Mukarna (مقرنسmoqarnaspersieraz, مقرنص,mouqarnasarabieraz,mocárabesgaztelaniaz) arkitektura islamiarrekoigeltsulan tridimentsonala da, elkarren ondoan daudenprisma nahastura zintzilikatu baten itxura du,estalaktita solteak edo taldekatuak diruditenak. Oro hargangak edointradosak estaltzen jarri ohi da.
Teknika hauIranen sortu zen, eta islamiar mundu osora hedatu.Islamiar arkitekturako lehen mokarabe-formak kupulen izkinetantronpa edopetxina gisa erabiltzen ziren arren, azkar egokitu ziren beste erabilera arkitektoniko batzuetara. Mendebaldeko mundu islamikoan bereziki dinamikoak izan ziren, eta, besteak beste, sabai gangadun osoak nabarmentzeko, arkitektura elementu desberdinen arteko trantsizio bertikal jakin batzuk betetzeko eta bestela lauak izango liratekeen leihoen presentzia nabarmentzeko erabili ziren.
Almorabideek sartu zuten lehen aldiz Marokon, eta XII. mendearen hasieran erabili zuten MarrakexekoQubba Almorabidean eta FezkoAl-Qarawiyyin meskitan.Iberiar Penintsulanalmohadeek sartu zuten dekorazio mota hau, beraz ez da ageriXII mendera arte, halabaina, adibide bikainak daudeSevillako Alcazarrean etaGranadakoAlhambran.