Momoiro Clover Z (japonieraz:ももいろクローバーZ, Momoiro Kurōbā Zetto, nazioarteko ekoizpenetarako,Z horized ahoskatzen dute[1])japoniar idol musika talde bat da. NormalkiMCZ edoMomoclo (japonieraz:ももクロ, Momokuro) laburbiltzen da.
Bost kideak euren eszenaratze indartsuagatik etaballeteko,gimnasia erritmikoko edoakzio filmetako koreografiak sartzeagatik dira ezagunak.[2]
MCZ izan zenJaponiako Estadio Olinpiko Nazionalansolo kontzertu bat egin zuen lehen emakume taldea. Gainera Japoniako hiru telesailik garrantzitsuenen musika ere jarri dute:Sailor Moon,Dragoi Bola Z etaPokémon.[3]
2013an MCZ izan zen Japoniako musika artisten artean diru gehien lortu zuen laugarren taldea, 5.200 milioiyenekin[4]. 2016an zehar 636.000 sarrera saldu zituzten euren kontzertutarako, inoiz emakume talde batek Japonian izan duen sarrera salmentarik handiena[5][6]. 2013tik 2016ra idol talderik garrantzitsuena izan da Japonian[7].
2015eanKISS taldearekin kolaborazio single bat egin zuten, KISS taldeak inoiz egin duen kolaborazio bakarra[8]. 2016anTrans America Ultra Live bira egin zutenAEBtan[9].
Eskenatokian daudenean Momoiro Clover Zko kideek kolore ezberdinetako arropak eramaten dituzte,Power Rangersen antzekoak[10] (JaponianSuper Sentai izena dute). Abesti eta bideoklip batzuetan taldeak Power Rangersen parodia ere egiten du.[11]
Taldeak bere debuta egin aurretik beste neska batzuk ere sartzekotan egon ziren: Sumire Fujishiro, Manami Ikura,Yukina Kashiwa (Nogizaka46 taldeko kidea), Tsukina Takai, Miyū Wagawa, eta Runa Yumikawa.