Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Mut

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mut
Egiptoar mitologia etaEneada
Ezaugarriak
Sexuaemakumezkoa
Familia
Seme-alabakKhonsu etaMontu

Mut,Ama, jainkosa ama, sortutako guztiaren sortzaile, zeru jainkosaegiptoar mitologian

  • Izen egiptoarra:Mut. Jainkosa greziarra:Hera

Ikonografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Jainkosa ama bezala, koroa bikoitza zeraman emakume bat zen, sai ukitu bat, papirozko zetrua etaankharekin. Zeru jainkosa bezala, sai bat, bereherpeen artean korapilo magikoa zeramana. Baita behia bezala ere,Amonekin, lehoi eme bezala eta zakil hego eta lehoi erpedun gizon itxurako izaki bezala.

Mitologia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Egiptoko Inperio BerrikoXVIII. dinastia ospetsutik hasten da garrantzitsua izaten jainkosa honen gurtza,TebasenAmonet jainkosa ordezkatuzAmon jainkoaren emazte bezala, Tebaseko hirukoaren zati delarik: Mut,Khonsu eta Amon. Seme-alabarik izan ez zuenez,Montu semetzat hartu zuen, eta, ondoren, gauza bera egin zuen Khonsurekin, horregatik agertzen zen eguzkia (Amon-Ra) eta ilargiaren (Khonsu) artean,hirugarren begi bezala, akatsgabetasun kosmikoa erakutsi eta Niloren goraldiak mesedetuz.

Hilen Liburuan deitua da, hildakoa deskonposa ez zedin.

Sinkretismoa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Bastet etaSekhmet jainkosekin identifikatua izan zen.

Gurtza

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Oso gurtua zen Inperio Berrian,Karnak,Tanis etaSais herrietan eta Jarga eta Dajlakooasietan santutegiak zituelarik.

Izen teoforoak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Bere izena,Ramses II.aren emazte zenNefertariren izenean agertzen da,Meriten-Mut "Muten maitea" bezala.


Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Mut&oldid=9246304"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp