Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Gizarte-mugimendu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mugimendu sozial» orritik birbideratua)
21. Korrikaren lekukoa,Milafrangan (Lapurdi).
Nekazarien kale agerraldiaJakartan.
Lanaren eta askatasunaren aldeko Washingtongo martxa nonMartin Luther Kingek "I have a dream" hitzaldi ospetsua eman zuen..

Gizarte-mugimendua edomugimendu soziala hainbat kide elkartzeko asmoz sortutako talde antolatua da, xede edo eskakizun jakin batzuk aldarrikatzeko eta lortzeko helburua duena.[1] Normalean,gatazka sozial edo politiko baten inguruan sortutako talde informala da, norbanakoek edota antolakundeek osatutakoa. Gizarte mugimenduak helburu desberdinak izan ditzake, besteak beste erresistentzia edogizarte aldaketa.

Gizarte-mugimendu motak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Asko dira. Hona hemen zabalduenak:

  • Sindikalismo: Langileen eskubideen aldeko erreibindikazioak.
  • Ekologismo: Izadiarekin lotzen den gizartea defenditzen du.
  • Espezismoaren aurkako mugimendua: Gizakien eta animalien arteko berdintasun sozial, juridiko eta morala defendatzen du.Beganismoarekin lotura estua du.
  • Bakezaletasun: Gerrak eta helburu politikoak dituen edozein indarkeria mota arbuiatzen du.
  • Feminismo: Gizonak eta emakumeak gizartean parekatzea du helburu.
  • Antirrazismo: Arraza edo etnia dela-eta gizakien artean edozein diskriminazio baztertzen du.
  • Antifaxismo: Eskuin-muturreko ideologien aurkako mugimendua.
  • LGBT mugimendua: LGBT kolektiboaren parte den edozein pertsonaren diskriminaziorik eza eta eskubideen aldarrikapena defendatzen ditu
  • Antikontsumismo: Merkatuak eragindako gehiegizko kontsumoaren aurkako jarrera.
  • Globalizazioaren aurkako mugimendu:Globalizazioa deiturikoak eragindako desberdintasunak salatzen ditu.
  • Laizismo: Erlijio nagusirik gabeko estatua defendatzen du, hau da, Laikoa.
  • Askapenaren teologia: Mugimendu katolikoa pobreenen alde.
  • Euskararen aldeko mugimenduak: Hizkuntzaren eskubideak eta ahalmenak defendatzen diztuzte.

Ezaugarriak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Hauek dira elkarrekin dituzten ezaugarri batzuk:

  • Gizabanakoen, taldeen eta erakundeen arteko interakzio-sareak dira.
  • Nortasun partekatua dute, kide izatearen zentzua biltzen ditu.
  • Arazo edo gatazka amankomun batetik abiatuta antolatzen dira.
  • Gizarte-ordena aldatzeko ekintza kolektiboko estrategiak garatzen dituzte.
  • Kideek denboran irauten duten lotura egonkorrak dituzte.[2]

Ikus, gainera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. Euskalterm: [Soziologia Hiztegia] [2018]
  2. Alejandro Balbiano ,Politica y ciudadania, Santillana 2013.

Ikus, gainera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola


SoziologiaArtikulu hausoziologiari buruzkozirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukiaosatuz.
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Gizarte-mugimendu&oldid=9942498"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp