Montorsoli | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Florentzia, 1507 |
Heriotza | Florentzia, 1563koabuztuaren 31 (55/56 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | eskultorea etaarkitektoa |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijio-ordena | Servite Order(en)![]() |
Giovanni Angelo Montorsoli (Florentzia,1507 –1563koabuztuaren 31)italiar elizgizon, eskultore eta arkitektomanierista izan zen.
MontorsoliMichelangeloren estiloko eskultore manieristen ordezkari izan zen, etaAndrea Ferrucci (ziur asko haren irakasle),Silvio Cosini etaGiovanni Rustici artisten hurbilekoa. Behin baino gehiagotan lan egin zuen Michelangelorekin, eta FlorentziakoSan Lorentzo basilikako sakristia berrian San Kosme egin zuen Andre Mariaren ondoan.
Sannazaro poetaren hilobia egin zuen, bestalde,NapolikoSanta Maria del Parto a Mergellina elizarako (1530). Lan horri lasaitasun klasikoa antzematen zaio oraindik ere. Dena dela, Michelangeloren eraginaGenoako San Mateo elizakoPietatea (1543) lanean ikus daiteke, eta batez ere,Sizilian egin zituen hainbat iturritan:Fontana di Orione (1553, Messina) eta, gehienbat,Fontana del Nettuno (1557, Messina),Eszilaren buztan bihurriarekin -Berniniren barrokismoaren aitzindari-. Lan ugari eta era askotakoak egin zituen. Ospe handia izan zuen antzinako estatuen berritzaile gisa, etaLaokoonteren zaharberritzea ere agindu zioten. Jaietarako apaingarriak eta hilobiak ere ugari egin zituen.
![]() | Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:Montorsoli![]() |