Karraspina elata | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | ||||||||||||||||||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Filuma | Ascomycota | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Pezizomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Pezizales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Morchellaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Morchella | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Morchella elata Fr., 1822 | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Karraspina elata (Morchella elata)Morchellaceae familiakoonddoespezie bat da.[1] Lehortzea komeni da eta prestatu aurretik berriz hidratatzea, sindrome Hemolitikoa eta zerebelosoa saihestu ahal izateko. Luzaroan egosi behar da 70 gradutik gora.
15 cm arteko altuerakoa.
Kapela: Konikoa, ertza oinari itsatsita, mutur akutua, saihets bertikalekin osatua, paraleloak eta anastomosatuak zeharkako trenkada txikien bitartez, gelaxka irregularren antzeko bat, erle abaraska gisa eratua; marroi argi kolorekoa, pixkanaka ilunduz doana ertzetik hasita eta batez ere, saihetsen goialdean.
Hanka: Barnehutsa, oso irregularra, zilindrikoa, kapelaren antzeko luzeraz gainazal furfurazeoa eta kizkurra; zuritik krema-zurira doan kolorekoa.
Haragia: Zurixka eta elastiko samarra; usain eta zapore gutxikoak eta hautemanezinak.[2]
Etimologia:Morchella terminoa "morchel" hitzetik dator, onddoetarako alemaniar hitz zahar batetik.Elata epitetoa latinetik dator, liraina esan nahi duen "elatus" hitzetik. Bere formagatik.
Jateko bikaina, egosi edo lehortu ondoren, izan ere,Morchella guztiei egin behar zaie hori, gordinik ez kontsumitu inolaz ere.[3]
Morchella conica etaMorchella hortensis delakoekin, hau landatutako lurretan hazten da, hala nola, baratzetan, lorategietan eta berotegietan.[4]
Udaberriko espeziea da, gai organikoetan aberatsak diren lekuetan taldeka hazten da.[5]
Ipar Amerika,Erdialdeko Amerika, Peru, Txile, Europa, Errusia,Afganistan,Zipre, Japonia, Australia eta Zeelanda Berria.