Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Muskiz

Koordenatuak:43°19′24″N3°07′18″W / 43.3233°N 3.1217°W /43.3233; -3.1217
Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Bizkaiko udalerriari buruzkoa da; Nafarroako herria gaitzat duena beste hau da: «Muskitz»
Muskiz
 Bizkaia,Euskal Herria
HerriaGallartatik ikusia.
Muskizgo bandera

Muskizgo armarria

Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaBizkaia
EskualdeaMeatzaldea
Izen ofiziala Muskiz
AlkateaEduardo Briones Lertxundi (PSE-EE/PSOE)
Posta kodea48550
INE kodea48071
Herritarramuskiztar
Kokapena
Koordenatuak43°19′24″N3°07′18″W / 43.3233°N 3.1217°W /43.3233; -3.1217
Map
Azalera22 km²
Distantzia26 kmBilbora
Demografia
Biztanleria7.361(2024)
19 (2023)
alt_left 3.669 (%49,8) (%47,8) 3.521 alt_right
Dentsitatea334,59 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
% 15,93
Zahartze tasa[1]% 18,89
Ugalkortasun tasa[1]‰ 48,01
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 77,51(2011)
Genero desoreka[1]% 8,9(2011)
Langabezia erregistratua[1]% 13,67(2013)
Euskara
Euskaldunak[2]% 32.23 + % 18.76 hartzaile(2021)
Kaleko erabilera[3] (2021)
Etxeko erabilera[4]% 10.21 (2021)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.muskiz.org

MuskizBizkaiko ipar-mendebaldekoudalerri bat da. Administratiboki,Bilboaldea eskualdekoa da, zehatzagoMeatzaldekoa; hala ere,historikoki,Enkarterrikoa izan da. 2016. urtean 7.449 biztanle zituen.

Geografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Muskizko kostaldea.

UdalerriaBizkaiko kostaldeko mendebaldeko muturrean dago. IparraldeanBizkaiko golkoa; hegoaldeanGaldames; ekialdeanAbanto-Zierbena etaZierbena eta mendebaldeanKantabriakoUrdialaitz ditu mugakideak.

Barbadunibaiak udalerria zeharkatzen du. HorrekBizkaiko golkoan du ahoa, zehazkiZierbenarekin erdibanatua duenLa Arenahondartzan.

Muskizkomendirik altuena hegoaldekoMello (626m) da. Bestemendi nagusiakCorbera haitza, (361m),Carrascal (269m),Ramos (229m) etaJaneo tontorrak (203m) dira.

Auzoak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Muskizko hondartzaren ikuspegi panoramikoa.

Hona hemen Muskizko auzoak:[5][6]

Historia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Antzinaroa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Antzinaroanautrigoiak bizi ziren eskualdean. Hala ere,arkeologia da gure bide bakarra Muskiz kokatzen den harana nolakoa zen ikertzeko. HorretarakoRamos haitzean ikerketutako aztarnak baino ez daude[7]

I. mendeanPlinio ZaharrakNaturalis Historia bere liburuan adierazi zuenKantabriako itsas parteak hainbeste burdina zuen, non burdinazkoa zen mendi malkartsu eta garaia bazegoen. Adituen ustez, horrek esan nahi zuenerromatarrek gertukoTrianon meategiak zituztela. Hala ere,Flaviobriga ondoan izanda ere ez daerromatar aztarnarik aurkitu Muskizen.

Erdi Aroa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

IX. mendera arte ez dago Muskizi buruzko testurik.Alfontso III.a Asturietakoaren kronikan,880. urte ingurukoa, esaten daAlfontso I.a AsturietakoakKarrantza etaSopuerta birpopulatu zituela.Somorrostro Harana aipatzen duen lehendabiziko dokumentua1068. urtekoa da.

