Artikulu hauModem bihurgailuari buruzkoa da, esanahi ezberdinentzako ikusModem
Telefono-modema
Modemmodulatzaile/demodulatzaile hitzetatik dator.Seinale analogikoaren gainean datu digitalen transmisioa ahalbidetzen duen bihurgailua da.
Normalean, fisikoki urruti dauden eta teknologia digitala erabiltzen dituztenkonputagailu bi elkarrekin komunikatzeko erabiltzen den seinale analogiko- digital bihurgailua da. Etxeetan telefono linearen bidez datuak bidali eta jasotzeko periferikoa da. Internet konexioa izateko da.
Konputagailu batek dituen datuakbit-ez osatuta daude, datu digitalak. Bit hauek telefonoko linea analogikora egokitzeko (modulatu) eta bidaltzeko modemera igortzen dira.Linea telefonikoko beste aldean dagoen modema jasotzen ditu bit hauek eta datu digitalak bihurtzen ditu (demodulatu). Labur esanda, aparatu honek ordenagailutik datorren seinale digitala seinale analogikoa itzultzen du, eta alderantziz, hau da telefonotik datorren seinale analogikoa seinale digitala ordenagailuari bihurtuz.
AMR: Egungo (2007) konputagailu berrietako oinarri-plaketan agertu dira.
Merkeak eta lekurik ez dute hartzen barne modemak.
Kanpoko modemak: Barrutik barne modemak bezala dira baina konputagailuk edoPDAtik kanpo daude, plastikozko kutxa batean sartuta. Eramangarriak,LED argien bidez bere egoeraren berri ematen dute. Aldiz lekua hartzen dute.