Milltown hilerriko erasoa | |
---|---|
![]() | |
Mota | fusillade(en)![]() |
Data | 1988komartxoaren 16a |
Kokaleku | Milltown hilerria Belfast |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Parte-hartzaileak | |
Pertsona hilak | 3 |
Pertsona zaurituak | 60 |
Milltown hilerriko erasoa,Milltown hilerriko hilketak edotaMilltown hilerriko sarraskia (ingelesezMilltown Cemetery attack,Milltown Cemetery killings edotaMilltown Massacre)1988komartxoaren 16anBelfast hirikoMilltown hilerrian jazo zen.
Aurrez,Gibraltarren Britainiar Aire Zerbitzuko soldaduek tiroz hildako hiru IRAkideen hileta jendetsua ospatzen ari zen bitartean,UDA talde paramilitarloialistakoMichael Stone kidea bertaratu eta jendetza tiroz eta esku-granadez erasotu zuen. Ondoren, hilerritik alboko autobideruntz ihesari eman zion, atzetik jarraika zituen pertsonei etengab tirokatuz eta granadak jaurtiz. Azkenean, atzemana eta jipoitzen hasi zirenean polizia agertu, erreskatatu eta atxilotua izan zen.
Erasoaren ondorioz hiru pertsona hil eta 60 zauritu ziren.Ipar Irlandako gatazkan "inongo aurrekaririk gabeko, pertsona bakar batek burututako erasoa" izan zen, gaineratelebista kamerek ere filmatu zuten. Epaiketan Stonek 682 urteko espetxe zigorra jaso zuen, baina1998ko Ostiral Santuko Hitzarmenaren ondorioz2000kouztailaren 24eanerrepublikar etaloialista preso ugari bezala aske gelditu zen.
Gertakari honen ondoren,Britainiar kaporalen hilketak jazo ziren.