Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Murillo el Fruto

Koordenatuak:42°23′54″N1°27′57″W / 42.39838156°N 1.46577658°W /42.39838156; -1.46577658
Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Nafarroako udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Murillo».
Murillo el Fruto
Murelu Hautsi
 Nafarroa Garaia,Euskal Herria
Herriko enparantza,Andre Maria elizarekin
Murillo el Fruto bandera
Bandera

Murillo el Fruto armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Erriberri
EskualdeaErdialdea
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
BarrutiaTafalla
Izen ofiziala Murillo el Fruto
Alkatea
(2019-2023)
Arantxa Murillo Tanco
(talde independente)
Posta kodea31313
INE kodea31179
Herritarramurillotar, mureluar
Geografia
Koordenatuak42°23′54″N1°27′57″W / 42.39838156°N 1.46577658°W /42.39838156; -1.46577658
Azalera33,4 km²
Garaiera325-634 metro
Distantzia67,6 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria665 (2025:  1)
alt_left 293 (%44,1)(2019) (%52) 346 alt_right
Dentsitatea1,99 bizt/km²
Zahartzea[1]% 18,89
Ugalkortasuna[1]‰ 36,5
Ekonomia
Jarduera[1]% 79,27(2011)
Desberdintasuna[1]% 0(2011)
Langabezia[1]% 12,08(2013)
Euskara
Eremuaeremu ez-euskalduna
Euskaldunak[2]% 2.3 + % 5.0 hartzaile(2021)
Kaleko erabilera[3]
Datu gehigarriak
Webguneawww.murilloelfruto.es


Murillo el Fruto[4][a] edoMurelu Hautsi[b]Euskal Herriko udalerri bat da,Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta.Erriberriko merindadean etaErdialdea eskualdean dago,Iruñea hiriburutik 67,6 kilometrora. Altuera 325 eta 634 metro artekoa da, eta 33,40 km²-ko azalera hartzen du. 665 biztanle zituen 2025. urtean. biztanle zituen.

Herri hauAragoi ibaiaren eskuinaldean dago.Raimundo Lanas garai guztietako joterorik onenaren jaioterria, Murillo edo MureluUxueko mendilerroaren azpian dago, mendi eta ibaiaren artean,Aragoiko Erriberako hasieran.Nafarroako hegoaldeko herri tipikoa da, hedadura handi samarra du, solairu bat edo biko etxez osatua,Erriberako eskema tradizionalari jarraituz.

Bertako biztanleakmurillotarrak edomureluarrak dira.

Izena

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Murillo el Fruto edo Murelu Hautsi toponimoa beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:

Gainera, toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[5]

  • Murello Freito (1207)
  • Muriel Freyto (1237)
  • Murieyllo Freyto (1256)
  • Murieyllfreyto (1266)
  • Murilfruto (1268)
  • Murillo (1269)
  • Murelo Frigido (1277)
  • Murieyll Freito (1280)
  • Moriello Fruyto (1342)
  • Murieillo Frito (1366)
  • Muriello del Fruyto (1459)
  • Murillo del Fruto (1587)
  • Murillo el Fruto (1802)
  • Murillo Elfruto (1829)
  • Murillo Fruto (1974)
  • Murelu Hautsi (1979)
  • Murillo el Fruto (1996)

Etimologia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Murillo el Frutogaztelaniatzatutako bertsioa etaMurelu Hautsi bertsioeuskaratuaMuriello Freitonafar erromantzetik datoz.

Murillo lehen ertzak,Nafarroako beste hainbat harresik bezala,harresi batekin du zerikusia, eta ziurrenikherriko gazteluari egingo dio erreferentzia. GazteluaIX. mendeko gotorleku garrantzitsua izan zen, hiribilduaren iparraldeko muino baten gainean eraikia, eta1516anCisneros kardinalaren aginduz eraitsi zuten arte iraun zuen,Nafarroako konkista berriari eusteko. Hormen eta dorrearen aztarnak geratzen dira.

Hain zuzen ere, izenaren bigarren zatiak,Fruto edoHautsi izenak, suntsitua, eraitsia edo hautsia izateari egiten dio erreferentzia. Erromantze bertsioalatinezkoFRACTUS hitzetik dator,nafar-aragoierako fonetikari jarraiki eboluzionatu zuena,FreitoGoi Erdi Aroan eta FruitoBehe Erdi Aroan.Nafar erromantzea desagertu zenean,gaztelania inposatu ondoren, jatorrizko nozioa galdu zen, etaFruito izen tradizionalaFruto (fruitu, igali)gaztelaniazko hitzarekin parekatu zen.Murelu Hautsi neologismoaren sorrerarekin, bigarren izen horren jatorrizko esanahia jaso zen.

1964koBaionako Euskal Idazkaritzaren Euskal Herriko leku-izenen zerrendanMurillo Frutuko nolabait euskaratuta,[6] eta1979koEuskal Herriko udalen izendegian,EuskaltzaindiakMuruhielu forma proposatzen zuen, eta1990eanMurillo el Fruto aukeratu zuen arren.

Udalerri horren izen ofizialaMurillo el Fruto da,eremu ez-euskaldunean dagoenez,gaztelaniazko izena baino ez baita ofiziala.Euskaraz,Euskaltzaindiak dio euskarazko arauzko izenaMurillo el Fruto dela. Hala eta guztiz ere, euskaldunen sektore handi batekMurelu Hautsi forma erabiltzen du. Izan ere, herriko UdalakMurelu Hautsi forma erabiltzen dueuskarazko herri honi dagokiona bezala,Euskaltzaindiak proposatutakoaren ordez.

Ezaugarriak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Armarria

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Murillo el Fruto edo Murelu Hautsi herriko armarriak honako blasoi hau du:[7]

«Hondo gorri batez eta aurrean urrezko harresi batez osatuta dago, ate batekin, eta bere gainean hiru dorre, erdikoa alboetakoak baino handiagoa, dorre bakoitzaren erdian bi leiho dituena. Bi lantza garai daude erdiko dorrea inguratzen, eta beste bi txikiagoak multzoa inguratzen, guztiak ere urrezkoak.»


Bandera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Murillo el Fruto edo Murelu Hautsi herriko banderak herriko armarri dauka hondo gorri baten gainean. Armarriakkasket bat du gainean.

Geografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Murillo el Fruto edo Murelu HautsiErdialdea eskualdean dago,Aragoiko Erribera eremu naturalean.

Mugakideak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
UxueGalipentzu
SantakaraZarrakaztelu
Mendebaldea
 
Murillo el Fruto
Murelu Hautsi
 
Ekialdea
Zarrakaztelu

Inguru naturala eta kokalekua

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

HerriaErriberriko merindadearen hego-ekialdeko muturrean dago,Zangozako merindade etaTuterako merindadearekin duen mugan. Murillo edo MureluIruñea euskal hiriburutik 68 kilometrora dago.

Geografiaren aldetik,Aragoiko Erribera eskualdean dago, hau da,Aragoi ibaiaren ibilguaren behereneko aldean.[8][9]

Klima eta landaredia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Murillo edo Murelu herriko klimaren ezaugarriaknegu hotzak,uda beroak, prezipitazio eskasak eta irregularrak urte osoan zehar, iparrekozierzo haizea, etauda garaiko lehortea dira. Urteko batez besteko tenperatura 13 eta 14 gradu artekoa eta prezipitazioak 500 eta 600mm bitartekoak dira. Urteroko egun euritsuak 70 izaten dira.

Landaredia udalerriak duen klima mediterraneoaren ondorio da, eta jatorrizko zuhaitzek eta landareek gizakiaren eta nekazaritzaren eragin handia izan dute, oraindik ere pinu eta mota batzuetako zuhaixkak geratzen dira.

Estazio meteorologikoak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Murillo el Fruto edo Murelu Hautsi udalerrian ez dago estazio meteorologikorik. Hala ere,Zarrakaztelu pareko udalerrian, estazio bat dagoen, itsasoaren mailatik 343 metrora,Nafarroako Gobernuak1929n jarritako estazio meteorologikoa dago.[10]

