Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Morena Herrera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Morena Herrera

Bizitza
JaiotzaEl Salvador, 1960 (64/65 urte)
Herrialdea El Salvador
Jarduerak
Jarduerakgiza eskubideen aldeko ekintzailea
Jasotako sariak
ikusi

Morena Herrera (El Salvador,1960) bere herrialdeanabortatzeko debekuaren aurka egindako lanagatik aitortutakofeminista etagiza eskubideen aldekoaktibista da.Las Dignas erakunde feministako kide sortzailea izan zen 1990ean.Agrupación Ciudadana por la despenalización del Aborto-ko presidentea da, baitaLa Colectiva Feminista para el Desarrollo Local-eko kide eta sortzailea ere.[1]

Biografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Filosofia Iberoamerikarreko Doktorego Ikasketetan lizentziatuaEl Salvadorko Unibertsitatean, Genero Harremanetan masterra egin zuenGeronako Unibertsitatean eta Tokiko Garapenean masterra duJosé Simón Cañas Erdialdeko Amerikako Unibertsitatean. Ikerlaria da,femizidio, hiritartasun, emakumeen parte-hartze politikoa, emakumeen mugimendu sozialak eta abortuaren erabateko kriminalizazioaren ondorioei buruzko lanak burutu ditu.

El Salvadorreko Gerra Zibilean, gerrillari eta askatasunaren defendatzailea izan zenFarabundo Martí Askapen Nazionaleko Frontearen (FMLN)Estatu Batuek lagundutako gobernuaren aurka.[2][3]

1990eanLas Dignas erakunde politiko feministako kide sortzailea izan zen, 1990eko uztailean El Salvadorreko Bake Akordioen aldiaren atarian sortua, gatazka armatuak zuzenean kaltetutakoek.[4] Akordioek emakumeen eskubideak babesteko gabezia salatu zuen:

"Akordio horiek hutsune handiak utzi zituzten emakumeen eskubideetan. Beste era batera borrokatu behar nuela ohartu nintzen. Emakumeen eskubideak giza eskubideak dira eta lehentasuna izan behar dute".[5]

Abortuari dagokionez, 1997tik emakumeen egoerak txarrera egin zuen, kasu guztiak legez kontrakoak zirela jo zuen zigor kodeak (aurretik emakumearen bizitza arriskuan zegoenean, edobortxaketaren biktima zenean, baimenduta egon zen).[6] Herrialdea hertsikikatolikoa denez, abortua onartezintzat jotzen da, baita arazo asko dituzten haurdun dauden nerabeentzat ere.[3] 2009an,Agrupación Ciudadana por la Despenalización del Aborto Terapéutico Ético y Eugenésico taldearekin lanean hasi zen, orain zuzentzen duen taldearekin.[1] 2013an, El Salvadorko Auzitegi Gorena "arduragabea" zela adierazi zuen, gaixo terminala zen emakume bati, erditzetik bizirik irauteko aukerarik ez zuenari, abortua ukatu zionean.[7]

Sariak eta Aitortzak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  • 2015eko urtarrilean, bere lanaAmnistia Internazionaleko txosten batean argitaratu zen.[8]
  • 2016an,BBCk aitortutako 100 emakumeetako bat izendatu zuten El Salvadorren emakumeen eskubideei egindako ekarpenengatik.[9][10][11]

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. ab«Morena Herrera: “Vamos a sacar a ‘las 17’ de las cárceles de El Salvador”» www.pikaramagazine.com.
  2. «Morena Herrera "Ninguna causa es tan importante como para postergar os derechos y demandas de las mujeres"» www.pensamientocritico.org.
  3. ab El Salvador: Meet the former Marxist guerrilla fighting for reproductive rights in a country where there are none. The Independent 5 de julio de 2016.
  4. «Quienes somos Las Dignas» LAS DIGNAS | EL SALVADOR.
  5. «Desafiando la prohibición total del aborto en El Salvador» www.amnesty.org.
  6. Defying El Salvador’s total ban on abortion. Amnesty International 15 de enero de 2015.
  7. El Salvador court denies seriously ill woman abortion. BBC 13 de mayo de 2013.
  8. España, Amnistía Internacional. «Morena Herrera, desafiando la prohibición total del aborto en El Salvador» www.es.amnesty.org.
  9. Redacción. (21 de noviembre de 2016). Quiénes son las 9 latinoamericanas en la lista de las 100 mujeres del 2016 de la BBC..
  10. «Las 100 mujeres “inspiradoras e influyentes” del 2016, según la BBC» aristeguinoticias.com.
  11. BBC 100 Women 2016: Who is on the list?. BBC 21 de noviembre de 2016.

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola


BBCren 100 emakumeak 2016an
Alicia KeysAline Mukovi NeemaAmna SuleimanAmy RokoAsel SadyrovaAshwaq MoharramBabs FormanBecci WainCarmen AristeguiCarolina de OliveiraCat HulbertChan Yuen-tingChanira BajracharyaZheng ChuranCindy MestonConchi Reyes RíosCorinne MaierDalia SabriDenise HoDoaa el-AdlDwi HandaEgge KandeElinah Ntombi WamukoyaErin McKenneyErin SweenyEvelyn MirallesFunke-Bucknor ObrutheGcina MhlopeGouri ChindarkarHeather RabbattsHeloise LetissierIeshia EvansIsabella Springmuhl TejadaIskra LawrenceJamilah LemieuxJane ElliottJanet Ni ShuilleabhainJeanette WintersonJudi AubelJune Eric-UdorieKarima BalochKartika JahjaKatherine JohnsonKathy MurrayKhadija IsmayilovaLhakpa SherpaLiliane LandorLiv LittleLois StrongLubna TahtamouniLucy FinchMallika SrinivasanMao KobayashiMariana CostaMarne LevineMarta Sánchez SolerMarta Vieira da SilvaMaryMary AkramiMegan BeveridgeMercedes DorettiMorena HerreraNadia KhiariNadiya HussainNaema AhmedNagira SabashovaNatalia Ponce de LeónNay el-RahiNeha SinghOmotade AlaladeOu XiaobaiPashtun RahmatPaula HawkinsPrathiba ParmarRachida DatiRakefet Russak-AminoachRebecca WalkerRiham El HourRenee RabinowitzSaalumarada ThimmakkaSeyhan ArmanSherin KhankanShirin GeramiShriti VaderaSian WilliamsSimone BilesStephanie HarveyStephanie Yim BellSunny LeoneTraci HoupapaUm-YehiaViktoria ModestaWinnie HarlowYasmine MustafaYuliya StepanovaZoleka MandelaZulaikha PatelTess AsplundThuli MadonselaMaria Zakharova
...
<<2015 -2017 >>
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Morena_Herrera&oldid=10039608"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoria:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp