Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Musa ibn Musa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Musa ibn Musa

Bizitza
JaiotzaArnedo, 785
HerrialdeaKordobako emirerria
BizilekuaTuterako gaztelua
HeriotzaTutera862kootsailaren 26a(egutegi gregorianoa) (76/77 urte)
Familia
AitaMusa ibn Fortun
AmaOneka Iruñekoa
Ezkontidea(k)Assona Enekoitz (820 -
Seme-alabak
Haurrideak
Familia
Leinuabanukasitar
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Ideologia eta sinesmenak
Erlijioaislama

Musa ibn Musa ibn Furtun ibn Qasi (arabieraz:موسى بن موسى‎,Mūsa ibn Mūsa) (Arnedo,785Tutera,862koirailaren 26a), baitaMuza ibn Muza,Musa II.a,[1]Musa mairua edoMusaHandia izenez ezaguna,Ebro haraneko jauna etaTutera,Huesca etaZaragozakowalimusulmana zen[2].

Arbasoak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

MusaBanu Qasimuladi leinuakoa zen: aitaMusa I.a zuen (aita Furtun,Cassius kondearen lehensemea kondeaislamera bilakatu baino lehenagoko jaioa, eta ama Aixa,Rodrigo azkenbisigodo erregea etaMusa ibn NusairHispaniako konkistatzaile etaMahomaren zuzeneko oinordekoaren iloba zituena[3]) eta ama Oneka.

Bere gaztaroanMusa ibn Furtun bere aita,VIII. mendeko zenbait agiritan agertzen dena, hil omen zuten. Oneka bere amaEneko Aristareniruindarduxen ama ere bazen, orduan biak sasi-anaiak ziren.

Ezkontzak eta seme-alabak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Lehendabiziko aldiz, MusaAsona Enekoitzekin ezkondu zen, bere anaiordeEneko Aristaren alaba. Lau seme-alaba izan zituzten:

Bigarrenez Maimona bint Zahir ibn Furtun bere lehengusua ezkondu zuen. Seme bakarra izan zuten:

Musa matxinoa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Bere lehendabiziko urteak ilunak dira. Hala ere, badaude824anbaskoien aldeOrregako hirugarren guduan aritu zuela esaten dutenak. Gudu honi esker,Iruñeko Erresumafrankoen eskuetatik at bere burujabetasuna mantentzea lortu zuen. Era berean,839anFurtun ibn Musak "Loderik" edo "Luzriq" izenekoGaliziako erregearen[4] aurkako kanpaina zuzendu etaArabako defentsak sestran jarri zituen.

Abd ar-Rahman II.aKordobakoemirrakTutera etaArnedokowali izendatu zion etaAbd al-Wahid ibn Yazid lagundu zuenBartzelonako konderriaren aurkako bere espedizioan.

841eanEneko Arista bere sasi-anaiaren lurraldeen aurkako erasoak etaZaragoza etaTuterakowaliak ziren Abd Allah eta Amir ibn Kalaybek Abd al-Yabbar ibn Qasi bere senidearen aurkako erasoak zirela eta, Musa eta EnekokAbd ar-Rahman II.aren aurka matxinatu ziren. Bere erantzuna latza zen oso eta Mutarrif kalifaren semeak eta Abd al-Wahid ibn Yezid Iskenderanik zuzenduriko kanpaina hasi zuen.

842anAragoiko konderriaren aurkako espedizioa egiten ari zela,Tuterara itzuli behar izan zuenAbd ar-Rahman II.aren armadakBanu Qasien lurraldeak okupatzen ari zelako. Harit ibn Bazi jeneralak,emirraren ordezkari berezia zena,Borja setiatu eta Musaren semeaLubb ibn Musa ibn Musa atxilotu zuen.Tuterarantz jo zuenean, Musa beraren hiria, laster okupatu zuen. Kapitulazio itunetan adostu zuten MusaArnedora joan zitekeen baina Haritek itunari uko eta Musa eraso zuen. MusakGartzia Eneko koinatuaren laguntza eskatu eta biek elkarrekin Harit irabazi eta bederatzi hilabetez izan zuen preso.

Abd ar-Rahman II.ak bere armadaren porrota ezagutu zuenean, beste espedizio bat prestatu zuenBanu QasietaAritza leinuaren aurka. Espedizio honekIruñea arpilatu (843) eta Harit askatu zuen, Musa ibn MusaArnedokowali izateko izendapenaren truke.844an beste espedizio bat egin zuen Abd ar-Rahmanek eta porrota gogorragoa izan zen: Musaren sasi-anaia eta iruindar armadaren buruzagia zen Orti Eneko hiltzeaz gain, Musa eta Eneko gutxigatik ihes eta nafar nobleteriaren gehienak kordobatarren alde egin zuen.

Urte bereanbikingoekIberiar penintsulako kostaldeko herriak eraso zituztenean,Kordobakoemirrak bere mendekoei eskatu zieten mugetako gotorlekuak laguntzea.Azaroaren 11n, Musa ibn Musaren armadakMoron de la Fronteran 16.000 bikingoko armada irabazi zuen. Garaipen horri ezker,Kordoban ospea izan ez ezikLubb ibn Musa ibn Musa semea askatzea ere lortu zituen, semeaKordoban bi urte gatibu eman zituela.

Etxera itzuli bezain pronto, Musa berriro errebelatu zen.EmirrakMuhammad semeak zuzendutako espedizioa bidali zuenTuterara. Guda galdu eta gero,Lubb ibn Musa ibn MusaKordobara itzuli zen, orduan Galindo Eneko iruindar lehengusuarekin batera.

845ean berriro matxinatu zen.Muhammad, Abd ar-Rahmanen semea,Tutera hartu zuenean, Musak errenditu eta Lubb ibn Musa bere semea eta Galindo Eneko bere iloba emirraren gortera joan ziren gatibu.846an berriz ere matxinotu eta Hishamek, emirraren semea ere bazena, zuzendu zuen bere aurkako espedizioa.

Musa berriro847 eta850ean matxinatu zen, azkeneanGartzia Enekoren laguntzarekin. Porrotaren ondorenIsmail ibn Musa ibn Musa gatibu hartu zuenemirrak.

MusaHandia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Hegiraren 237. urtean,852an,Eneko Arista hil eta semeaGartzia EnekokBanu Qasiekin harremanak hautsi etaOrdoño I.a Asturiaskoa aliatu zuen.

LasterKordobakoemirra zenAbd ar-Rahman II.a ere hil zen.Muhammad I.a oinordekoak saiatu zuen mugetakowalien adiskidetasuna bilatzea. Hori zela eta,852an Musa ibn MusaZaragozakowali izendatu zion. Tropa berriari esker, MusaIruñeko Erresuman sartu etaAlbeldan lortu zuen garaipena. Hurrengo hamarkadan bere boterea une gorenera heldu zen.Zaragoza,Tutera,Huesca etaToledo kontrolatu zitueneande factotaifa erresuma bat osatu zuen,NaiaratikZaragoza etaCalatayudera zabaltzen zena etaKordobako emirerria etaAsturiasko erresuma baliokideak zituena.

854an,Toledo matxinatu etaemirrekin bateraGuadalaceteko guduan parte hartu omen zuenGartzia Eneko etaOrdoño I.a Asturiaskoak babesturiko matxinoen aurka.Musulmanen garaipenari ezker, MusaHandia eta "Hispaniako hirugarren erregea"[5] ezizenak hartu zituen.hurrengo urteanAraba eraso zuen.

856an,Muhammad I.ak Musari eskatu zion armada bat prestatzeaMarca Hispanica izeneko eskualdea arpilatzeko.Banu Qasien armadak bere kabuzBartzelona etaTerrassa eraso zituen.859anToledokowali bilakatu eta urte bereanBjörn Järnsidak etaHasteinek zuzendutako 69 itsasontzikobikingo-espedizio batekIruñea arpilatu etaGartzia Eneko bahitu zuten[6]. Musak egoera aprobetxatu etaNafarroako gotorleku batzuk hartu zituen. Honek erresumakristauen arteko aliantza sortu zuenOrdoño I.a Asturiaskoaren zuzendaritzapean.Asturias,Leon,Euskal Herria,Gaskonia etafrankoen tropekLaturce mendiko guduan irabazi zituztenmusulmanak. Gudu honen porrotak eragina izan zuen Musagan, etaLubb ibn Musa ibn Musa menpekotza zin egin zionOrdoño I.a Asturiaskoari, aita bera iruzur eginez.

Kordobara Musaren porrotaren berria ailegatu bezain pronto,Muhammad I.aemir berak zuzendu zuen armada handia.860an armadakIberiar penintsula gurutzatu zuenNafarroa erasotzeko.Musulmanak aise lortu zuten garaipena, Musa kargutik kendu etaOrti Gartzeitz hartu zuten gatibu (bere aitabikingoek askatu berria zena),Kordoban hogei urte emango zituena.

Musa II.aren heriotza

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Hurrengo urteetan zehar, Musaren botere murriztua izan zen etaKordobakoemirraren menpean zegoen Markako gobernadore baino ez zen.861ean Muhammadek MusariBartzelonako konderriaren aurkako kanpainian bigarren mailako lanak egiteko eskatu zion.

MusaHandia larriki zauritua izan zenGuadalajaran862an Asraq ibn Mantilberberea borrokatzen ari zela. Zauriak zirela eta, Musa862koirailaren 26an hil zenTuterako bere jauregian.

Musa hil ondoren, semeekBanu Qasien lurraldeak banatu zituzten,Muhammad I.aren babespean.

⛭
Zuhaitz genealogikoa

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia. (2016-09-30). (PDF) 181. araua: Erdi Aroko pertsona-izenak. Iruñea, 14 or..
  2. Cañada Juste, Alberto. (1980). Los Banu Qasi (714-924). 41 Vianako Printze Erakundea, 5-96 or..
  3. (Ingelesez)Banu Qasien genealogia
  4. Aditu batzuen ustez,Rodrigo Gaztelakoa, eta besteen ustez,Alfontso II.a Asturiaskoa.
  5. tertium regum in Spania
  6. Lagerquist, Lars O.. (1997). Sveriges Regenter, från forntid till nutid. Stockholm: Norstedts, 24 or. ISBN91-1-963882-5..

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola


Banukasitar (بنو قاسي) buruzagiak

Cassius kondea  • Fortun ibn Qasi  • Musa ibn Fortun  • Musa ibn Musa  • Mutarrif ibn Musa  • Lubb ibn Musa  • Muhammad ibn Lubb  • Lubb ibn Muhammad

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Musa_ibn_Musa&oldid=9869218"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2026 Movatter.jp