   Datu klimatikoak (Zarrakaztelu, 1937-2020)    
 Hila  Urt  Ots  Mar  Api  Mai  Eka  Uzt  Abu  Ira  Urr  Aza  Abe  Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C)18.522.027.030.036.038.541.540.537.030.524.620.041.5
Batez besteko tenperatura maximoa (°C)9.612.015.717.922.827.630.530.125.519.913.69.819.6
Batez besteko tenperatura (ºC)5.56.99.912.016.320.522.922.718.914.59.15.913.8
Batez besteko tenperatura minimoa (°C)1.31.84.06.09.913.415.315.412.39.04.62.07.9
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C)-8.2-9.0-6.5-3.00.64.45.45.22.0-1.9-8.5-10.0-10.0
Batez bestekoprezipitazioa (mm)28.925.231.654.744.936.125.122.841.756.946.743.0457.5
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm)25.317.937.048.530.070.048.243.083.057.055.638.683.0
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm)8.67.47.59.18.75.74.14.15.68.69.39.888.5
Elur egunak (≥ 1 mm)0.70.80.40.00.00.00.00.00.00.00.00.52.4
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[11]

----

Historia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Brontzezko torkea, nekazaritza zelai batean aurkitua.Burdin Aroan datatua, K. a. 900-400

Herriaren sorrerari buruz ezer gutxi dakite historialariek, baina herria gaur egun dagoen gunetik gertu,musulmanenar-Qastil izeneko lekua izan zen ("gaztelua").860. urtean,Muhammad I.a izeneko emirkordobarra gazteluaz jabetu zen,Abd ar-Rahman III.akIruñaren aurkako borroketan suntsitu zutena,924an. Tuyibi Abd ar-Rahman ibn Yahyàren aurkaRamiro Gartzeitzek eginiko jazarpenean ere aipatzen da gaztelu hori,Estercuelgo975eko topaketaren ondoren. Historialari batzuen ustez, gaztelu hura da gaur egungo herriaren hasierako gunea.

1102anPetri I.a Santxitz erregeak Medinaceliko forua eman zien murillotarrei. Herria jaurerri izan zen eta1207anAntso VII.a Nafarroakoa erregeak 400 soldatatan neurtu zuen herriaren gaineko petxa. Antso VII.ak forua ere eman zien herritarrei urte hartan.1266anTibalt II.a erregeak herrian zituen larre, etxe, mahasti eta bestelako guztiak eman zizkien herritarrei, eta ordainetan gari, garagarra eta urteroko ehun soldata itzuli behar zioten.1269an, berriz,Olibako monasterioariZarrakaztelu etaSantakara bitarteko lur batzuk saldu zizkiola jakinarazi zien murillotarrei.

1271nHenrike I.a Nafarroako erregeak baso batzuk eman zizkion Olibako monasterioari, dohaintzan, aurretik Tibaltek bere anaia izandakoak hartutako erabakia berretsi zuen eta Murilloko edo Mureluko biztanleriari baso horien jabetza errespetatzeko agindu zuen.1331n EvreuxkoFilipe III.a Nafarroakoak Murilloko foruak berretsi zituen, aurreko errege guztiek egin bezala.XII. mendearen amaieran, herriko alkaidea Martin Martinitz Uritzekoa zen, eta1291angazteluan eginiko lanak burutu zituen.1337kourrian,Petri IV.a Aragoikoa etaFilipe III.a NafarroakoarenMaria alabaren arteko ezkontza zela eta, Nafarroako erregeak,Argeta,Santakara,Galipentzu eta Murillo el Frutoko alkateak deitu zituen.

1402an,Karlos III.a Nafarroakoak bahituran jarri zuen herria,Martin I.a Aragoikoa erregearen mesedetan, honen semeMartin I.a Siziliakoa,Zuria I.a Nafarroakoarekin ezkondu zenean. Zuria,Joan II.aren etorkizuneko emaztea etaBianako printzearen ama zen.1407koapirilaren 10ean,Karlos III.a erregeak,Erriberri aukeratu zuenErriberriko merindadeko hiriburu, eta momentu hartara arteZangozako merindadeko herri izandako Murillo el Fruto edo Murelu Hautsi,Erriberriko merindadeko herri bihurtu zen.

1423. urtean,Karlos III.a erregeak, murillotarren edo mureluarren egoera ekonomiko larria zela eta, koroari ordaindu beharreko zergen herena barkatu zien. Barkamen hura, hamar urtez luzatuko zen. Filipe Nafarroakoa, Leonelen seme, etaKarlos III.aren sasiko umea, etaAzkoiengo Juanaren, Mosen Pierres Zaharraren alaba, arteko ezkontzan,1424ean, Karlos III.ak 3500florin eskaini zizkien eta Murillo el Fruto edo Murelu Hautsi,Santakara etaPitillasko udalerriek zor zuten diruarekin ordainduko zirela agindu zuen. Dena den, Filipek ez zuen petxa haietaz gozatzeko aukerarik izan, Bianako printzeak1447an Beaumonteko Juani eman zizkiolako. Dena den,1450an Filiperen alarguna zenJoanak, dirua berreskuratzea lortu zuen.