Kristautasuna hedatu ahala, elementu berri bat agertu zen: elizak. Eskualdeko antzinakoenakPobeñako Andra Mari etaCardeokoa dira.XIII. mendeanHaroko Diego Lopez II.ak,Bizkaiko Jaunak,1212an Antso Ortiz Marrokin MontehermosokoariSomorrostro Haranean zenbait eliza (tarteanSan Juliangoa) etaBarbadun ibaitikitsasoratzen zenmea guztia zergapetzeko eskubidea eman zion.

Hala,Erdi Aroan,San Juliangoparrokiaren ondoan kontzejua sortu zen. HoriEnkarterrikoSomorrostro Haranaren zati bat zen.Somorrostro Harana bitan banatuta zegoen: alde batetik,Hiru Kontzejuak, eta bestetik,Lau Kontzejuak. Muskiz,Lau Kontzejuetako bat zenZierbenako San Roman,Abantoko Santa Juliana (edo Susoko Abanto) etaAbantoko San Pedro (edo Yusoko Abanto) kontzejuekin batera.

Eskualdeakbanderizoen arteko gudetan parte hartu zuen, Muskiz hiriburutzat zuen Salazar leinua1256 inguruan agertu zen, bertako Muñatoizekin senidetu zenean. Muskizko banderizorik famatuenaXV. mendekoLope Gartzea Salazar izan zen,Istoria de las bienandanças e fortunas liburua idatzi zuena. HarkSan Martin auzoko bere dorretxetik eskualdea kontrolpean zuen.

Salazartarrak ez ezik, ahaide nagusietan bazegoen besterik,banderizoak ere baziren Saltzedokoak, Marrokinekoak,Putxetakoak,Santelicesekoak etaBañalesekoak. Guztira, 17 dorretxe zituen Muskizek.

Aro Modernoa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

XVI. mendea industriaren mendea izan zen Muskizen. Indar hidraulikoak eta gabiaksiderurgia izugarri aurreratu zuten, muskiztar askokontzigintzan etaitsas arloko jardueretan lan egin zuten: itsasgizonak, pilotuak eta beste. Mende hartan San Nikolas kofradia sortu zen.

XVII. mendean,siderurgiak herriko jauntxoak aberastu zituen. Kontzejuko aberatsena Simon de la Quadra izan zen,El Pobalren eta Bilotxiko burdinolen jabea. Hala, botere-zentroa MuñatoizetikSan Juanera aldatu zen. Kontzejua bost koadrilatan banatuta zegoen: (Rigada,El Valle,Memerea,San Julian etaPobeña), eta gobernua Cruceron ezarri zen.

XVIII. mendea burokraziaren arrakastarena izan zen Muskizen.Sebastian de la Quadra LlarenaFelipe V.aren ministro bihurtu (1736-1746) eta Villariasko markes izendatu zuten.Burdinaren salmentarekiko bere jarrerakEnkarterri etaBizkaiko Jaurerria aurrez aurre jarri zituen.

Aro Garaikidea

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Somorrostroko guduen ikuspegia 1874ko martxoaren 25, 26 eta 27an. EskuineanMontaño mendia ageri da. Ezkerrean Janeo mendia.

XIX. mendean gertaera bik Muskizko historia aldatu zuten:karlistaldiek etameatzaritzaren hazkundeak.

Lehen karlistaldiarekin antzinakoSomorrostro Haranaren egitura bukatu zen;1841ean,Muskizko San Julian udala eratu zen eta antzinako kontzejua baztertu.Hirugarren karlistaldian, Muskizen hiru guda izan ziren (ikusSomorrostroko guduak). Izan ere, herria ezinbestekoa zenBilbo kontrolatzeko. Herria neke eta estura handian ibili zen garai hartan, adibidez,San Juan Muskiz bonbardatu zenean. Somorrostro Proklamak (1876komartxoaren 13a),Espainiaren batasuna aldarrikatu zuen,Hego Euskal Herriko foruak baztertuta.

