Montenegroren jatorrizko izenCrna Gorak "Mendi Beltza" esan nahi du, lehen, itsasotik ikusita, oihan ilunek Alpe Dinarikoetako magalak betetzen zituztelako. Mendebaldeko Europako hizkuntza gehienetan, halere,venezierazkoMonte Negro hitzak ("Mendi Beltza") hartu dira herrialdea adierazteko. Izan ere,Erdi AroanVenezia Errepublikak eremu horien gaineko boterea zeukan. Nolanahi ere, beste hizkuntza batzuek, batez ere aldamenekoek, beren era darabilte:albanieraz,Mali i Zi;grezieraz,Μαυροβούνιο;errumanieraz,Muntenegru;turkieraz,Karadağ etaislandieraz,Svartfjallaland (hau da, "Mendi Beltzetako Herria").
Izenak dioen bezala, Montenegro oso herrialdemenditsua da, Balkanetan gehien higatua izan zen eskualdea azkenIzotz Aroan. Herrialdeko gailurraZla Kolata da (2.534 m),Prokletije mendietan. Lurraldea Serbiaren eta Albaniaren mugako mendi garaietatik hedatzen da, kostaldekoordoki esturaino. Ordoki hori, bi eta sei kilometro artekoa, iparraldean supituki eteten da Lovcen eta Orjen mendiak itsasora iristen diren lekuan. Eskualdekarstikoa 1.000 metro inguruko garaieran dago, zenbaitmendi ia 2.000 metroraino iristen baitia, Orjen mendia bezala (1.894 m). Behereen dagoen eskualdeaZeta ibaiaren ibarra da, 500 metro inguruan.
Montenegroko lehenengo biztanleak iliriarrak izan ziren.K. o. 9. urteanerromatarrek konkistatu zuten, etaIliricum probintzian sartu zuten. Historialarien arabera,IV. menderako erabat erromatartuta zegoen, etalatina zen eguneroko hizkuntza.
Tribu eslaviarrek eta iliriar erromatartuen ondorengoekDukljako dukerria sortu zuten. 1077anGregorio VII.aaita santuak dukerria onartu zuen eta Mihailo Vojislavljević bihurtu zen bertako errege. Bertatik sortu zen Serbiako Printzerri Handia,Stefan Nemanjaren gidaritzapean, etaZeta Printzerria izena eman zitzaion.1360 hamarkadarako estatu independentea zen etaInperio otomandarrak inguruan eragin handia zuen arren, ez zuen inoiz Zeta Printzerria bereganatu. Kostaldea, hala ere,Veneziako Errepublikak kontrolatu zuen 1470etik 1797ra arte. Garai horretan Montenegro izena sortu zen.
Montenegroko erresumaren aldarrikapena (1910)
1516anĐurađ Crnojević printzeak abdikatu zuen, Vavil artzapezpikuaren alde, eta Montenegro estatuteokratiko bihurtu zen.1851an Danilo II.a zen artzapezpiku printzea, baina ezkondu eta apaizgoa utzita, Montenegro sekularizatzeko bidea hasi zuen.1878an printzerri guztiz independente bihurtu zen.1910eanerresuma izendatu zuten, Nikolas I.aren agintepean.1912anOtomandar Inperioari gerra deklaratu zion. Horren ondorioz, lurralde batzuk irabazi zituen, baina gerra garaian lortutakoShkodër hiriari uko egin behar izan zion. Hiri garrantzitsu horiAlbania estatu sortu berriaren esku geratu zen.
Lehenengo Mundu Gerran aliatuen alde agertu zen.Austria-Hungariako inperioak bere kontrolpean izan zuen1918ra arte. Urte horretan Montenegro etaSerbiako erresumaren arteko batasuna bultzatu zenPodgoricako batzarrean.Bigarren Mundu GerranItaliak bereganatu eta Kotor eremuan sartu zuen. Lurralde horietan jatorri italiarreko populazioa zegoela eta, Italiako erresumara anexionatu zuen.
1945etik1992ra MontenegroJugoslaviako Errepublika Federal Sozialistaren barnean egon zen. Federazioa osatzen zuten sei errepublika subiranoetako bat zen etaPodgorica hiriburuak, garai hartan,Titograd izena izan zuen, Jugoslaviako agintariJosip Broz Titoren omenez.1992anJugoslavia desegin zen eta Montenegroko biztanleek erreferendum bidez Serbiarekin batera segitzea erabaki zuten,Serbia-Montenegro deituriko estatuaren baitan. Erreferendum horretan parte hartzea txikia izan zen, musulmanek, albaniarrek eta gutxiengo katolikoak abstentzioaren alde egin zuten eta. Batasunaren aurkakoen arabera, propaganda ofiziala desegokia izan zen, federazioaren aldeko botoa emateko deia ezkutatzen baitzen horren azpian.
1996an Serbiarekin jarraitzea erabaki zuen bertako gobernuak. Hala ere, ekonomia eta moneta politika berezia erabili zuen, lehenik marko alemaniarra eta geroagoeuroa hartuz. Montenegroko gobernuan gero eta argiago izan zen independentziaren aldeko jarrera, Montenegroko Aliantza Liberalak gehiengoa zeukan eta.2006komaiatzaren 21ean egindako erreferendumean herritarren % 55ek Serbiatik bereiztea erabaki zuten. Independentzia hori Serbiak eta NBEko kide gehienek onartu zuten.2006koekainaren 28anNBEko partaidetza onartu zitzaion.
2008koapirilaren 6an bere lehendabiziko hauteskunde-presidentzialak egin zituen.
Montenegroko hizkuntza-mapa 2011ko erroldaren arabera.
Montenegroko biztanle gehienekserbieraren ijekaviar dialektoaz hitz egiten dute. Hala ere,2004tik montenegroera hizkuntza beregaintzat hartzearen aldeko mugimenduak piztu ziren, eta2007an, herrialdeak independentzia lortu eta urtebetera, Konstituzioak montenegroera lehen hizkuntza ofizialtzat hartu zuen. Horrekin batera,serbiera,bosniera,kroaziera etaalbaniera ere onartzen ditu. Albaniera ez beste hizkuntzakserbokroazieraren dialektoak dira eta erabilera arruntean ez dira ia bereizten.
2003ko erroldaren arabera, Montenegroko hizkuntzen ezagutza datuak hauek dira: