Abokatu familia dirudun batean jaio zen. Kairoko Unibertsitatean Zuzenbidean lizentziatu eta gutxira hasi zen diplomazia lanetan. Urte batzuetan, Egiptoko Atzerri ministerioan jardun zuen —Egipto eta Israelen arteko bake negoziazioetan, Atzerri ministerioko aholkulari berezi gisa jardun ere—, baina kanpoan zeukan gogoa, eta aurki hasi zen nazioarteko erakundeentzat lanean,New Yorken etaGenevan.Nazio Batuen Erakundeko Ikerketarako Institutuan Nazioarteko Zuzenbideko hezkuntza programaren arduradun izendatu zuten lehenbizi, eta energia gaietara egin zuen gero jauzi.[1]
Urte luzez Egiptotik kanpo egon ondoren,2011nHosni Mubaraken aurkako protestetan parte hartu zuen.Mubarak erori osteko garaian, oposizioko buru ipini zen.2012ko presidentetzarako hauteskundeetan ez zuen parte hartu: alderdi propioa sortu zuen, Konstituzioaren Alderdia, baina azken momentuan atzera egin zuen.[1]2013ko uztailean,Mohammed Mursi presidentea eraitsi zuen estatu kolpearen ostean, presidenteorde izendatu bazuten ere, dimisioa eman zuen abuztuaren 14an, etaVienan erbesteratu zen.[4]