Mrs. Robinson | |
---|---|
![]() | |
Simon & Garfunkelenmusika-lana | |
Egilea(k) | Simon & Garfunkel |
Argitaratze-data | 1968 |
Izenburua | Mrs. Robinson |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | folk-pop(en)![]() |
Hizkuntza | ingelesa |
Deskribapena | |
Honen parte da | Bookends |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | baliorik ez |
Hitzak | Paul Simon |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Paul Simon |
![]() ![]() |
«Mrs. Robinson» (euskaraz: «Robinson andrea»)Paul Simonek idatzitako etaSimon and Garfunkel bikoteak abestutako abesti baten izenburua da. Disko single moduan 1968an plazaratu zuten eta Estatu BatuetanBillboard Hot 100 zerrendaren lehenengo postua lortu zuen; arrakasta bera aurretikThe Sounds of Silence abestiarekin lortua zuen bikoteak. Abesti honen bertsio batThe Graduate 1967ko filmaren soinu-bandan agertu zen. Azkenik, abestiaBookends albumean jaso zuten.
Kalifornia estatukoLos Angeles hiri ingurua. 21 urtetako Benjamin Braddock gaztea (Dustin Hoffman)unibertsitatean graduatu berria da eta oporrak etxean pasatzeko itzuli berria da. Bere gurasoen lagunak diren Robinson senar-emazteak beragatik interesatzen dira. Senarrak Benjamin bere alaba Elaine-kin (Katherine Ross) ateratzea nahi du, aldiz, haren emaztea den Robinson andreak (Anne Bancroft) Benjaminekinharreman sexualak izan nahi ditu. Filmaren bigarren atalaren zenbait momentutan abestia soinu-banda gisa agertzen da.
Peter Barten artikulu baten arabera,The Graduateren zuzendariak,Mike Nicholsek, soinu-bandarako Simon and Garfunkelen abesti baten bat nahi zuen. Ekoizleak,Larry Turmanek,Simoni hori eskatu zion, hau da, filmarako hiru abesti prestatzeko. Baina hilabete haietan Simon lan gainezka zegoen eta abestiak entregatzeko unean ez zuen ezer. Orduan Nicholsek bere konposizioak erakusteko eskatu zizkion. Simonek kantu bakarra zuen,Eleanor Roosevelt etaJoe DiMaggiori eskainita, «Mrs. Roosevelt». Abestia entzun ondoren, Nicholsek garbi zuen eta horrela azaldu zion Simoni:Orain abestiaMrs. Robinson da, ezMrs. Roosevelt'.[1]