Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Mol

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Artikulu hau kontzeptu kimikoari buruzkoa da; Belgikako hiria gaitzat duena beste hau da: «Mol (Belgika)»
2019ra arte, 12 gramo karbono-12n neurtutako atomo kopuruak zehazten zuen molaren balioa. Gaur egungo balioa zehatza da, baina oso gutxi urruntzen da aurreko definiziotik.

Mola (unitate-sinboloa: mol) substantzia-kantitatearen unitatea daSI sisteman.[1] Substantzia-kantitatea (magnitude-sinboloa:n)substantzia jakin baten lagin batean dauden gauzaki elementalen kopurua da. Definizioz, mol batek zehazki6,02214076×10^23 gauzaki elemental ditu eta balio honiAvogadroren zenbakia deritzo.[2] Lehen, molakarbono-12aren 12gramotan dagoen atomo kopurua zen,[3] 2019an birdefinitu zen arte. Substantziaren arabera, gauzaki elementalaatomo,molekula,ioi, ioi-talde edoelektroia bezalakopartikula azpiatomiko bat izan daiteke. Adibidez, 10 ur molekulek (konposatu kimikoa) eta 10 merkurio atomok (elementu kimikoa), gauzaki elementalen kantitate bera dute, nahiz eta substantzia ezberdinak izan.

Mola kimikan asko erabiltzen da erreaktibo eta produktu kantitateak adierazteko erreakzio kimikoetan. Adibidez, 2 H2 + O2 → 2 H2O ekuazio kimikotik uler daiteke 2 molhidrogenok (H2) eta 1 moloxigenok (O2) erreakzionatzen dutela 2 mol ur (H2O) eratzeko. Kontzentrazio molarra ere sarri erabiltzen da, solutu-kantitatea disoluzio bolumenarekiko (mol/L).

Erlazionatutako kontzeptuak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Masa molarra

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Masa molarra (magnitude-sinboloa:M) substantzia baten masaren eta kantitatearen arteko erlazioa da. Hau da, substantzia baten mol baten masa da. SIko unitateak kg/mol dira,[4] baina ia betig/mol bezala adierazten da.

Msubstantzia=msubstantziansubstantzia{\displaystyle M_{\mathsf {substantzia}}={\frac {m_{\mathsf {substantzia}}}{n_{\mathsf {substantzia}}}}}

Substantzia batenmasa molekularrekin (magnitude-sinboloa:Mr) erlazionatuta dago; balio bera duena baina unitate desberdina (u). Masa molekularra substantzia baten gauzaki elemental bakar baten masa da, masa molarra aldiz6,02214076×10^23 gauzaki elementalen masa da. Adibidez,sodioaren kasuan:[5]

Mr(Na) = 22,990 u
M(Na) = 22,990 g/mol

Sodioarenisotopo egonkor bakarra23Na denez[5] naturan bere atomo guztiek masa bera dute eta ondorioz lagin baten masa molarra beti izango da 22,990 g/mol. Elementu askok ordea isotopo egonkor bat baino gehiago dute eta bakoitzaren ugaritasuna iturriaren araberakoa da. Kasu horietan masa molarrabatazbesteko haztatu baten bidez kalkulatzen da, lagin bateko isotopo bakoitzaren masa molar eta ugaritasuna kontuan hartuta.

Sodio kloruroan (NaCl) adibidez, kloroak bi isotopo egonkor ditu, ondorengo masa isotipiko eta ugaritasun naturalekin:[5]

Mr(35Cl) = 34,969 u (% 75,78)
Mr(37Cl) = 36,966 u (% 24,22)

Hortaz, konposatua eratzeko bi konbinazio daude, bakoitzaren masa molekularra atomoen masen batura izanik. Kloroaren ugaritasunak baldintzatzen du osorik konbinazio bakoitzaren ugaritasuna, sodioaren isotopo egonkor bakarra dagoelako.

Mr(Na35Cl) = 22,990 u + 34,969 u = 57,959 u (% 75,78)
Mr(Na37Cl) = 22,990 u + 36,966 u = 59,956 u (% 24,22)

Masa molarra jakiteko unitateak g/mol-era aldatu besterik ez da egin behar. Hau da, Na35Cl konposatuaren lagin puru baten masa molarra 57,959 g/mol izango litzateke, baina naturan bere ugaritasuna txikiagoa denez batazbestekoa egin behar da. Kloro isotopoen ugaritasuna kontuan hartuz gero, sodio kloruroaren batazbesteko masa molarra da:

M(NaCl) = (57,959 g/mol)(% 75,78) + (59,956 g/mol)(% 24,22) = 58,44 g/mol

Hala ere, elementu batzuetan isotopo egonkor bakar baten ugaritasuna % 99 baino handiagoa da. Honen eredu dirahidrogenoa (1H),helioa (4He),karbonoa (12C),nitrogenoa (14N),oxigenoa (16O),argona (40Ar),banadioa (51V),lantanoa (139La),tantaloa (181Ta) etauranioa (238U).[5][6] Elementu hauen edo beraien konposatuetan isotopo ugarienez egindako lagin baten eta lagin natural baten masa molarren ezberdintasuna oso txikia da. Adibidez, ez dago ezberdintasun handirik soilik1H eta16O dituen uraren (18,011 g/mol) eta ur lagin arrunt baten (18,015 g/mol) artean.[7]

Masa molarra erabilgarria substantzia-kantiatea jakiteko, beharrezko datua erreakzio kimikoetan. Adibidez, 250 g uretan dagoen kantitatea da:

n(H2O)=m(H2O)M(H2O)=250 g18,015 g/mol=13,9 mol{\displaystyle n(\mathrm {H_{2}O} )={\frac {m(\mathrm {H_{2}O} )}{M(\mathrm {H_{2}O} )}}={\frac {250\ \mathrm {g} }{18,\!015\ \mathrm {g/mol} }}=13,\!9\ \mathrm {mol} }

Kontzentrazio molarra

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kontzentrazio molarra edo molaritatea (magnitude-sinboloa:c) da solutu baten substantzia-kantitatea moletan disoluzioaren bolumenarekiko.[4][8]

csolutua=nsolutuaVdisoluzioa{\displaystyle c_{\mathsf {solutua}}={\frac {n_{\mathsf {solutua}}}{V_{\mathsf {disoluzioa}}}}}

SIko unitate estandarra mol/m3 den arren, egoera gehienetan praktikoagoa izaten da kontzentrazio molarra mol/L bezala adieraztea, baita ere molar deitua (unitate-sinboloa: M).[4] Adibidez, 0,1 M sodio kloruro disoluzio akuoso batek solutuaren 0,1 mol ditu disoluzioaren litro bakoitzeko.

Molalitatea

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Molalitatea (magnitude-sinboloa:b) solutu baten substantzia-kantitatea da moletan disoluzioaren masarekiko. SIko unitateak mol/kg dira.[9]

bsolutua=nsolutuamdisoluzioa{\displaystyle b_{\mathsf {solutua}}={\frac {n_{\mathsf {solutua}}}{m_{\mathsf {disoluzioa}}}}}

Frakzio molarra

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Frakzio molarra (magnitude-sinboloa:x) substantzia baten mol kopurua da nahasketan dauden mol kopuru totalaren artean. Adimentsionala da; ez du unitaterik.[10]

xsubstantzia=nsubstantziantotala{\displaystyle x_{\mathsf {substantzia}}={\frac {n_{\mathsf {substantzia}}}{n_{\mathsf {totala}}}}}

Adibidez, 20,0 g sodio kloruro (58,44 g/mol) 100 g uretan (18,015 g/mol) disolbatu ezkero, solutuaren frakzio molarra da:

x(NaCl)=n(NaCl)n(NaCl)+n(H2O)=20,0 g58,44 g/mol20,0 g58,44 g/mol+100 g18,015 g/mol=0,0581{\displaystyle {\begin{aligned}x{\mathsf {(}}\mathrm {NaCl} )&={\frac {n(\mathrm {NaCl} )}{n(\mathrm {NaCl} )+n(\mathrm {H_{2}O} )}}\\[3pt]&=\mathrm {\frac {\frac {20,0\ g}{58,44\ g/mol}}{{\frac {20,0\ g}{58,44\ g/mol}}+{\frac {100\ g}{18,015\ g/mol}}}} \\[3pt]&=0,\!0581\end{aligned}}}

Gas nahasketa batean, gas bakoitzarenpresio partziala frakzio molarrarekiko proportzionala da.