Era berean,XIX. mendeko erdiaren ingurura arte,meategien jabetza herriarena bazen ere,foru-abolizioak hori aldatu egin zuen. Gainera, mende hartan, teknologiak ikaragarri aurreratu zuen.1859an lehendabizikomeategia sortu zen eta1868tik aurrera lau gehiago. Atzerritarrak ere etorri zirenburdina ustiatzera (Alfred Edwards,Triano Iron Ore, Mac Lennan, eta abar). Hazkunde horrekimmigrazioa ekarri zuen Muskizera, eta berarekin batera, ideologia berriak (sozialismoa,komunismoa...).

XX. mendea

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
PetronorrenMuskizko findegiaren airetiko ikuspegia.

XIX. mendean hasitako bidea sakondu zenXX. mendeko hasieran. MuskizEnkarterriko beste herriak bezala, eta ideologia berriek bultzatuta,Enkarterriko Autonomia estatuaren proposamen batzarrean egon zen. Beste alde batetik,abertzaletasuna ere hedatu zen udalerrian.

Gerra Zibilean, herriaBilboren pentzutan egon zen berriz ere.Euzko Jaurlaritzak herrian aireportu bat eraiki zuenBilbo defendatzeko. Hori zela eta,faxistek askotan bonbardatu zuen herria.

Frankismoak industrializazio berria ekarri zuen Muskizera,meak agortu ahala.Petronor eta CAMPSA konpainia kimikoek, besteak beste,Barbadun ibaiaren arroa betiko aldatu zuten. Industria horiek bertan dirauteXXI. mendean ere.

Demografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Muskizko biztanleria

Politika eta administrazioa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Muskizko udaletxea

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetanEAJ alderdia izan zen zinegotzi gehien eskuratu zituena, bost hain zuzen. Ezker abertzaleko Biltzen plataformak hiru zinegotzi eskuratu zituen, PSE-EEk eta EAk bina, eta Por Muskiz Bai herri plataformak, bat. Emaitza horiekin, EAJko Borja Liaño hautatu zuten alkate.

2015eko udal hauteskundeetan EAJk zinegotzi bat gehiago eskuratu zuen; ezker abertzaleak hiru zinegotziak mantendu zituen; PSE-EEK bere biak mantendu; eta Por Muskiz Bai plataformak, bat gehiago. Eusko AlkartasunaEuskal Herria Bildu koalizioan aurkeztu zen. Borja Liañok errepikatu egin zuen alkate gisa.

2019ko udal hauteskundeetan EAJk bost zinegotzi eskuratu zituen, bat gutxiago; PSE-EEk, lau, aurreko kopurua bikoiztuta;EH Bilduk hiru zinegotziak mantendu zituen; Elkarrekin Podemosek, bat. EAJko Borja Liaño hautatu zuten alkate, EAJ eta PSE-EEren botoekin.

Por Muskiz Bai herri plataforma ez zen aurkeztu: bestetik, bertako zerrenda-burua izan zena PSE-EEko zerrendan bigarren postuan aurkeztu zen.

2019ko udal hauteskundeak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Muskizko udalbatza

Alderdia

2015eko maiatzaren 24a

2011ko maiatzaren 22a

ZinegotziakBoto kopuruaZinegotziakBoto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ-PNV)
6 / 13
1.859 (% 45,97)
5 / 13
1.473 (% 34,75)
Euskal Herria Bildu (EH BILDU) (2015) / Biltzen (2011)*
3 / 13
847 (% 20,94)
3 / 13
782 (% 18,45)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
2 / 13
708 (% 17,51)
2 / 13
707 (% 16,68)
Por Muskiz Bai
2 / 13
561 (% 13,87)
1 / 13
483 (% 11,39)
Eusko Alkartasuna*
2 / 13
604 (% 14,25)
Elkarrekin Podemos*
Alderdi Popularra (PP)*
0 / 13
69 (% 1,71)
0 / 13
109 (% 2,57)
* 2011n ezker abertzalea Biltzen herri plataforma gisa aurkeztu zen
** 2015eanEuskal Herria Bildu koalizioan aurkeztu zen.
Datuen iturria:2015eko eta 2011ko udal hauteskundeen behin-behineko emaitzak euskadi.eus webgunean

