Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Motorola

Wikipedia, Entziklopedia askea
Motorola
Datuak
Izen ofiziala
Motorola, Inc. etaGalvin Manufacturing Corporation
Motanegozioa,enpresa etamultinazionala
Jarduera sektoreatelekomunikazioak
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Jarduera
KidetzaANGA(en)Itzuli
Eskumendekoak
Enplegatuak53.000(2019)
Ekoizpena
Agintea
Zuzendari exekutiboaGreg Brown(en)Itzuli
Egoitza nagusi
Zeren jabe
Historia
Sorrera1928koirailaren 25a
Sortzailea
Desagerpena2011kourtarrilaren 4a
Jasotako sariak
webgune ofiziala
Facebook: MotorolaTwitter: MotorolaInstagram: motorolaLinkedIn: motorolaYoutube: UCJkBIeTewoQGgtviUe5LH_gEdit the value on Wikidata

Motorola, Inc.Amerikako Estatu Batuetan sortutakotelekomunikazio etaelektronikaenpresamultinazionala da.

1928an sortu zuten Paul eta Joseph Galvin anaiekChicagon, hasiera batean garaiko irratiek bateriarekin funtzionatu ordez etxekokorronte elektrikoarekin funtzionarazteko.Irratiaren eboluzioan jardunda, enpresawalkie-talkien industrian murgildu zen, eta geroagotelefono mugikorren aintzindari izatera pasa zen, izan ere, Motorolak lehenbiziko mugikorra sortu zuen, etaflip phone (tapa bisagradun telefonoa) izenaren patentea lortu zuen.

Motorolaktelefonia mugikor sareen azpiegiturak ere diseinatu eta saldu zituen, hala nola estazioak (antenak) eta seinale anplifikagailuak. Telebista arloan ere jardun zen,dekodifikadoreak, bideo grabagailuak eta definizio handiko telebistarako ekipamenduak ere ekoitziz. Negozio eta gobernuentzakotelekomunikazio sare seguruak eraiki zituen, etaIridium izenekosatelite artifizialenkonstelazioa bidali zuen espaziora.

2007 eta2009 urteen bitartean 4,3 mila milioiestatubatuar dolarreko galerak izan ondoren,2011kourtarrilaren 4an korporazioa bi konpainiatan banatu zen,Motorola Mobility etaMotorola Solutions.[1]2012komaiatzaren 22anGooglek Motorola Mobility erosi zuen.[2]

Motorolaren banaketaren ondoren,Motorola Mobilityktelefono mugikorren, telebista dekodifikadoreen etakable modemen ekoizpenari heldu dio.

Motorola Solutionsek telekomunikazio azpiegiturak eta negozioei zuzendutako zerbitzuak kudeatzen ditu.

EgoitzaChicago inguruko Schaumburg hirian dauka.

Historia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

1928anChicagon Galvin anaiekStewart Battery Co. izeneko bateria kentze negozioa erosi zuten, etaGalvin Manufacturing Corporation sortu zuten, bost langilerekin, ondaretzat 565estatubatuar dolar eskudirutan eta 750 dolar gehiago erremintatan zituela. Hala, konpainiaren lehen produktuaren diseinua garatu zuten, bateria kentze gailu bat. Gailu honek ahalbidetzen zuen garaiko bateria-irratiek etxeko korronte elektrikoaren bidez funtzionatzea, bateria alde batera utziz. Bateria bidezko irratiak zaharkitu ondoren, bateria kentze gailua ere ekoizteari utzi zion konpainiak.

1947an konpainiakMotorola izena hartu zuen, nahiz eta1930etik marka komertzial modura erabiltzen zen,automobilentzako lehenengo irratia garatu zutenetik hain zuzen. Irrati ekipoa auto saltzaileen bilera batean aurkeztu zen, eta marketin baliabide moduraMotor hitza eta-ola atzizkia batu zituen.1920ko hamarkadan konpainia ugarik erabili zuen "-ola" atzizkia soinuarekin lotutako gailuak merkaturatzeko, horien artean aipagarrienak "Radiola", "Vitrola" edo "Rockola".

1936an Paul GalvinEuropako bidaia batetikEstatu Batuetara bueltatu ondoren, gerra giro handia zegoen, eta1940an,Bigarren Mundu Gerra hasi eta urte betera, Motorolak Handie-Talkie AM irratia sortu zuen, lehenengowalkie-talkiea. Estatu Batuetakoarmadak erabili zuen, eta 100.000 aletik gora saldu ziren.

1960ko hamarkadaren amaieran Motorolaktelefonia mugikorraren garapenean lan egiten hasi zuen, eta hamabost urte geroago lehenengotelefono mugikorra merkaturatu zuen,Motorola DynaTAC izenekoa.

1990ko hamarkadaren bukaeratik aurrera konpainiak hainbat porrot jasan zituen, hala nolaIridium proiektua.Iridium 77 satelite artifizialek osatutako konstelazioa da, eta mundu osoan zehar telefonia mugikoreko komunikazioak eskaintzen ditu.1998koazaroaren 1.an funtzionatzen hasi zuen, eta urte bat geroago porrot egin eta saldu behar izan zuten.

2000ko hamarkadan konpainiaren zerbitzu batzuk saldu ziren, telefonia mugikorraren negozioan finkatzeko, eta langile mozketa gauzatu zen, 150.000 izatetik 69.000 inguru izatera.

2011n Motorola bi enpresatan zatitu zen,Motorola Mobility etaMotorola Solutions, lehenengoak gailu mugikorraren inguruan jarduteko eta bigarrenak enpresa eta gobernuentzako zerbitzuak eskaintzeko. Urte bereanGooglek Motorola Mobility erosi zuen,Androidsistema eragilea sustatu nahian, eta azken aldian Motorolak telefonia mugikorrean galdutako lehiakortasuna berreskuratzen hasi du.

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. The Wall Street Journal. «Motorola Is Split Into Two» (Noiz kontsultatua: 2013-06-11).
  2. «Google Official Blog: "We’ve acquired Motorola Mobility"» (Noiz kontsultatua: 2013-06-11).

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Motorola&oldid=7855939"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp