Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Monarkia

Artikulu hau Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Gobernu motak

Politika saila

Monarkia[1]grezieraren μονος (mónos): bat, eta αρχειν (arjéin): gobernu hitzetatik dator, eta bakar baten gobernua gisa itzul daiteke. Estatu forma bat da (nahiz, askotan, gobernu forma definitzen den) non Estatuan integratutako talde batek (normalean dinastia bat ordezkatzen duen familia batek) herrialdearen identitate nazionala eta agintea, monarkak, gorpuzten duen estatuburu papera betetzen duen. Goi kargu edo agintea biziartekoa eta oinordekotzaz izendatua izaten da. Kargu horri monarka deritzo: errege zein erregina izan. Kasu gutxitan, monarka talde hautatu batek aukeratzen du. Monarka batek agindutako estatuari, monarkia edota erreinu deritzo.

     Monarkia konstituzionala     Commonwealth     Monarkia erdi konstituzionala     Monarkia absolutua     Monarkia estatu-azpiko mailaren batean

Tradizionalki, monarka estatuaren botere guztien jabe izan ohi da:Botere Legegilea,Botere Betearazlea etaBotere Judiziala. Gobernu era horri,Erregimen Zaharra deritzo. Hala ere, monarkaren botere politikoa aldatu daiteke sinbolikotik (parlamentu-monarkia) gobernuan integratzeraino edo botere betearazle handi baina murriztutik (monarkia konstituzionala) erabat autokratikoraino (monarkia absolutua).

Gaur egun, estatu askotan monarka titulua mantentzen da, baina ez garai bateko botereekin, esaterako, monarkia konstituzionalen kasuan, non burujabetza herriaren esku baina Estatu Buruzagiaren kargua erregearen esku dagoen demokraziak. Kasu horietan, monarkak ordezkariaren eta arbitroaren papera du, eta ez du estatuaren botereetako bat bera ere.

Monarkian, estatu-buruzagitza edo kargu gorena da:

  • Pertsonala, hau da, pertsona bakarrarena (kasu historiko batzuetan eman izan dira:diarkiak (biren artekoa),triunbiratuak (hiruren artekoa) etatetrarkiak (lauren artekoa). Askotan,erregeordetza formalak ezartzen dira adingabeko edo ezgaitasun kasuetan, edoBalido informalak, norberarenborondatez).
  • Biziartekoa (zenbait kasu historikoetan, aldi baterakomagistratura batzuk izan ziren antzeko funtzioak zituztenak, hala noladiktadura erromatarra, eta, kasu askotan, borondatezkoabdikazio edo nahitaezkoKargugabetze edo tronutik kentzea gerta daiteke, eta horrekin batera gerta daiteke, edo ez, errege edo erregina hiltzea).
  • Jaraunspen-ordenaren arabera izendatua (Oinordetzako monarkia), nahiz eta kasu batzuetan monarkaren beraren kooptazioz edo talde hautatu baten bidez aukeratzen den (Hautapenezko monarkia).

Monarkia terminoagrezierazko μονος mónos (bat) eta αρχειν arkhein (agindu, gidatu, gobernatu) hitzetatik dator, «bakar baten gobernu» gisa interpreta daitekeena. Gobernari bakar horri,monarka edoerrege deritzo (latinezko rex-etik) nahiz eta kargu horretarako erabilitako izendapenak eta protokolozko tratamendua tokiko tradizioaren, erlijioaren edo gobernuaren egitura juridikoaren edo lurralde-egituraren arabera aldatzen diren. Monarka batek zuzentzen duenEstatuari monarkia edoerresuma ere deritzo.

Instituzio horren lehen aurrekari europarra «erresuma» (regnum) terminoaren pean eman zensueboakGallaecia probintzia erromatarrera (Hispaniako ipar-mendebaldea) 409. urtean iritsi zirenean eta 410eanErromarekin «foedus» bat adostu zutenean. Horren bidez, probintzian kokatu ziren, eta, Hermeriko buruzagiari, (409-438) errege (rex) titulua eman zioten. Horrela, Gallaecian, izen hori duen Europako lehen erresuma (regnum) gisa, botere politikoa erresumetan egituratzeko lehen urratsa finkatu zenErdi Aroko europar espazioan, gero eta teorikoagoa zen enperadore baten autoritate moralaren pean.

