1889anParis Olympiaren jabe ere bazenJosep Ollerrek eraiki zuen. Eraikinaren goialdean duen eta izena ematen dion kolore gorriko errota baten imitazioagatik da ezaguna.Moulin Rouge Parisko gaueko ikur enblematiko bat da, eraikinak oraindik jarraitzen duen historia aberats bat du.
Duela ehun urte baino gehiagotik,Moulin Rouge turista askorentzako, ezinbestean bisitatu beharreko tokia da.Moulin Rougek gaur egun,Belle Époquearen giro bohemioa sentitu nahi dutenentzako ikuskizun barietate handia eskaintzen du, giro hau oraindik eraikinaren barnean ikus daitekeelarik. Hala ere, PariskoMoulin Rougeren izena eta estiloa mundu osoko beste kabaret askok imitatu dituzte.
Andrey BelykMoulin Rougeri buruz zera idatzi zuen,Alexander Bloki zuzendutako1906ko gutun batean, "Infernuko Taberna" bezala deskribatuz, lekaioak deabruak bezala janzten diren toki bat.
«
Batzuetan nire zerraldotik irteten ausartuko nintzateke Parisko gaueko jazz ekitaldietara joateko, non koloreen bidez asimilatuz, hauei buruz hausnartuko nuke suaren aurrean. Ni nire etxeko hil korridore batetik ibiltzen ikusia izango nintzateke, eta eskailera malkartsuzkoespiral ilun batetik jaisten; Montmartrera klandestinoki abiatuz,Moulin Rougeko gurutzekoerrubigartsuak ikusteko irrikitan. Noraezean joan nintzen hor zehar, ondoren luma, margotutako ezpain arrunten eta betile beltz eta urdinen eldarnioa ikusteko sarrera bat erosi nuen. Oin biluziak, izterrak, besoak eta bularrak nire gainera botatzen ziren arropa zeharrargitsuen bits gorri-odolaren bidez. Janzkiak eta okertutako sudurrak korridorea beteko zuten zapi eta txaleko zuriekin jantziak, euren eskuak bastoietan ezarrita. Orduan neure burua pub batean aurkitu nuen, non deabruak berak likoreak zerraldo batean (ez mahai batean) zerbitzatzen zituen: "edan ezazu, kaikua!". Edan ondoren zerrenda gartsuek banatutako zeru belzpean itzuli nintzen, hauekin nire betileetako orratz distiratsuek markatu zuten. Nire sudurraren aurrean,bonbin eta zapi beltzen korronte batek bere pultsazioa jarraitzen zuten, gaueko ederrek zeramaten lumetatik berde-urdinxka eta laranja bitsatuz: niretzat guztiak bat bakarra ziren, nire begiak itxi behar izan bainituen lanpara elektrikoen erradiazio jasanezinaren ondorioz, hauen astindutako garrak nire betazalpean dantzan egongo liratekeenak etortzeke dauden gau askorengatik urduri.
Parisko gaueko bizitza deskribatzen duen liburuak (People's Almanac) jatorrian1890eko hamarkadanstripteasea egin izanari sinesgarritasuna ematen dio, ikuskizunak pixkana-pixkana arropak kentzen ari zen emakume bat erakutsiko zuen, gorputza ziztatzen ari zaion arkakuso baten alferreko bilaketan. Garai honetanMoulin Rouge zeinFolies Bergère agertokian erdi biluzik etatableau vivantak egiten ari ziren emakumeen dantza bat agertzen zen ikuskizun mota hau erakusten gaueko aitzindariak izan ziren.Moulin Rougen1907an agertu zen aktorerik ezagunenetako batGermaine Aymos izan zen, hiru maskor txikirekin janzten lehenetako bat izan zena.