2023ko udal hauteskundeak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Errolda: 5.941

Abstentzioa: 1.817, % 30,58

Parte-hartzea: 4.124, % 69,42

Baliogabeak: 59, % 1,43

Zuriak: 64, % 1,55

PSE-EE/PSOE: 1.604, % 39,46, 6 zinegotzi

EAJ-PNV: 1.408, % 34,64, 5 zinegotzi

EH BILDU: 802, % 19,73, 2 zinegotzi

ELK POD-EzAn-IU-ALIANZA VERDE: 145, % 3,57

PP: 42, % 1,03

Bitxikeria aipagarria: PSE-EE/PSOE-k boto bat gutxiago edo EH Bilduk boto bat gehiago lortu izan balute, PSE-EE/PSOE-k zinegotzi bat gutxiago eta EH Bilduk zinegotzi bat gehiago izango zituzketen.

Iturria:https://apli.bizkaia.eus/apps/seguru/el23/eu/udalekoak/emaitzak/udalerri-guztiak/071

Azpiegiturak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Garraioak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Errepideak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Trena

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Muskizko geltokia.

Bilboko Renfe AldirienC-2 lineak geltoki bakarra du herrian:

Astelehenetik ostiralera 20 minutuko maiztasunaz ibiltzen da trena ordu gorietan, eta 30 minutukoaz egunaren gainontzeko orduetan. Larunbat eta igandeetan maiztasuna 30 minutukoa da. Horrez gain, ostiral eta larunbat gauetangau jaia gaueko zerbitzuak eskaintzen dira.

Autobusa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Bizkaibus hiri-arteko zerbitzuko hurrengo lineak udalerria zeharkatzen dute:

BizkaibusA2336  MUSKIZ - EHU
A2336  MUSKIZ → EHU
MUSKIZ
San Juan • Las Acacias • Autonomía • El Crucero
ABANTO ZIERBENA
Las CarrerasAmbrosio de los Heros 39 • Udaletxea • Institutua
ORTUELLA
Udaletxea • El Mineroanbulatorioa • Etxaba • Urioste
TRAPAGARAN
Primero de Mayoudaletxea • Primero de Mayo 32 • Ugarte
LEIOA
EHUBiblioteka
Zerbitzu hauek larunbat eta jaiegunetan ez dabiltza.
A2336  EHU → MUSKIZ
LEIOA
EHUBiblioteka
TRAPAGARAN
Ugarte • Primero de Mayo 53 • Primero de Mayoudaletxea
ORTUELLA
Urioste • Etxaba • El Mineroanbulatorioa • Udaletxea
ABANTO ZIERBENA
Institutua • Udaletxea • Las CarrerasAmbrosio de los Heros 42
MUSKIZ
El Crucero • Autonomía • Las Acacias • San Juan
Zerbitzu hauek larunbat eta jaiegunetan ez dabiltza.


BizkaibusA3323  PORTUGALETE - GALDAMES
A3323  PORTUGALETE → GALDAMES
PORTUGALETE
Bizkaia Zubia • Abaro 22 • San Juan de Diosospitalea
SANTURTZI
Murrieta 13batzokiaParkea(Siglo XVIII)Gernika parkea • Anbulatorioa •Kabiezes • Balparda
ORTUELLA
Nocedal
ABANTO-ZIERBENA
Las Postas • El Casal • El Bao • Las CarrerasGure Etxea • Las CarrerasAmbrosio de los Heros 42
MUSKIZ
Geltokia • Antonio Trueba • Santelices • Nesilla • El Pobal
GALDAMES
La Olla • El BentorroArenao
SOPUERTA
La Jara • La Baluga • Cotarros • Las Ribas • Laiseka(Torre Loizaga)
GALDAMES
Villa • La Sierra • Llano • Pozolino • Soberrón • Gorostiza • Garai • Larrea • Humaran • Txabarri • Egoitza • San Pedro
A3323  GALDAMES → PORTUGALETE
GALDAMES
San Pedro • Arenaza • Aguas Fríasharrobia • La Aceña • Las Balsas • Atxuriaga • El BentorroArenao • La Olla
MUSKIZ
El Pobal • Nesilla • Santelices • Antonio Trueba •Geltokia
ABANTO ZIERBENA
Las CarrerasAmbrosio de los Heros 39 • Las CarrerasGure Etxea • El Bao • El Casal • Las Postas
ORTUELLA
Nocedal
SANTURTZI
Balparda •Kabiezes • Anbulatorioa • Udaletxea • Murrieta 42batzokia • San Juan de Diosospitalea
PORTUGALETE
Abaro 11 •Bizkaia Zubia

Encartaciones S.A.

Kultura

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Meatzari Aretoa kulturgunea. Muskizko zinema eta antzokia da.
Meatzari Aretoaren alboan dagoenharri zulatzaile edo barrenatzaileen omenezko eskultura, Muskizen emandako meatze-jarduera gogoratzen duena.

Kirolak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Gaur egun, Muskizen kirol elkarte asko daude, tartean:

Jaiak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Herriko zaindaria:San Juan Bataiatzailea (ekainaren 24). Herriko jai egun ofiziala.

Auzoetan:

Ondasun nabariak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Muskiztar ezagunak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. abcdef Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Euskararen Adierazle Sistema. Euskara-gaitasuna adinaren eta sexuaren arabera. EAE (eskualdeka/udalerrika). Eusko Jaurlaritza.
  3. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  5. Carlos Glariaren ikerketa
  6. Euskaltzaindiaren onomastika
  7. Ikerketa arkeologikoa

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa
Autoritate kontrola


MuskizMuskizko auzoakMuskiz

Cobaron ·El Cerro ·El Haya ·El Pobal ·La Caseria ·Memerea ·Muñatoizko San Martin ·Oiankas ·Pobeña·Rigada ·San Juan Muskiz ·San Julian ·Santelices

Hiriburua
Ezkerraldea
Eskuinaldea
Hego Uribe
Meatzaldea
Txorierri
Uribe Kosta
AbadiñoAbantoAjangizAlonsotegiAmorotoArakaldoArantzazuAreatzaArrankudiagaArratzuArrietaArrigorriagaArteagaArtzentalesAtxondoAulestiBakioBalmasedaBarakaldoBarrikaBasauriBediaBerangoBermeoBerriatuaBerrizBilboBusturiaDerioDimaDurangoEaElantxobeElorrioErandioEreñoErmuaErrigoitiEtxebarriEtxebarriaForuaFruizGaldakaoGaldamesGamiz-FikaGaraiGatikaGautegiz ArteagaGernika-LumoGetxoGizaburuagaGordexolaGorlizGueñesIbarrangeluIgorreIspasterIurretaIzurtzaJatabeKarrantzaKortezubiLanestosaLarrabetzuLaukizLeioaLekeitioLemoaLemoizLezamaLoiuMallabiaMañariaMarkina-XemeinMeñakaMendataMendexaMorgaMundakaMungiaMunitibarMuruetaMuskizMuxikaNabarnizOndarroaOrozkoOrtuellaOtxandioPlentziaPortugaleteSanturtziSestaoSondikaSopelaSopuertaSukarrietaTrapagaranTurtziozUbideUgaoUrdulizUrduñaZaldibarZallaZamudioZaratamoZeanuriZeberioZierbenaZiortza-BolibarZornotza
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Muskiz&oldid=10425935"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp