MultihomingaIP sare batekointerneterako konexioaren fidagarritasuna areagotzen duen teknika da. Konexio bateko bi muturrek IP helbide bat baino gehiago izateko aukera ematen du (zenbait kasutan host bat eta zenbaitISPren arteko konexioa izaten da).
HostakIP helbide anitz ditu (adib. 2001: db8:: 1 eta 2001: db8:: 2 IPv6n) baina irteerako fluxuen lotura bakarrarekin. Irteerako fluxuen lotura bakarrak huts egiten duenean, helbide guztientzako konexioa hautsi egiten da.
Interfaze anitz,IP helbide bakarra interfaze bakoitzeko
Hostak interfaze anitz ditu eta interfaze bakoitzakIP helbide bat edo gehiago ditu. Lotura batek huts egiten duenean, IP helbide hori ezin izango da gehiago erabili, baina beste IP helbide guztiek lanean jarraitu dezakete.
Hau normalean multihoming bezala ulertzen dena da. “End-site”-ak irteera fluxuen loturei helbideen tokia adierazten die, bideratze protokoloaren erabilerarekin. Lotura batek huts egiten duenean,protokoloak abisatzen du bi norabidetan eta huts egin duen loturatik ez da trafiko gehiago bidaliko.
Metodo honek Link Load Balancer (edo WAN Load Balancer) espezializatu bat erabiltzen dusuebaki aparailuaren etarouterren loturen artean. Ez da konfigurazio berezi bat beharISPkorouterrean. Honek baimena ematen du lotura guztiak aldi berean erabiltzeko erabilgarri dagoenbanda zabaleraren totala areagotzeko eta buxadurak eta huts egiteak denbora errealean detektatzea trafikoa birzuzentzeko.
Multihominga sareko kanporako konexioan egon daitekeen SPOFa (Single Point Of Failure) kentzeko erabiltzen da. Baina multihominga gauzatzeko zenbait inplementazioek zapuztu dezakete estrategia hori. Bereziki, elementu hauek aztertu behar dira hori ez gertatzeko:
Upstream konektibitatea: Sare bat operazio zentro batek hornitzaile independentetara doazen irteera fluxuen lotura asko eduki behar ditu. Gainera, irteera fluxuen loturei kalteak eragozteko, hauetariko bakoitzaren lokalizazio fisikoak desberdinak izan behar dira.
Routerrak: Sareko hardwarearen pieza bakarrak host zehatz baten sare sarrerak ez ditu kontrolatu behar. Horretarakorouterrak etaSwitchak modu :berezi batean kokatuta egon behar dira.
Host konektibitatea: Host “fidagarri” batek sarera konektatuta egon behar du sare interfaze anitzen bitartez, non bakoitzak banaturik dagoenrouter edoswitch batera konektatuta dagoen. Baita ere gerta daiteke host zehatz baten funtzioa bikoiztea konputagailu anitzen bitartez, honetako bakoitzarouter edoswitch desberdin batera konektatuta egonda.
Erreferentzi erakundeak:Host bat betebeharreko ezaugarrien artean askotan nahikoa izaten da eskuragarria solik izatea erabilgarria izateko.
Huts egin dezakeen puntu bakarra kentzea lortzen da, huts egin dezakeen atal bakoitza bikoizten denean.
Multihoming egiteko,IP helbide publiko sorta bat izan behar du sare bakoitzak eta AS zenbakia ere. Hori edukita biISPrako (edo gehiagorako) konexioa ezartzea da hurrengo pausoa. Konexio hauen bideraketak BGP router batek kontrolatzen ditu.Multihoming sareko irteera lotura batek huts egiten duenean, geratzen diren loturetatik bideratzen da lotura horren trafikoa. Trafikoa besteISP eta lotura batetik bideratzearen beharraz jakinaraziko zaie beste sare guztiei.Bi lotura independente direnak eta oso desberdinak diren biISP erabiltzen dutenak, hala ere konpartitu dezakete transmisioa edotarouterra, eta hau eragozpen bat da mutihomingrentzat. Honek SPOF bat sortarazi dezake eta nabarmen murriztuko luke multihomingaren onurak.
Multihominga Internet protokoloko(IPv6) hurrengo belaunaldian ez dago estandarizaturik, oraindik multihomingerako ikuspuntu desberdinen eztabaidak daudelako.
Helbideen tartearen hornitzaile independentea erabilgarri dagoIPv6n. Teknika hau duen abantaila daIPv4 bezala lan egiten duela, hornitzaile anitzen bitartez trafikoa orekatzen laguntzen duela, eta existitzen direnTCP etaUDP sesioak mantentzen dituela.
Birzenbakipen automatikoa. Baldin eta lotura batek huts egiten badu, sare horren helbide guztiak birzenbakiturik izango dira /48 azpisare berri batean.
Host helbideen taldeen mantenamendua, AAAA erregistro anitzen erabilerarekin.