Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Mimo

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Mimo Pablo Zibes
Askotan kaleko antzerki moduan garatu da.

Mimoaaurpegi-adierazpenez, keinuz eta gorputzaren mugimenduz soilik,mimika baliatuz alegia, jokatzen duenantzezlea da,ahozko hizkuntza erabili gabe. Mendebaldeko antzerki-tradizioaz gainera, mimoen teknika berdinak erabiltzen dira beste antzerki-tradizio batzuetan ere, hala nola Japoniakono antzerkian.Zinema mutuaren garaian garatu zen bereziki mimoen artea; esaterako,Charlie Chaplin mimikan bereziki trebea zen aktorea izan zen. Zinemara soinua heldu arren, mimika antzerki-genero garrantzitsua izaten jarrait zuen; zinema mutuaren ondorengo garai horretako mimo ezagunenaMarcel Marceau izan zen askoren iritziz.

Jatorria

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Antzerki mota honen jatorria mendebaldeanAntzinako Grezia preklasikoan egiten zenmimoan (grezieraz:«μῖμος») ikusi izan da. Mimo hori errealista etasatirikoa zen eta beste generoekin lotzen zen, esaterakokomediarekin, non imilazioak etaakrobaziak inprobisazio giroan nahasten ziren.Fartsatik hurbil, mimo grekoerromatarrak bat egiten zuen berarekin gaian, orohar arina, alaia eta lizuna. Genero honekin lotura izan zuten lehen egileakKosekoEpikarmo etaSirakusakoSofron izan ziren, biak K.a. V. mendean.

Zenbait iturriren arabera,ZiliziakoPulades da mimo tragikoaren sortzaileetako bat, etaAlexandriakoBathulo, mimo komikoaren sortzailea.[1]

Erroman boterearen jarrera mimoaren aurrean aldakorra izan zen. Horrela,Trajanok debekatu zuen bitartean,Kaligula oso zalea zen;Marko AureliokApoloren apaiz egin zituen mimoak etaNeron bera mimo-aktore gisa aritu zen.Erromatar Inperioan oso herrikoia egin zen etadrama kultuaren garrantzia gutxitu zuen. Hala ere, V. mendean, Elizak aktoreak eskumikatu zituen eta lortu zuen enperadoreek antzokiak mende bat geroago ixtea.

Erdi Aroan mimoen aldeko zaletasuna berpiztu egin zen, batez ere herriz herri ibiltzen ziren konpainiei esker. Horren adierazpenaCommedia dell'Arte antzerkiaren arrakasta eta zabalkundea izan zen.

Gaur egungo teknikak modu batez, Parisen, XIX. mendean zehar ezarri ziren, berezikiJean-Gaspard Deburau akrobatari esker. Deburauk irinarekin aurpegia erabiltzea eta isiltasunean aritzeko ohitura zabaldu zuen.Jacques Copeauk, haren jarraitzailea, etaÉtienne Decrouxek garatu zuten teknika horiek. GeroagoJacques Lecoqek mimoa eta antzerki fisikoa lotu zituen.[2] Joera horretanMarcel Marceau izan zen azken ordezkari frantses handia.

Mimoa Euskal Herrian

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Gurean ez bada gehiegi zabaldu ere, badugu izen handiko artistak teknika hauek lantzen dituztenak. Agian, ezagunena,Peter Roberts dugu; jaiotzez Roberts eskoziarra da baina aspalditik Donostian bizi da.[3]Zornotzan, bestetik,Markeline Mimo Taldeak maila altua lortu du antzerki mota honetan.[4]

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. «The World of Mime Theatre * Library * History of Mime» www.mime.info (Noiz kontsultatua: 2020-12-04).
  2. Callery, Dympha (2001).Through the Body: A Practical Guide to Physical Theatre. Londres: Nick Hern Books.ISBN 1-85459-630-6.
  3. http://www.teatromimo.com/Bio/Bio.html
  4. https://www.facebook.com/pages/Grupo-de-Teatro-de-Mimo-Markeliñe-Mimo-Taldea-Sociedad-Cooperativa-Limitada/1731338617146232

Ikus, gainera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Mimo&oldid=9260943"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp