Mukiziza gorria | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Filuma | Basidiomycota |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Auriculariales |
Generoa | Tremiscus |
Espeziea | Tremiscus helvelloides Donk, 1958 |
Basionimoa | Tremella helvelloides |
Mukiziza gorria (Tremiscus helvelloides edoGuepinia helvelloides)Auriculariales familiakoonddo bat da.[1]
Gordinik bota ohi zaie entsaladei.
Kapela: 5 eta 12 cm bitarteko altuerakoa eta 5 eta 8 cm-ko zabalerakoa da errezeptakulua, belarriaren edo inbutuaren itxuran, alboan arrailduta. Ertza lobulatua eta izurtua. Gainazal leuna, pruinaduna, gorri-laranjatua edo arrosa-zurixka oinaren oinarrirantz.
Himenioa: Kapelaren azpialdea estaltzen du, arrosa kolorekoa edo gorria da, esporak heltzen direnean pruina zuriz hautseztatzen da.
Hanka: Kapelaren luzapena da eta oinarrirantz mehetuz joaten da. Arrosa-zurixka kolorekoa da.
Haragia: Nahiko lodia, zeharrargitsua, gelatinakara, kapelaren kolorekoa, baina zertxobait zurbilagoa. Usain eta zapore atseginekoak.[2]
Etimologia:Helvelloides terminoa onddoakHelvellaceae familiako genero batzuekin duen antzekotasunagatik datorkio.
Erdipurdiko jangarria. Gordinik jan daiteke entsaladan.[3]
Kolore bizi ikusgarriak (gorri-laranjatua) eta duen formagatik, ez da erraza beste espezie batekin nahaste.[4]
Ipar Amerika, Erdialdeko Amerika, Karibea, Europa, Kolonbia, Brasil, Venezuela, Errusia, Himalaiako mendikatearen eremua eta Japonia.