Historia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Historian, monarka askok botere absolutua izan dute, askotan ustezko jatorri jainkotiar batetik eratorria.Aintzinako Egipton, adibidez,faraoia jainkoa zen.Txina inperialean, enperadoreari, gorengo boterea ematen zitzaion, eta antzinakoIndiako estatu gehienak monarkiak ziren.

Erdi Aroa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Erdi Aroan, monarkia zabalduta zegoen Europan, lurraldea defendatzeko agintari autoritario baten beharragatik. Europako monarkiak dinastikoak ziren: seme zaharrenak oinordekotzen zuen tronua. Soldaduak eta armak jauntxo feudaletatik lortzen zituzten, nobleziaren leialtasunaren beharra baitzuten boterea mantentzeko.

Erdi Aroko mendebaldea erregeek gobernatu zuten, baina ez era ahalguztidunean, mugak baitzituzten. Izan ere, monarkek beste botere batzuk (tokian tokiko nobleak edoEliza Katolikoa) aintzat hartu behar zituzten.Behe Erdi Aroan, ordea, erregeen boterea handituz joan zen hainbat tokitan: (Ingalaterran,Frantzian edoIberiar Penintsulan).

Monarkia, Europan,Erromatar Inperioaren erortzean etaerrege barbaroak etortzean sortu zen. Errege-boterea aitarengandik semearengana eskualdatzen da leinuak osatuz. Haien estatus gorena erakustearren, zenbait ikur bereganatuz joan dira: koroa, tronua,zeremonia-multzoa, altxamendua...

Dena den, Europan garaiko sistema politikorik hedatuena monarkia bazen ere, ez zen bakarra. Hainbat errepublika sortu ziren,Veneziakoa, esaterako.Aita Santuen Lurraldean,Eliza zen jauna, Aita Santuak erregeen antzera gobernatzen baitzuen.Eskumikua arma gisa erabilita, edozein lur-botereri, baitaGermaniako Erromatar Inperio Santuko enperadoreei ere, aurre egiteko gai zen. Izan ere, Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorearen papera bitxia zen. Alde teorikoan, botere unibertsala zuen, kristautasun osoaren gainekoa. Hala ere, Eliza eta tokian tokiko nobleak eta erregeak topatuko zituen aurrez aurre.

Aro Modernoa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Erregeen gehiegikeriek etaburgesiaren konformatze ezak monarkia absolutuen gainbeheran lagundu zuten: XVII. mendeanIngalaterrako Iraultzak eta XVIII. mendeanFrantziakoak botere absolutuaren muga markatu zuten.

EBko gobernu erak:     Monarkia     Errepublika

Aro Garaikidea

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Europako estatu-sistemak     Monarkia     Errepublika

Konstituzioarekin, mugatutako monarkia baten ideia modernoa pixkanaka kontsolidatzen joan zen Europan. XIX. mendean, parlamentuaren boterea hazi egin zen, eta, monarkarena, gutxitzen, eta mendebaldeko monarkia asko desagertu zirenLehen Mundu Gerraren ostean:Errusia,Alemania etaAustria kasu. Oraindik, monarkia konstituzional asko aurki daitezke, gehienbat batasun nazionalaren sinbolo direnak, besteak beste:Britainia Handia,Espainia,Herbehereak,Norvegia,Suedia,Danimarka etaBelgika.

Behin eta berriz esaten da gaur egun monarkia mantentzearen arrazoia lurralde-banaketaren aurrean batasun nazionalaren sinbolo gisa duen eginkizuna etaalderdi politikoen aurrean duen epaile-boterea dela.Erregimen politikoademokratikoa denean, herri-subiranotasuna aitortuz, erregea biziarteko eta oinordetzazkoestatuburu kargua hartzen duen figura bihurtzen da, eta, beraz, bere papera sinbolikoa eta ordezkatzailea da funtsean.

Definizio hori da Europako monarkiekin identifikatu ohi dena,hala nolaErresuma Batuko,Espainiako,Norvegiako,Suediako,Danimarkako,Herbehereetako,Belgikako etaLuxenburgoko monarkia parlamentarioekin. Halaber, monarkia duten hiru mikro-estatu daude (Liechtenstein,Monako etaAndorra) eta hautapenezko monarkiateokratiko batVatikano Hiria. Herrialde arabiarren artean, monarkiek herri-ordezkaritzarako irekiera-maila desberdinak dituzte, handiagoaMarokon edoJordanian eta oso murriztuaSaudi Arabian edoPersiar golkoko emirerrietan (Kuwait,Bahrain,Qatar,Arabiar Emirerri Batuak etaOman),Malaysian (sultanen artean txandakako monarkia duena); lehenengo biak izan ezik, denak petrolio-estatutzat[2] kalifika daitezkeen herrialdeak eta askotan plutokraziatzat.Bhutan daIndiako azpikontinenteko monarkia bakarra,Nepalen (2008) monarkia abolitu ondoren;Japonia (Europako monarkien parekoa),Thailandia etaKanbodia diraEkialde Urruneko gainerako monarkiak.Afrikako zenbait estatu txikitan, (Lesotho etaEswatini,Hegoafrikako Errepublikan kokatuak) monarkia tradizionalak mantentzen jarraitzen dute.

Nazioarteko harremanetan, zeregin berezia betetzen du monarkia britainiarrak, lotura pertsonala baituNazioen Mankomunitatearekin, Mankomunitateko zenbait estatu kideren estatuburu titular izaten jarraitzen baitu, nahiz eta haiek estatu independenteak izan. Espainiako erregeak Iberoamerikako Nazioen Erkidegoan duen eginkizuna eta Iberoamerikako Goi-bilera izeneko aldizkako bilerak ezin dira harekin alderatu, protokolo-mailan gainerako estatuburuen baliokide baita.

Europako monarkien ezaugarri bat izan daerrege-familieiplebeioak gehitzea (batzuetan, eguneratze edo herri-legitimazioaren bilatzetzat hartua) etamasa-hedabideetan etengabe agertzea,bihotzeko prentsaren berezko eskandaluak barne,Grace Kelly etaRaniero III.a Monakokoaren ezkontza xarmagarritik hasi (1956) etaLady Diren ezkontza, dibortzio eta heriotza ikusgarrietaraino (1981-1997). Beste bat, eta ondorengotzan gizonarekin parekatzeko, emakumeak monarkian duen papera berraztertzea izan daEskandinaviako monarkiek hasi duten erreforma. Espainian,Estatu Kontseiluari kontsulta egin zaioEspainiako 1978ko Konstituzioak araututako tronurako ondorengotza-lerroa aldatzea komeni ote den jakiteko.

Monarkia eta erlijioa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
George Bush etaMohamed VI.a,Marokoko erregea, bere buruaMahoma profetaren ondorengotzat hartzen duena (2002ko apirilaren 23a).

Monarkia batzuetan, antzinakoetan batez ere, monarkari (baita bere dinastiari ere) izaerajainkotiarra ematen zioten, hala nolaEgiptoko faraoiek edoerromatar enperadoreek.Eusebio Zesareakoaapologistakmonoteismo kristauagatik (jainko bakarra dagoenez, subirano bakarra dago) justifikatzen zuen K.o. IV. mendeko erromatar monarkia (Konstantino enperadorea)tirania (Jainkoak legitimatu gabea),oligarkia etademokraziari kontrajarrita (subiranotasun partekatuapoliteismoarekin parekatzen zen, hori ere onartezina)[3].

Juan de Marianajesuita espainiarraren erretratua,De rege et regis institutione (1599) lanaren egilea, non, tiraniaz jokatuz gero, iraultza baten legitimitatea edo errege baten exekuzioa argudiatzen duen.

Erregea jainkotzat hartzetik urrun, nahiz eta estatuak akonfesionalak izan, monarkia parlamentario batzuek erlijio jakin bati lotuta jarraitzen dute. Adibidez,Espainiak etaBelgikakkatolizismoari,Erresuma Batuak etaHerbehereakprotestantismoari. Beste adibide asko badaude ere, egungoak eta historikoak;tsarrena, adibidez,Errusiako Iraultzaren aurretik,Romanov dinastiarekin amaitu zuena,Eliza Ortodoxoari lotuta zegoen.Kalifa-herri otomandarraislamean oinarritutako monarkia izan zen,Saudi Arabiako etaMarokoko egungo monarkiak bezala. Beste monarkia kasu batzuetan ez bezala, gaur egun ere, sektore batzuekkalifa-herrira itzultzearen ideia defendatzen dute, eta horrek,Ekialde Ertainean, monarkiak berrezartzearen inguruko eztabaida eta aukera zabaltzen du[4].

Antzinatean, monarkia batetik errepublika batera aldatzeak zerikusi gutxi zuen alderdi erlijiosoarekin, edo erlijio ofizialaren aldaketak, gobernu formaren aldaketarekin. EztaAro Modernoan ere, erlijioaren alorrean izan ziren mugimendu guztiekin:Erreforma,Kontrarreforma,luteranismoa,kalbinismoa, eta abar.

Monarkia Motak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Monarkia absolutua

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Monarkia absolutu»

Teoria politikoaren arabera[erreferentzia behar], hainbat erregimen monarkiko mota uler daitezke:

Monarkia absolutua gobernu-era bat da, non monarkak boterea mugarik gabe erabiltzen duen termino politikoetan, eta, kasurik gehienetan, baita alderdi erlijiosoetan ere edo, behintzat, osagai espiritual handiarekin. Izen horrekin izendatzen den ereduaren sorlekua eta aldi historikoak (mendebaldeko EuropaAntzinako Erregimenaren garaian, berezikiLuis XIV.aren monarkia frantziarra, 1700 inguruan) ez du eragozten beste une eta leku batzuetan eta beste errege-titulu batzuetan oso antzeko ezaugarri aurkitzea (enperadorea zenbait entitate politikotan,basileoBizantziar Inperioan,tsarErrusiako Inperioan, etab.).

Monarkia absolutuaren ezaugarri bereizgarria da botere-banaketarik ez egotea: subiranoa aldi berean gobernuburu ere bada, legegintza-organo nagusia (bere borondatea legea da) eta botere judizialaren gailurra, zeinaren aurrean beheragoko epaileen erabakien berrazterketa eska daitekeen. Justifikazio ideologiko gisa, botere ororen iturriak, Jainkoak (erregeen jainkozko zuzenbidearen teoriaren arabera) osorik transmititzen diola ulertzen da. Hala ere, praktikan, ez zuen esan nahi errege absolutuak botere absolutua egikari zezakeenik, ulerturik: edozein zirkunstantziatan eta bitartekaritzarik gabe boterearen erabateko egikaritza gisa. Zorrozki hitz eginez,Karlomagnotik aurrera ez zen monarkia absoluturik izan, Europako ia erresuma guztietan erregeak berak Erresumako Legeen menpe baitzeuden. Espainian, foru zeritzen.Erdi Aroko estamentu-parlamentuen etorrerarekin, Europako monarkiek beren botereak murriztuta ikusten dituzte udal-estamentuen mesedetan; Espainian,Gaztelako Gorteekin hasten dira, lehen parlamentu kontinentala,Ingalaterrako Konstituzioa baino askoz lehenagokoa.

Errege koroaren adibidea, Europako monarkien ikurretako bat.

Monarkia konstituzionala eta parlamentuko monarkia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Monarkia konstituzional»

Historikoki, monarken botere mugak EuropanAntzinako Erregimenaren krisiaren ondorioz sortu ziren, eta krisi horrek, kasu batzuetan, monarkia ezabatzea eta errepublikak eratzea ekarri zuen (Frantziaren kasuan,Frantziako Iraultza, 1791 eta 1804 artean, edo, Ingalaterraren kasuan,Ingalaterrako Iraultza, 1649 eta 1660 artean) Beste batzuetan, ordea (adibidez,Poloniako etaLituaniako monarkiak 1569-1795), erregeak bere boterearen zati bat lagatzea eta hautatutako ordezkariekin partekatzea onartzen du. Lagapena erregearen borondate hutsez eginez gero, ez da benetakokonstituziotzat hartzen,emandako gutuntzat baizik (Frantziaren kasuaBerrezarkuntzan 1814 eta 1830 artean). Benetako monarkia konstituzionalak subiranotasun nazionalaren printzipioa definitzen dutenak dira, nahiz eta herrian ez egon (herri-subiranotasuna), baizik eta, adibidez, Erregearenganako Gorteetan (1845eko eta1876ko Espainiako konstituzioak). Erregeak, horrela, boterearen zati handi bat atxikitzen du, eta funtzio banaketa bat zehazten du, non, nagusiki, botere exekutiboa kontrolatzen duen. Munduko lehen monarkia konstituzional modernoaBi Nazioen Errepublika izan zen,1791ko maiatzaren 3ko Europako lehen Konstituzioarekin[5].[6][7].

Monarkia parlamentarioan,gobernua da erantzuleParlamentuaren aurrean, berau baita, zalantzarik gabe, subiranotasun nazionalaren gordetzaile. Erregeak eskumen batzuk mantentzen badu ere (formalak gehienbat), hala nolagobernuko presidentetzarako hautagai bat izendatzeko gaitasuna, ez du izendapena lortuko parlamentuaren konfiantza lortu arte. Erregeak estatuburua izaten jarraitzen du, ukiezina eta arduragabea bere karguan, eta nazioaren ordezkaritza gorena du nazioarteko harremanetan, nahiz eta bere botereak ia sinbolikoak izan. Honela laburbildu ohi da: «errege erregetza du, baina ez du gobernatzen» (Jan Zamoyskiri zor zaion esamoldea)[8]. Gobernuaren babesa behar du haren egintza ofizialetako edozeinek, eta haren adostasunik gabe ezin ditu egintza horiek bete. Monarkia parlamentarioaren adibide klasikoaBritainia Handiko eta Ipar Irlandako Erresuma Batua da (1688ko Iraultza Loriatsuaz geroztik), zeinak, gainera, konstituzio kodeturik ez duen, baizik eta bere eraketa osatzen duten legeen eta praktika politikoen corpusa. Monarkia parlamentario batean, errege edo erreginaren (kasuan kasuan) funtzioak kolokan jartzen dituzten kasu batzuk izan dira, hala nolaBaudouin I.aBelgikakoaren kontzientzia-eragozpena (1990ean, abortuaren legea ez sinatzeko, funtzioak behin-behinean eten zituen).

Monarkia hibridoak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Historian zehar egon dira monarkia absolutuaren eta konstituzionalaren arteko erdibideko gobernu sistemak, tokian monarka ikusten den bere botereko partea aukeretako gobernu demokratikoari uztera behartuta, baina eragin politiko garrantzitsua mantentzen jarraitzen duenera. Bilakaera oso desberdina izan da herrien arabera, eta zuzenbide konparatuaren mendean dago. Hala ere, Maroko bezala halakoak herri arabiarreko monarkek eramaten jarraitzen dute ia bere eskuetako botere guztia.

Horretaz gain, daude erregimen feudaletakoa bezalako beste une historiko batzuetako monarkiak, monarka jaun feudal gehiago den zeinetan. Bere boterea mugatzen da bere feudora eta beheko nobleekiko basailutza-erlazio existenteetara. Kasu hauetan monarkiak aristokraziaren antza du, nobleziaren arteko boterearen disoluzioagatik.

Historian zehar egon dira monarkia absolutuaren eta konstituzionalaren arteko erdibideko gobernu-sistemak. Sistema horietan, erregeak bere boterearen zati bat utzi behar izaten dio batzuetan demokratikoa den gobernu bati, baina, oraindik ere, eragin politiko handia du. Herrialdea nolakoa, bilakaera halakoa da, eta zuzenbide konparatuaren mende dago. Hala ere, herrialde arabiarretako monarkek,Marokok kasu, ia botere guztia dute beren eskuetan. Europako bi herrialde txikitan (Monako etaLiechtenstein, biak printzerriak) gertatzen da sistema hibrido hori. Bi printzeek botere politiko handia dute, batez ere Liechtensteingo subiranoak; 2003an, erreferendum bat egin zuen bere botereak mantendu eta areagotzeko, eta arrakasta izan zuen, printzearen eta herriaren arteko subiranotasuna sendotuz eta parlamentuko edozein legeri betoa jarri eta nahi duenean desegin ahal izateko boterea atxikiz.

Horretaz gain, badaude beste garai historiko batzuetako monarkiak ere, erregimenfeudalak, esaterako, eta, horietan, monarka jaun feudal bat gehiago da. Bere boterea bere feudora eta behe-mailako nobleekin dituen mendekotasun-harremanetara mugatzen da.

Hautapenezko monarkia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Hautapenezko monarkia»

Hautapenezko monarkia gobernu-era bat da, non monarka bozketa bidez aukeratzen den izaera aldakorreko mekanismoren baten bidez. Demokrazian ez bezala, hautesleak eta hautagaiak gorputz mugaturen batekoak dira, hala nola karguagatik,estamentu batekoa izateagatik (jaiotza) edo egoera pertsonal edo sozialen bategatik. Gaur egun, herrialde gutxi daude gobernu-era horrekin; horietako batMalaysia da.

