| Minutu |
|---|
| Azpiklasea | ordu |
|---|
| Neurtzen du | iraupena |
|---|
| SI sistemarako konbertsioa | 60 s |
|---|
| Unitate estandarretan | 0,01666667 h, 0,0006944444 d, 60 s eta 61 s |
|---|
| Ikurra | min,דק',perc,мин,хв.,րոպե,د,min.,min,хв.,dəq,min,分,分,分,min,min,min,min,min,мин etaد |
|---|
Minutua 60segundoko unitatea da.Nazioarteko Unitate Sisteman,min da minutuaren ikurra. Izan ere, nahiz eta sistema horretan denboraren oinarrizko unitateasegundoa den, minutua onartua dago Nazioarteko Unitate Sisteman erabil daitezkeen unitateen artean.[1]
"Minutu" hitza latinezkopars minuta prima esamoldetik dator, hau da,ordu banatzen den "lehen zati nimiñoa". Bigarrena,segundoa izendatzeko,pars minuta secunda erabiltzen zen, hau da, "bigarren zati nimiñoa".
Denbora minutuaren ikurramin da (punturik gabea)[2].Nazioarteko Unitate Sistemak ez ditu onartzen ezm ikurra (metroan erabilia) ez etamn[3].
K. a. II. milurtekoaren hasieratik,mesopotamiarrek oinarrihirurogeitarra zuenzenbaki-sistema erabiltzen zuten,sumertarren oinarri misto eta gehigarriko zenbaki-sistematik eratorritakoa. Sistema hau, oro har,babiloniar zibilizazioarekin lotzen da, Mesopotamiako hegoaldea hartzen duena-1800etik gure aroaren hasiera. Oinarri horrek mendeak zeharkatu ditu, eta gaur egun ere erabiltzen da:angeluak neurtzeko (gradu hirurogeitarrak, 360° = 6 × 60°) edo denbora banatzeko (1 ordu = 60 minutu = 602 segundo).
Minutu hitza latinetik dator. "Pars minuta prima " esaldiaren hitzulpena honako hau da: Lehenengo zati txikia. Bigarren zatia segunduak dira. Hirugarren zatiketa batean, hizkuntza batzuetan segunduak 60 zatitan banatzen dira, hala nola, turkiera ( Saludé) edo polakera (tercja). Baina hizkuntza gehienentan segunduak hamar zatitan banatzen dira.
1000. urtean,Al-Biruni-k ordua minutu, segundu, eta laurdenetan, erdibitu zituen. Thomas Tompion, erlojulari ingelesak, erlojuetan minutuak ezartzeko sistema pentsatu zuen, 1675. urtean.
Beste denbora-unitateen baliokidetza:
- 1 minutu = 60segundo
- 1ordu = 60 minutu
- 1egun = 24 ordu = 1440 minutu
- 1aste = 7 egun = 10 080 minutu
- 1hil = 4 aste 3 egun (31 egun) edo 4 aste 2 egun (30 egun) edo 4 aste (28 egun) edo 4 aste 1 egun (29 egun) = 44 640 minutu
- 1urte = 12 hil = 525 600 minutu
- 1bisurte = 12 hil = 527 040 minutu
- 1hamarkada = 10 años
- 1mende = 100 urte = 52 594 560 minutu
- 1milurteko = 10 mende = 1000 urte = 525 948 480 minutu