Mozarabiarrak (arabieraz:مستعرب,musta’rib,"arabiartua",gaztelaniaz:Mozárabe)Iberiar penintsulako lurraldemusulmanetan bizi zirenkristauak ziren[1].Erdi Aroan erabili zen batez ere kontzeptu hau. Hitzarmen batzuei esker, nolabaiteko autonomia mantentzea lortu zuten, emir eta kalifen begiradapean beren lege eta erlijio errituak mantendu zituztelarik[2].Bisigodoen ondare zenmozarabiar erritua gaur egun oraindik ere erabiltzen da Kordobako kapera batean.
(...) Perfecto izeneko apaiz batek kristautasuna zabaltzen zuen eta uko egiten zion jendaurreanMahomari. Horregatik, heriotza-zigorra jaso zuen. Perfectoapaizari zigorra ezartzera zihoazenean (850eko apirilaren 18an), hark iragarri zuen urtebete igaro aurretik hil egingo zela Nasar xanbelana.Profezia bete egin zen, eta mozarabiarrek pentsatu zutenJaungoikoak onartu egin zuela Perfectoren portaera. Hori dela eta, Mahoma iraintzen hasi ziren jendaurrean, Gobernadore musulmanek berehala hil zituzten biraogile horiek. Hala,martiri bihurtu ziren Juanmerkataria, Paulodiakonoa, Sanchogudaria eta beste hainbat.
Bi alderdiek oso jarrera argia izan zuten hasiera-hasieratik: mozarabiarren iritziz, Naserren heriotzak agerian utzi zuen Jainkoa Perfectoren portaerarekin bat zetorrela; eta agintari musulmanekKorananen aginduak bete zituzten, eta horregatik, bortizki hil zituzten jendaurrean eta eskandaluz Mahomaren eta haren erlijioaren aurkabirao egin zuten guztiak.
Espainian adibide onak dituguarte mota honetakoakGaztela eta Leonen bereziki (San Miguel de Escalada, Santiago de Peñalba, San Salvador de Palat del Rey eta Santo Tomás de las OllasLeonen, San Cebrián de Mazote, Santa María del Castillo de Trigueros del Valle eta Santa María de WambaValladoliden, San Baudelio de BerlangaSorian eta San Salvador de TábaraZamoran).
Katalunian aberatsa da ondare mozarabiarra: Sant Quirze de Pedret, Santa María de Marquet, Aant Cristòfol (Vilasar de Mar), Sant Julià de Boada eta Santa Maria de Matadars.Galizian, Celanovako San Salvadorren.Euskal Herrian, azkenik, adibide bakarra dagoRibaforadan (San Blas eliza).
Portugalen bestela Igreja Matriz de Lourosa, Museu Machado de Castro eta Museu de Alberto Sampaio aipatzekoak dira.
Literaturari dagokionez, erlijio arlokoa beti ere, aipatzekoak diraLiébana aldean (Kantabria) gordetako"Comentarios al Apocalipsis" izeneko miniatura eta eskuizkribu argiztatuak. BaitaLeongo katedralaren antifonarioa ere. Toledo eta Kordoban ere testu ugari idatzi zituzten.
Kantu bisigotikoa edo hispanikoa ere deituta, musika greko-erromatarraren oinordekoa da. Egitura sinplekoak, salmodiak, himnoak, "lectione"-ak, "responsorio"-ak, antifonak, alleluiak eta katu melismatikoak edo tropoak (Kyrie, Gloria, Credo, Sanctus, Agnus Dei) barne hartzen ditu.
Bi tradizio handitan sailkatu daitezke: Alde batetik, Penintsulako iparraldean gaztelar eta leondar tradizioa. Bestetik, hegoaldean garatutakoa (toledarra), Sevillan sortutakoa ziur aski. Mozarabiarrak iparralderantz migratu ondoren, errioxar tradizioa ere sortu zen.
Eskuizkribuak, bestela, multzo hauetan kokatzen dituzte:Liber commicus, Liber psalmarius et canticorum, Liber hymnorum, Liber psalmographus, Manuale, Antiphonarium, Liber orationum, Liber sermorum, Liber ordinum, Liber horarum, Liber precum, Liber mixtus/misticum eta Bibliako kodexak.