1516an,Gaztelako armadakNafarroako Erresuma konkistatzean,Cisneros kardenalak,hiribilduko gaztelu historiduna eraistea agindu zuen.1528anAndre Maria eliza eraikitzen hasi ziren, aurreragoko elizaaurregotiko baten arrastoen gainean. Elizaren eraikuntza lanak,1582. urtean amaitu ziren. Eliza barruko erretaula nagusia bestalde Arzeizko Pedrok egin zuen1558an, eliza oraindik amaitzeke zegoenean.

XVI. mende etaXVII. mendean Murillo el Frutok hainbat liskar izan zituenCortesko markesekin, ordaindu beharreko zergak zirela eta. Herritarrek, erregeak aginduriko jaurerrira bueltatu nahi zuten, etaKarlos V.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa erregeak halaxe egin zuen1552an, baina jaurerria berreskuratzeko markesen ahalegina zela eta, gatazkek jarraitu egin zuetn1689. urterarte. Urte hartan, koroa eta markesak akordio batera ailegatu ziren, eta herritarrek markesei urtero ordaindu beharreko diru kopurua ezarri zen. Murillotarrek1845. urtera arte ordaindu behar izan zuten, jaurerriak bertan behera geratu arte alegia.

1781an herriko lehen zubia eraikitzen hasi zen,Santos Angel Otxandategiren bitartez. Honek, 112 753 errealeko gastua aurrikusi zuen. Lanak amaitzear zeudela,1787ko Zangozako uholde famatuek, zubia birrindu egin zuten.1903ra arte, ez zen zubirik eraikiko, eta ordura arte, txalupaz igaro behar ziren herritarrakZarrakaztelura joan ahal izateko.

Demografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

665 biztanle zituen 2025. urtean. biztanle zituen Murillo el Fruto edo Murelu Hautsi herriak.[12]

1842185718601877188718971900191019201930194019501960197019811991200120112021
554748741732789843864988116513601345131914501206935837740683665
Biztanleriaren tamainaUrtea600800100012001400189019201950198020102040Murelu HautsiBiztanleriaren estatistikaHonako hau Wikidata bidez sortutako biztanleria grafiko automatiko bat da. Aldaketa bat egin beharrez gero,bertan egin dezakezu.

Politika

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Murillo el Fruto edo Murelu Hautsi herriko udaletxea herriko enparantzan dago. Udalbatza udalerriko alkateak eta sei zinegotzik osatzen dute. Egungo alkatea Arantxa Murillo Tanco da,Murilloko Talde Independenteko hautagai gisa aurkeztu zena.

Hauteskundeak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Udal hauteskundeak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
AlderdiaLegealdiko eserlekuak, hasiera-urtearen arabera
19791983198719911995199920032007201120152019
Murilloko Talde Independentea-------3344
----------3
---3-474-3-
---------0-
Murilloko Herriaren Batasuna--------4--
4-3473-----
-43--------
Altobarrio--1--------
Murilloko Independenteak33---------
Independente2----------

Foru hauteskundeak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Hauek diraNafarroako Parlamenturako hauteskundeen azken bi deialdiak:

2019ko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak
AlderdiaBozak
guztira%+/-
 Navarra Suma16643,68-
 Nafarroako Alderdi Sozialista13335,00 30
 Geroa Bai287,37 4
 Ahal Dugu195,00 39
 Euskal Herria Bildu143,68 14
 Izquierda-Ezkerra30,79 2
 Nafarroako Ordezkaritza Kanabikoa30,79 0
 Vox20,53-
 Equo10,26 1
2015eko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak
AlderdiaBozak
guztira%+/-
 Nafar Herriaren Batasuna16638,34?
 Nafarroako Alderdi Sozialista10323,79?
 Ahal Dugu5813,39?
 Euskal Herria Bildu286,47?
 Geroa Bai245,54?
 Nafarroako Alderdi Popularra184,16?
 Herritarrak - Herritarron Alderdia81,85?
 Izquierda-Ezkerra51,15?
 Nafarroako Ordezkaritza Kanabikoa30,69?
 Animalien Tratu Txarren Kontrako Alderdia30,69?
 Libertate Nafarra30,69?

Udala

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Udalaren egoitza eta udaletxea herriko enparantzan dago.

UdaletxeaXVIII. mendeko oinarri karratuko harrizko eraikuntza da. Elizatik gertu dago eta beheko solairua eta horren gainean eraikitako beste bi solairu dauzka. Fatxada harlanduzko harriarekin eraikia dago. Aipagarriena barrualdeko eskailera eta hegoaldeko fatxada dira. Fatxadak harlanduzko dobela arkuak eta arku errematea duten bost leiho dauzka.XX. mendearen amaieran berrikuntza lanak egin ziren barrualdea eta kanpoaldea berrizteko. Lanek 26,4 milioi pezetako aurrekontua izan zuten eta Nafarroako Gobernua]]k diruz lagundu zuen udalerria.

  • HELBIDEA: Udaletxe Plaza, 1

Egungo banaketa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Murelu Hautsiko Udala zinegotzik eta alkateak osatzen dute, demokratikoki hautatuak. Alkatea Arantxa Murillo Tanco da,Murilloko Talde Independentea zerrendakoa. Zinegotziak 6 daude:

  • Amador Labiano Goñi (Murilloko Talde Independentea)
  • Nieves Romero Lopez (Murilloko Talde Independentea)
  • Eduardo Ortega Valles (Murilloko Talde Independentea)
  • Angel Gregorio Hilario Barrero Herrero (Navarra Suma)
  • Isidoro Garcia Gil (Navarra Suma)
  • Gonzalo Viisus Calvo (Navarra Suma)

Alkateak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

1979tik, Murillo el Fruto edo Murelu Hautsi udalerriak 6 alkate izan ditu:

AlkateaAgintaldi hasieraAgintaldi amaieraAlderdia[13]
Jesus Napal Lanas[14]19791983Nafarroako Alderdi Sozialista
Juan Manuel Alfaro Fernandez[14]19831987Alianza Popular
Gregorio Jurio Lanas[14]19871999Nafarroako Alderdi Sozialista
Javier Garriz Gabari[15]19992011Nafar Herriaren Batasuna
Javier Garriz Gabari[15]20112015Murilloko Herriaren Batasuna
Juan Carlos Gabari Sanz[15]20152019Murilloko Talde Independentea
Arantxa Murillo Tanco[16]2019jarduneanMurilloko Talde Independentea

Garraioa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Nafarroako Hiriarteko Garraioa sareko324 linea zerbitzua ematen dio udalerri honi. Herriak bi autobus geldialdi du zeharkarrikan: batFigarolerantz eta beste batTafallarantz.

 Nafarroako Hiriarteko Garraioa
 Zerbitzua  Hasiera  Ibilbidea  Amaiera ⁠
324TafallaErriberriBeirePitillasSantakaraMelidaMurelu HautsiZarrakazteluFigarol

Hirigintza

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Etxeak muino baten hegalean daude, eta gaur egun desagertuta dagoengaztelu zaharraren hesiari egokitzen zaizkion bihurgune zabaletan kokatzen dira kaleak.XVI. mendeko etxe ugari daude, burualde zabalez eta erdi-puntuko portale handiaz artikulatutako harlanduzko gorputz batzuk dituztenak; giltzarri batzuek garai hartako edoXVIII. mendeko armarriak dituzte, eta horien arteanErronkaribarreko etaArradako armak daude. Udaletxearen eraikina ere interesgarria da, barroko estilokoa, garai hartako eskailera zabal bat eta fatxadan armarrierrokoko bat gordetzen dituena.

Kultura

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Euskara

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Herriko sarreran jarritako seinale elebiduna

