National Broadcasting Company, Incorporated (NBC)telebista eta komunikabide enpresa estatubatuar bat da.Irrati eta telebista kateen jabea da, telebista saioak ekoizten ditu, irratidifusio emisorak operatzen dituAEBetan, zenbaitkable bidezko eta satelite bidezko telebista kate ditu eta inbertsioakmultimedia aktibitateetan,Interneten etakable bidezko telebistan. NBC NBC Universal enpresaren dibisio bat da, hau, era berean,General Electricen etaVivendi Universal komunikazioko talde frantsesaren jabetzakoa delarik.
NBC1926koirailak 9an sortu zuen Radio Corporation of Americak (RCA) eta bere igorpenak1926koazaroak 15ean hasi zituen. NBCkRCA,General Electric Company (GE),Westinghouse Electric and Manufacturing Company etaAmerican Telephone and Telegraphen (AT&T) irrati estazioak operatzen zituen.
1927kourtarrilak 1ean Atlantikoko kostaldetik Ozeano Bareko kostalderako bere lehen igorpena egin zuen. Era berean, NBCren bigarren sarearen igorpenak hasi ziren, Blue Networkenak (Sare Urdina literalki), 1926an inauguratutako sarea "Red Network" (Sare Gorria) deitzera pasa zen bitartean. Red Networkek saio ezagunak ematen zituen, Blue Networkek programazio kulturalago bat ematen zuen bitartean. Gainera, denbora epe labur batean zehar Orange Network (Sare Laranja) existitu zen,1930eko hamarkadaren hasieran Paficic Network (Ozeano Bareko Sarea) deitzera pasa zena, eta Red eta Blue Networkeko saioak uztartzen zituena Estatu Batuetako mendebaldeko kostaldeko entzuleentzako. Bitartean, uhin laburreko nazioarteko sarea White Network (Sare Zuria) deitzen zen.