| Miramar jauregiaren parkea | |
|---|---|
Miramar parkea etaKontxako badia. | |
| Kokapena | |
| Herrialdea | |
| Probintzia | |
| Udalerria | Donostia |
| Koordenatuak | 43°18′52″N1°59′56″W / 43.31438°N 1.99891°W /43.31438; -1.99891 |
![]() | |
| Arkitektura | |
Miramar jauregiaren parkea edota soilikMiramar parkeaDonostiakoAntigua auzoan dagoenparke bat da,izen berdinekoMiramar jauregiaren inguran hedatzen dena.Lorategiaren azpialdetik,Loretopea dagoen lekuan,Miramarreko tunela iragaten da.
Pierre Ducasse lorezain-paisajistakAieteko parkean eginiko lan bikaina ondo ezagutzen zuenez,Maria Kristina erreginak Miramarko lorategia proiektatzeko aukeratu zuen.
Lursailak 70.000m2 zituen parke eta lorategirako. Hala,ingeles estiloko lorategi bat diseinatu zuen eta lurraren topografia malkartsura egokitutakopaisaia naturalak birsortu zituen Ducassek.

Jauregiaren aurrean, iparraldean, zelai bat taxutu zuen badiako bista zoragarriak libre uzteko. Hegoaldeko fatxada aurrean beste belardi bat, leku egokia bertatik behatzeko ibarretik harantz zabaltzen den baso bat, zuhaitz ugariz landatua. Alboetanparterreak landare ziren landare ugarirekin.
Urrutiago, zuhaitzhostoerorkorren itzalguneak zeuden, giro lasai eta bakarzalea sortuz. Parkeko bidezidor kurboakSanserreka ibarraren beste hegaleraino iristen ziren, eta goraino igotzen. Bertan zeuden behitegia eta belardi bat, non zuhaizti natural bat hazi zen gerora.
"Errege Etxeko lorezain" izendatu zuten Ducasse, baina ezin izan zuen bukatuta ikusi Miramarreko bere lana, 1892an hil baitzen, parkea inauguratu aurreko urtean.