Bolumen molarra

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Bolumen molarra (magnitude-sinboloa:Vm) substantzia baten bolumenaren eta kantitatearen arteko erlazioa da, edo mol batek okupatzen duen espazioa. SIko unitatea m3/mol da, baina L/mol ere erabiltzen da.[11]

Vm(substantzia)=Vsubstantziansubstantzia{\displaystyle V_{m}({\mathsf {substantzia}})={\frac {V_{\mathsf {substantzia}}}{n_{\mathsf {substantzia}}}}}

Gas ideal baten bolumen molarra 22,4 L da egoera estandarretan (101 325 Pa, 273 K).[12] Solido eta likidoetan, bolumen molarra ia konstantea da eta substantziaren araberakoa.

Erlazionatutako unitateak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

SIko beste unitateak bezala, molak azpimultiploak eta multiploak ere baditu. Hala ere, hauetatik gehienak oso gutxi erabiltzen dira.

Molaren multiploak SIn
AzpimultiploakMultiploak
BalioaSinboloaIzenaBalioaSinboloaIzena
10−1 moldmoldezimol101 moldamoldekamol
10−2 molcmolzentimol102 molhmolhektomol
10−3 molmmolmilimol103 molkmolkilomol
10−6 molμmolmikromol106 molMmolmegamol
10−9 molnmolnanomol109 molGmolgigamol
10−12 molpmolpikomol1012 molTmolteramol
10−15 molfmolfemtomol1015 molPmolpetamol
10−18 molamolattomol1018 molEmolexamol
10−21 molzmolzeptomol1021 molZmolzettamol
10−24 molymolyoktomol1024 molYmolyottamol
10−27 molrmolrontomol1027 molRmolronnamol
10−30 molqmolquectomol1030 molQmolquettamol

Gauzaki elementalen kopurua beti denezzenbaki oso bat, substantzia batean zehazki eduki daitekeen unitate txikiena femtomola da. Adibidez, elementu baten femtomol bat zehazki602214076 atomo dira. Aldiz, attomol bat zehazki602214,076 atomo izango lirateke, zentzurik ez duena zenbaki osoa ez delako.

Molaren unitate eratorri bakarrakatala da,jarduera katalitikoa definitzeko erabilia, eta bere balioa mol bat segundoko da.

Ariketak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  • Masa substantzia-kantitatera (molak) bihurtzea.
  • Masa molarra erabiltzea.
  • Molak aldatzeko prozesua.
  • Bolumen molarraren azalpena.
  • Substantzia kantitateak.

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) IUPAC - mole (M03980)..
  2. (Ingelesez) SI Units – Amount of Substance. NIST.
  3. (Ingelesez) Redefining the Mole. NIST.
  4. abc (Ingelesez)Thompson, Taylor; Taylor, Barry N. (2008). Guide for the Use of the International System of Units (SI)., 27 or..
  5. abcd (Ingelesez) Table of Isotopic Masses and Natural Abundances. University of Alberta.
  6. (Ingelesez)Herzog, Gregory F.. (2022). Isotope. Britannica.
  7. (Ingelesez) Water. PubChem.
  8. (Ingelesez) 13.6: Specifying Solution Concentration - Molarity..
  9. Ambler, Thompson; Taylor, Barry N. (2008). Guide for the Use of the International System of Units (SI). National Institute of Standards and Technology, 28 or..
  10. (Ingelesez)Thompson, Ambler; Taylor, Barry N. (2008). Guide for the Use of the International System of Units (SI). National Institute of Standards and Technology, 25 or..
  11. (Ingelesez)Thompson, Ambler; Taylor, Barry N. (2008). Guide for the Use of the International System of Units (SI). National Institute of Standards and Technology, 26 or..
  12. (Ingelesez) 11.5: Applications of the Ideal Gas Law- Molar Volume, Density and Molar Mass of a Gas. Chemistry LibreTexts.

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

Oinarrizko
unitateak
Izen bereziko
unitate eratorriak
Bestelako
unitate onartuak
Ikus, gainera
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Mol&oldid=9949372"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp