizargorri Operazioaren testuinguruan berriro ereMVDaren menpe geratu zen arte.1943an , ikus daitekeen bezala, berriro ente independente modura garatu zenGUGBa (KGB modura).
Moskuko artxibategian eginiko ikerketa baten ondorioz,Andrei Zhukov-ek 1930eko hamarkadan zehar NKVDan egondako etaatxiloketetan edotaexekuzioetan parte hartutako ofizial guztien identifikazioa burutu zuen, 40,000 izen-abizen baino gehiagoko zerrenda batetan.[ 40]
↑a b c d e Saila, Kultur. (2011-07-18). «NKVD» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-05) . ↑a b c d B., SEMUKHINA, OLGA. (2019). UNDERSTANDING THE MODERN RUSSIAN POLICE.. CRC Press ISBN 0-367-87879-8 . PMC 1129772852 . (Noiz kontsultatua: 2022-01-09) .Aipuaren errorea: Invalid<ref>
tag; name ":0" defined multiple times with different content ↑a b Huskey, Eugene. (2014). Russian Lawyers and the Soviet State : the Origins and Development of the Soviet Bar, 1917-1939.. Princeton University Press ISBN 978-1-4008-5451-6 . PMC 884013569 . (Noiz kontsultatua: 2022-01-09) . ↑ Khlevni︠u︡k, O. V.; Хлевнюк, О. В.. (2015). Stalin : new biography of a dictator. ISBN 978-0-300-16388-9 . PMC 893896537 . (Noiz kontsultatua: 2022-01-09) .↑ Galeotti, Mark. (1996-01). «KGB: state within a state. The secret police and its hold on Russia's past, present and future» International Affairs 72 (1): 204–205. doi :10.2307/2624818 . ISSN 1468-2346 . (Noiz kontsultatua: 2022-01-09) .↑ Gellately, Robert. (2007). Lenin, Stalin, and Hitler : the age of social catastrophe. (1st ed. argitaraldia) Alfred A. Knopf ISBN 978-1-4000-4005-6 . PMC 82287392 . (Noiz kontsultatua: 2022-01-09) .↑ Merridale, Catherine. (2002). Night of stone : death and memory in twentieth century Russia. Penguin ISBN 0-670-89474-5 . PMC 50519976 . (Noiz kontsultatua: 2022-01-09) .↑ Lynne., Viola,. (2009). The unknown gulag : the lost world of Stalin's special settlements. Oxford University Press ISBN 978-0-19-538509-0 . PMC 305148788 . (Noiz kontsultatua: 2022-01-09) .↑ 1964-, Applebaum, Anne,. (2010). Gulag : a history. Anchor eBooks ISBN 978-0-307-42612-3 . PMC 681407459 . (Noiz kontsultatua: 2022-01-09) .↑ (Ingelesez) McDermott, Kevin. (1995-01). «Stalinist Terror in the Comintern: New Perspectives» Journal of Contemporary History 30 (1): 111–130. doi :10.1177/002200949503000105 . ISSN 0022-0094 . (Noiz kontsultatua: 2022-01-09) .↑ «Iron curtain: the crushing of Eastern Europe, 1944-1956» Choice Reviews Online 50 (11): 50–6346-50-6346. 2013-07-01 doi :10.5860/choice.50-6346 . ISSN 0009-4978 . (Noiz kontsultatua: 2022-01-09) .↑ Statiev, Alexander. (2010). The Soviet counterinsurgency in the western borderlands. Cambridge University Press ISBN 978-0-511-73039-9 . PMC 650495208 . (Noiz kontsultatua: 2022-01-09) .↑a b c d Malcher, George C.. (1993). Blank pages : Soviet genocide against the Polish people. Pyrford Press ISBN 1-897984-00-6 . PMC 30036432 . (Noiz kontsultatua: 2022-01-09) . ↑ Harris, James. (2001-04-01). «Dual subordination ? The political police and the party in the Urals region, 1918-1953.» Cahiers du monde russe 42 (42/2-4): 423–446. doi :10.4000/monderusse.8462 . ISSN 1252-6576 . (Noiz kontsultatua: 2022-01-09) .↑ (Ingelesez) Limited, Alamy. «Nikolai Yezhov's time in charge is sometimes known as the 'Yezhovshchina' ('the Yezhov era'), a term coined during the de-Stalinization campaign of the 1950s. After presiding over mass arrests and executions during the Great Purge, Yezhov became a victim of it himself. He was arrested, confessed under torture to a range of anti-Soviet activity, and was executed in 1940. By the beginning of World War II, his status within the Soviet Union became that of a political non-person. Among art historians, he has the nickname 'The Vanishing Commissar' because after his execution, his likeness was reto Stock Photo - Alamy» www.alamy.com (Noiz kontsultatua: 2022-01-09) .↑ Figes, Orlando. (2007). The whisperers : private life in Stalin's Russia. (1st ed. argitaraldia) ISBN 978-0-8050-7461-1 . PMC 145431653 . (Noiz kontsultatua: 2022-01-09) .↑ A., Cienciała, Anna M. (1929- ) Lebedeva, Natal'â Sergeevna, (1936- ) Materski, Wojciech, (1944- ) Schwartz, Marian. Kipp, Maia. (2012). Katyn : a crime without punishment. Yale University Press ISBN 978-0-300-10851-4 . PMC 894947284 . (Noiz kontsultatua: 2022-01-09) .↑ Navasky, Bruno. » GUGB - DocumentsTalk.com. (Noiz kontsultatua: 2022-01-09) .↑ Auteur., Dziak, John J... (1988). Chekisty : A history of the KGB. Heath and C° ISBN 0-669-10258-X . PMC 490911354 . (Noiz kontsultatua: 2022-01-09) .↑ Śmigiel, Kazimierz. (1971-12-09). «Władze kościelne na polskich ziemiach inkorporowanych do Rzeszy Niemieckiej (1939-1945)» Prawo Kanoniczne 14 (3-4): 149–167. doi :10.21697/pk.1971.14.3-4.05 . ISSN 2353-8104 . (Noiz kontsultatua: 2022-01-09) .↑ (Errusieraz) «Человек в кожаном фартуке. Главный палач Лубянки Василий Блохин лично расстрелял более десяти тысяч человек. Недавно ему поставили новый памятник» Новая газета 1280692800000 (Noiz kontsultatua: 2022-01-09) .↑ Colton, Timothy J.. (1995). Moscow : governing the socialist metropolis. Belknap Press of Harvard University Press ISBN 0-674-58741-3 . PMC 32311195 . (Noiz kontsultatua: 2022-01-09) .↑ «Новости | Крымское ЭХО» web.archive.org 2019-08-03 (Noiz kontsultatua: 2022-01-09) .↑ «РЕШАЮЩИЙ ПОВОРОТ ::: Григоренко П.Г. - В подполье можно встретить только крыс ::: Григоренко Пётр Григорьевич ::: Воспоминания о ГУЛАГе :: База данных :: Авторы и тексты» www.sakharov-center.ru (Noiz kontsultatua: 2022-01-09) .↑ Goldman, Wendy Z.. (2011). Inventing the enemy : denunciation and terror in Stalin's Russia. Cambridge University Press ISBN 978-1-139-12789-9 . PMC 768771211 . (Noiz kontsultatua: 2022-01-09) .↑ Tzouliadis, Tim. (2008). The forsaken : an American tragedy in Stalin's Russia. ISBN 978-1-59420-168-4 . PMC 191697339 . (Noiz kontsultatua: 2022-01-09) .↑ Timasheff, N. S.; Barmine, Alexander. (1946). «One Who Survived» Russian Review 5 (2): 105. doi :10.2307/125167 . ISSN 0036-0341 . (Noiz kontsultatua: 2022-01-10) .↑ author., Klehr, Harvey,. Venona : Decoding Soviet Espionage in America. ISBN 978-0-300-12987-8 . PMC 1024008800 . (Noiz kontsultatua: 2022-01-10) .↑ Orlov, Aleksandr. (2004). The march of time : reminiscences. St Ermin's ISBN 1-903608-05-8 . PMC 55884407 . (Noiz kontsultatua: 2022-01-10) .↑a b Andrew, Christopher M.. (1999). The sword and the shield : the Mitrokhin archive and the secret history of the KGB. ISBN 0-465-00310-9 . PMC 42368608 . (Noiz kontsultatua: 2022-01-10) . ↑ Sean., McMeekin,. (2004). The red millionaire : a political biography of Willi Münzenberg, Moscow's secret propaganda tsar in the West, 1917-1940. Yale University Press ISBN 0-300-09847-2 . PMC 59305807 . (Noiz kontsultatua: 2022-01-10) .↑ Forbes, Andrew D. W.. (1986). Warlords and Muslims in Chinese Central Asia : a political history of Republican Sinkiang 1911-1949. Cambridge University Press ISBN 0-521-25514-7 . PMC 11044999 . (Noiz kontsultatua: 2022-01-10) .↑ Pringle, Robert W.. (2015). Historical Dictionary of Russian and Soviet Intelligence. (Second edition. argitaraldia) ISBN 978-1-4422-5318-6 . PMC 916449917 . (Noiz kontsultatua: 2022-01-10) .↑ Large, David Clay. (1991). Between two fires : Europe's path in the 1930s. Norton ISBN 0-393-30757-3 . PMC 25763971 . (Noiz kontsultatua: 2022-01-10) .↑ J., Zaloga, Steve. (2008). The Red army of the great patriotic war 1941-45. Osprey ISBN 978-0-85045-939-5 . PMC 1090345138 . (Noiz kontsultatua: 2022-01-10) .↑ Birstein, Vadim J.. (2011). SMERSH : Stalin's secret weapon : Soviet military counterintelligence in WWII. ISBN 978-1-84954-689-8 . PMC 880429105 . (Noiz kontsultatua: 2022-01-10) .↑ Sanford, George. (2005). Katyn and the Soviet massacre of 1940 : truth, justice and memory. Routledge ISBN 978-0-203-44704-8 . PMC 191799525 . (Noiz kontsultatua: 2022-01-10) .↑ «Lviv museum recounts Soviet massacres | Центр досліджень визвольного руху» web.archive.org 2019-01-15 (Noiz kontsultatua: 2022-01-10) .↑ (Ingelesez) Barry, Ellen. (2010-11-26). «Russia: Stalin Called Responsible for Katyn Killings» The New York Times ISSN 0362-4331 . (Noiz kontsultatua: 2022-01-10) .↑ (Ingelesez) «Stalin's secret police finally named but killings still not seen as crimes» the Guardian 2017-02-06 (Noiz kontsultatua: 2022-01-10) .