Munduko Rally Txapelketa (ingelesezWorld Rally Championship edotaWRC)FIAk urtero antolatzen duen nazioartekorally txapelketa bat da.1973 ezkeroztik ospartzen da.
Gaur egun 14 rally edo lasterketaz osatua dago, kirol ekitaldiak ospatzen diren unean trafikoari itxiak daude eta mota ezberdinetako lurzoruak dituzte, tartean harritxingorrak, lokatzezko asfaltoa, elurra eta izotza. Rally bakoitzak 3 egun irauten ditu, eta 15 eta 25 atalen artean banatuak daude, atal bakoitza auto banakako erlojupeko lasterketa bidez lehiatzen da. Rally edo lasterketa bakoitzaren irabazlea erlojupeko atal guztiak denbora laburrenean amaitzen dituena da.
Berez, txapelketaren barnean bi azpitxapelketa daude: Munduko Rally Gidari Txapelketa (FIA World Rally Championship for Drivers) eta Munduko Rally Automobilgile Txapelketa (FIA World Rally Championship for Manufacturers), biak ere puntu sisteman oinarritua daude, bi txapelketako proba guztiak puntuagarriak direlarik.
Juha Kankkunen lau munduko txapelketa bereganatzea lortu zuen lehenbiziko gidaria izan zen.Sébastien Loeb gaur egun arte munduko txapelketa gehien dituen gidaria da: denera 9.