1400. urtearen inguruko liburu batean,Nafarroako Artxiboan gordeta etaMurillo el Frutoko petxak izenburupean, orduko murilloar edo mureluarren bizitza arruntari buruzko informazioa agertzen da. Lanak ez du datarik, ezta sinadurarik ere, baina Gil Lopitz Saratsakoak,Erriberriko notarioak, idatzi behar izan zuen1400. urte inguruan. Haren aurrean, Murillo el Frutoko laurogei bizilagunek zituzten lurrak eta horiengatik ordaintzen zuten uztaren zatia (petxa) deklaratu zituzten. Lan horretan deigarria daeuskarazko izenen ugaritasuna:Aitzurieta,Areatzea,Baratzealzinea,Baratzeberrieta,Baratzebideta,Baratzetako hodia,Buztina,Legazpea,Txorrota,Odia,Uarte,Erteko erregua,Uarteko hodia,Garipentzuko zaldua... Egia da, halaber, herrikoekMalpuent,elParral edolaTranca bezalako toponimoerromantzeak aipatzen zituztela, oraindik ere kontserbatzen direnak. Baina atentzioa ematen duenaeuskaldun lehenak ziren, ugarienak izan arren, ia bat ere gorde ez diren horietakoak.Patxi Salaberrik euskaltzainakErriberako zonalde honetako toponimiari buruzko ikerketa bat egin zuen, baita orduko bizilagunen izenei buruzkoa ere, ezizen euskaldunak baitzituzten: Johan Biperr, herriko alkatea1396an, Maria Garizu, Per Arceiz Lucea, Salvador Ederra edo García Zalduna.[17]

Luis Luziano Bonapartek,1869an, Murillo el Fruto edo Murelu Hautsi ez-euskal-eremuan sailkatu zen.[18]

Koldo Zuazok,2010ean, Murillo el Fruto edo Murelu Hautsi ez-euskal-eremuan sailkatu zen.[19]

Nafarroako Gobernuak onartutakoEuskararen Foru Legearen arabera, Murillo el Fruto edo Murelu Hautsieremu ez-euskalduneko udalerria zen, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarragaztelania zen.2001eko erroldaren arabera, herritarren % 1,51k zekieneuskaraz,2010ean % 1,47k eta2018n % 1,00k.

Jaiak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Ondasun nabarmenak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Murilloar edo mureluar ezagunak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Oharrak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. /muɾìʎo el frúto/ ahoskatua(laguntza)
  2. /muɾélu àut͡s̺i/ ahoskatua(laguntza)

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. abcde Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Euskararen Adierazle Sistema. Euskara-gaitasuna adinaren eta sexuaren arabera. EAE (eskualdeka/udalerrika). Eusko Jaurlaritza.
  3. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia..
  5. «Murillo el Fruto - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2021-08-30).
  6. Baionako Euskal Idazkaritza. (1974). «Euskal Herriko leku-izenak» Jakin 8: 164–179..
  7. Otazu Ripa, Jesús Lorenzo. (D.L. 1990). Heraldica municipal, merindad de Olite. Diputación Foral de Navarra, Dirección de Turismo, Bibliotecas y Cultura Popular ISBN84-235-0276-7. PMC911388951. (kontsulta data: 2021-08-31).
  8. (Gaztelaniaz) Mairaga-Erdialdea Mankomunitatearenwebgunean adierazten dute eskualde horretakoa dela.
  9. Euskaltzaindiak 151. arauan (5. orrialdea) dio «Aragoi beherea (-a)» izena duela Nafarroako eskualde geografiko horrek.
  10. Meteo Navarra. «Estazioko datuak - Zarrakaztelu» meteoeu.navarra.es (kontsulta data: 2021-09-01).
  11. Zarrakazteluko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (kontsulta data: 2020-08-24).
  12. «SMurillo el Fruto» www.ine.es (Espainiako Estatistika Institutua) (kontsulta data: 2021-08-31).
  13. (Gaztelaniaz)«Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (kontsulta data: 2020-05-05).
  14. abc (Gaztelaniaz)«MURILLO EL FRUTO - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (kontsulta data: 2022-05-24).
  15. abc (Gaztelaniaz)Muñoz, Sheyla. (2017-12-20). «Javier Garizek Murillo el Frutoko zinegotzi kargua utzi du» diariodenavarra.es (kontsulta data: 2022-05-24).
  16. (Gaztelaniaz)Vidondo, Aser. (2022-05-01). «Uxueko Ama Birjinarekin topaketa jendetsua» diariodenavarra.es (kontsulta data: 2022-05-24).
  17. (Gaztelaniaz)Deia. «Murelu Hautsiko euskara» www.deia.eus (kontsulta data: 2022-05-23).
  18. Luis Luziano Bonaparte.Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés,1863.
  19. Koldo Zuazo.El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.

Ikus, gainera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

 K Kaseda
 Ñ 
 Q 
 W 
 X Xabier
 Y 
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Murillo_el_Fruto&oldid=10497010"(e)tik eskuratuta
Kategoria:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2026 Movatter.jp