| Miranda Cosgrove |
|---|
 (2022) |
| Bizitza |
|---|
| Jaiotzako izen-deiturak | Miranda Taylor Cosgrove |
|---|
| Jaiotza | Los Angeles, 1993komaiatzaren 14a (32 urte) |
|---|
| Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
|---|
| Lehen hizkuntza | ingelesa |
|---|
| Hezkuntza |
|---|
| Heziketa | Young Actors Space Laurel Springs School(en) USC School of Cinematic Arts(en) Hegoaldeko Kaliforniako Unibertsitatea Hegoaldeko Kaliforniako Unibertsitatea (2012 - |
|---|
| Hizkuntzak | ingelesa |
|---|
| Jarduerak |
|---|
| Jarduerak | aktorea,abeslaria,pop singer(en) ,bikoizlea,musikaria,telebista-aktorea,haur-aktorea,ekoizle exekutiboa,zinema aktorea,ahots-aktorea,produktorea etafilantropoa |
|---|
| Altuera | 168 zentimetro |
|---|
| Lan nabarmenak | |
|---|
| Jasotako sariak | |
|---|
| Genero artistikoa | pop musika teen pop(en) |
|---|
| Ahots mota | mezzosopranoa |
|---|
| Musika instrumentua | ahotsa |
|---|
| Diskoetxea | Nick Records Columbia Records Epic Records |
|---|
|
| mirandacosgrove.com |
      
               |
 |
Miranda Taylor Cosgrove (Los Angeles,Kalifornia,1993komaiatzaren 14a - )[1]estatubatuar aktore, abeslari eta musikagilea da. Hiru urterekin hasi zen aktore lanetan, hainbat iragarkitan agertu eta gero. Bere lehen filma2003an egin zuen,School of Rock filmean Summer Hathawayren papera egin zuenean. Hortik aurrera hainbat telebista saiotan paper txikiekin hasi zen, baina urteak pasa ahala garrantzia irabazi zuenNickelodeon telebista kateanDrake & Josh telesailan egindako papera dela eta.
2007aniCarly nerabeensitcomeko protagonista lanetan hasi zen, 2012an utzi zuen arte. 2010eko maiatzean $180.000 irabazten zituen telesaileko atal bakoitza egiteagatik, soldatarik handiena zuen telebistako bigarren umea. 2012anGuinness Errekorra eskurtu zuen inoiz ume aktore batek jasotako soldatarik handiena izateagatik[2][3].Despicable Me telesailan Margoren ahotsa egin zuen, baita 2013ko sekuelan ere.Girlfriend in a Coma telesailaren pilotoa egin zuenNBC telebistarako, baina ez zen telesaila aurrera ateraChristina Riccik utzi zuelako.2016an NBCrenCrowded telesaileko protagonista izan zen[4].
Musikari gisaiCarly telesailan hasi zen abesten, lau abesti zituen album batekin. 2009an bere lehen albuma egin zuen,About You Now izenekoa[5].