Musulman (arabieraz:المسلمون, al-Muslimūn)Islamaren jarraitzaile bat da. LiteralkiAllahren menekoa dena esan nahi du.
Musulman gehienek musulmantzat dute(hurrengo otoitza) esaten duen edonor: "Ez dago beste ahaltsurik Allah baino etaMahoma da Bere Mezularia". Musulmanek Islamaren ardatzak Mahomaren aurretik bazirela uste dute eta eurentzatAdan,Noe (Nuh),Moises (Musa) etaJesus (Isa) ere Jainkoak bidalitako profetak baziren.
Hainbat erlijiotako sinestunek euren burua musulmantzat dute, baina musulman gehienek ez dituzte onartzen. Adibidez ezsuni ezxiiek ez dituzteAhmadiak onartzen.Pakistanen hauek ez dira Musulmantzat legalki onartzen.
Eslaviar musulmanak nagusiki tradizioerlijiosoislamikoa duten talde eta azpitaldeeslaviarrak dira. Sailkapen honek batez ereJugoslaviako erroldetan izan zuen garrantzia (nazionalitate musulmana bertako erroldetako aukera bat zen) eta estatu hau desagertuz joan zen neurrian talde batzuen definizioa aldatu egin da. Musulman hauetako talde ezagunenabosniakoak dira.