Protokoloaren tratamendua

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Erregetzaren karguari errege deritzo (edo erregina, kargua emakume batek betetzen badu). Erregearen emazteari ere erregina deritzo (erregina ezkontidea), Bestalde, erregina baten senarrak, erregina beren-beregiz bada, ez du errege tratamendurik jasotzen, haren ezkontidearena baizik, hau da, errege ezkontidea. Errege batek duen tituluaren izena (zeinaren protokolo balioa oso garrantzitsutzat jotzen baita ondorio politiko eta sozialetarako) asko aldatzen da denboran eta espazioan; Izendapen asko erabiltzen dira tokiko tradizioaren, erlijioaren edo gobernuaren egitura juridikoaren edo lurralde-egitura zein den. Hauek dira munduko toki ezberdinetan, historikoki, gehien erabili izan diren errege-tituluak:Europan:

Oro har, enperadorea edo erregeen erregea inperio bateko erregea dela esaten da, hau da, hedadura handiko egitura politiko batekoa; estatuz gaindikoa izan daiteke (zenbait estaturen gainekoa, bakoitzak bere erregea izan dezakeelarik eta, kasu batzuetan,feudalismoan ohikoa zen bezala, enperadorearen mendeko zirenak), edo nazioz gaindikoa, hau da, bere subiranotasuna hainbat nazioren gainetik hedatzen duena. Hala ere, nazioarteko harreman modernoetan (Westfaliako baketik, 1648), oso ohikoa da titulu inperiala, bere antzinako edo Erdi Aroko edukiaren zatirik handienaz jada hutsik, handiusteko titulu gisa baino ez erabiltzea; kortesia diplomatikoak erabiltzea baimentzen du, baina botere handiagorik inplikatu gabe.

judike (sardinieraz, latinezko iudices-etik).Epailea erregearekin identifikatzea, bere funtsezko eginkizunetako bat izateaz gain, Israelgo epaileengandik abiatzen da (Epaileen Liburua,BibliakoErregeen Liburuaren aurrekoa), eta beste kasu batzuetan ere aplikatu zen, hala nolaGaztelako Kondeen aurrekoak izan ziren Gaztelako epaileen kasuan.

Afrikan

Asian

Ozeanian

Kanarietan etaKolonaurreko Amerika:

= *Kazike (Kariben,Indietako kronikagileak Amerikako beste edozein erakunde politiko indigenari aplikatua).

Ikus, gainera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindiaren hiztegia,Monarkia,Euskaltzaindia
  2. «EEUU ya no es el gigante imprescindible, en Negocios.com, 02/04/2008, consultado el 11 de junio de 2008: Autoritarismoa “petroestatuei” datxekiela dirudi, beren burua finantzatzeko zergak behar ez dituztenez, beren herritarrengandik ekonomikoki independizatzen baitira... Upel bakoitza 100 dolarreko prezioan, petrolioa esportatzen duten herrialdeetako petrolio gordinaren erreserba frogatuen balioa 104 bilioi dolarrekoa da, munduko burtsetan kotizatutako akzio eta bonu guztien baterako balioaren zenbateko baliokidea. 48 bilioi inguru Golkoko Lankidetza Kontseiluko kide diren herrialdeetakoak dira (Arabia Saudí, Qatar, Omán, Kuwait, Bahrein eta Arabiar Emirerriak)».
  3. Gurruchaga, Martín. (1994). «Introducción» Eusebio de Cesarea: Vida de Constantino. Madrid: Editorial Gredos, 91 or. ISBN978-84-249-1639-8..
  4. Shaij Nazim al-Qubrusi:Sultanes, Reyes, Monarquía y Democracia Monarquismo e Islam.
  5. John Markoff describes the advent of modern codified national constitutions as one of the milestones of democracy, and states that "The first European country to follow the U.S. example was Poland in 1791." John Markoff,Waves of Democracy, 1996,ISBN 0-8039-9019-7, p.121.
  6. Madison, James. (1987). The Federalist Papers. Penguin Classics.
  7. Blaustein, Albert. (1993). Constitutions of the World. Fred B. Rothman & Company.
  8. Urrezko askatasuna

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Monarkia&oldid=9986710"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp