Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Muino egileak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Grave Creek Mound,Mendebaldeko VirginiakoMoundsville herrian kokatua,Estatu Batuetako muino koniko handienetakoa da.Adena kulturak sortu zuen.

Muino egileak deitu izan diren kulturakIpar Amerikan 5.000 urteko epean lurrez osatutakomuinoak eraiki zituzten hainbat talde izan ziren. Muinoak ekintza erlijiosoetarako, zeremonietarako, hilobi modura, etaeliteen egoitza gisa erabili ziren.Kolonaurreko zenbait kulturak sortu zituzten, K.a. 3500. urtetik hasi eta XVI. mendera arte:Adena kulturak,Hopewell kulturak lehen mendeetan, etaMississipiko kulturak IX. mendetik aurrera. Kultura horiekAintzira Handien,Ohio ibaiaren etaMississippi ibaiaren arroetan bizi izan ziren. Lehen muinoa K.a. 3500. urtean hasi ziren eraikitzen bertakoindigenakWatson Brake deritzon gunean, gaur egungoLuisianan,Egiptonpiramideak eraikitzen hasi baino 1.000 urte lehenago.

XIX. mendetik, aditu nagusiek kontsentsuz onartzen dute muinoak Amerikako indigenek egin zituztela. XVI. mendeko espainiar esploratzaileek kontaktuan izan zuten Mississippi kulturako azken aldiko zenbait hirirekin. Estatu Batuak mendebalderantz hedatzen hasi zirenean, bi mende geroago, eskualde horietakoamerindiarrek ez zuten gogoan muinoak sortu zituzten zibilizazioak.

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Muino_egileak&oldid=7318366"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2026 Movatter.jp