XVIII. mendeko Amerikaren mapaKristobal Kolonek, Espainia eta Europarentzat Mundu Berria aurkitu zuen.
Mundu BerriaAmerika etaOzeania kontinenteak dira. Izeneurozentrikoa da.XV. mendearen amaieran europarrek Amerika aurkitu zutenez geroztik erabiltzen da, etaMundu Zaharrari —hau da, europarrek ordurako ezaguna zuten geografia eremuari— kontrajartzen zaio. Europarrek, Amerika aurkitu zen arte, uste zuten mundua eurek ezagutzen zituzten lurraldeez soilik osatua zegoela, hau da,Europa,Afrika etaAsia zirela mundu osoa.
Berdin, izen hau, ez da mundu moderno edo mundu garaikidearen sinonimo bezala interpretatu behar, azken bi kontzeptu hauek, garai historiko zehatzei erreferentzia egiten baitiete eta ez lurralde edo kontinente zehatz bati.
Kristobal Kolonen lehen bidaietan, berak zein Europan bidaia hauen berriak jasotzen zituzten pertsonek,Ekialde Urrunera iritsi zela uste izan zuten. Hala ere, bere hirugarren bidaian (1498-1500) Kristobalek berak, lurralde berri bat zela suposatu zuen, ordurarte ezezaguna zen lurralde bat. Honela,1507tik aurrera, kartografia, Amerika, kontinente berri bat bezala adierazten hasi zen,Juan de la Cosa etaMartin Waldseemüllerren lanetatik abiatuta.
Europa eta Afrika iparraldeko ardo ekoizpen toki tradizionaletatik kanpo ekoitzitako edozein ardo, bereziki Amerika iparralde eta hegoaldekoak, Hegoafrikakoak eta Australasiakoak
Mundu berriko ekoizleek ezagun egin duten ardo estilo bat deskribatzeko. Estereotipikoki,Australia etaAEBetakoKalifornia estatuan ekoiztutakoak, eta mahats barietateagatik, mahastiagatik baino gehiago deskribatua, ardo hauek helduak dira, kolore ilunagokoak, gorputz gehiagorekin, leunak, frutatuagoak eta europar produktu tradizionalak baino alkohol gehiagodunak. Izena, edozein ardogintza eskualdetan ekoiztutako ezaugarri hauetakoren bat edo guztiak dituen ardo bat deskribatzeko erabiltzen da. Alderantziz, Mundu Berrian ekoiztutako ardo bat, Mundu Zaharreko estilokotzat hartua izan liteke.
Ikus daitekeenez, Amerika beti Mundu Berritzat hartzen den bitartean, Ozeania, testuingurua eta ikuspuntuaren arabera, Mundu Zahar edo Berri bezala har daiteke.